Aderbal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Aderbal Numidiakoa''' Numidiako errege bat izan zen K. a. 118 eta K. a. 112 bitartean, azken urte honetan hil zelarik. Mizipsaren semea eta Masinisaren bilob...
(Ez dago alderik)

17:00, 5 maiatza 2011ko berrikusketa

Aderbal Numidiakoa Numidiako errege bat izan zen K. a. 118 eta K. a. 112 bitartean, azken urte honetan hil zelarik.

Mizipsaren semea eta Masinisaren biloba izan zen, biak ala biak Numidiako erregeak. Bere lehengusu Iugurtarekin gerra bat izan zuen, non garaitua izan zen. Erromari laguntza eskatu zion bere erresuma berreskuratu ahal izateko, eta Erromaren erabakia erresuma bitan banatzea izan zen, ekialdeko zatia Aderbalentzat eta mendebaldekoa Iugurtarentzat izan zelarik. Aderbalen zatiak bere hiriburua egungo Aljeriako Constantina hirian zuen, garai hartan Cirta bezala ezagutzen zena.

Alabaina, Iugurtak ez zuen erromatarren erabakia onartu, eta gerra berabiarazi zuen, Cirta inbadituz, inbasio honetan Aderbal hila izan zelarik.