San Zernin eliza: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
| me = 38 |
| me = 38 |
||
| se = 42 |
| se = 42 |
||
| kokapena = |
| kokapena = lekua |
||
| garaia = Gaur egungo eliza [[gotiko]]a [[XIII. mendea|XIII. mendekoa]] da. Antzinako tenplu baten eta [[XII. mendea|XII. mendeko]] eliza [[erromaniko]] baten kokaleku berean eraiki zen. |
| garaia = Gaur egungo eliza [[gotiko]]a [[XIII. mendea|XIII. mendekoa]] da. Antzinako tenplu baten eta [[XII. mendea|XII. mendeko]] eliza [[erromaniko]] baten kokaleku berean eraiki zen. |
||
}} |
}} |
14:08, 7 maiatza 2011ko berrikusketa
San Zernin eliza San Saturnino eliza | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′05″N 1°38′42″W / 42.81819°N 1.64492°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Zernin Tolosakoa |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Izena | Zernin Tolosakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-199 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0008989 |
199 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calle San Saturnino, s/n |
Webgune ofiziala | |
|
San Zernin eliza (bertako biztanle frantziarrek erabiltzen zuten izena) edo San Saturnino eliza Nafarroako (Euskal Herria) Iruñea hiriburuko Alde Zaharrean dagoen eliza katolikoa da.
Gaur egungo eliza gotikoa XIII. mendekoa da. Hala ere, kokaleku berberean antzinako tenplu bat eta XII. mendeko eliza erromaniko bat ere izan ziren. Izan ere, dirudienez, San Zernin eliza Diana jainkosa erromatarrari eskainitako tenplu baten gainean eraiki zen.[1]
Erdi Aroan bi funtzio bete zituen: erlijiosoa eta defentsakoa. Garai hartan Iruñea hiru burgu independentetan banaturik zegoen, eta eliza hau gehienbat frantziarren bizilekua zen San Zernin burguaren parrokia zen. Burgu haiek euren artean borrokan aritu ohi ziren etengabe, eta horregatik elizaren dorreen goialdeak defentsa almenez beteak zeuden; XVIII. mende arte mantendu ziren almena haiek.
Elizako dorreez gain, ataria ere nabarmentzekoa da; Done Jakueren eta San Saturninoren tailu ederraz apaindurik dago. Barnealdean, seizatikatutako ganga bat duen nabe gotiko bakar eta oso zabal bat du, bai eta kontrahormen arteko kaperak eta koru jaso bat, eta gehitutako kapera barroko handi bat ere, eta azken horretan XVII. mende arte klaustro bat izan zen. Kapera hori Bideko Ama Birjinaren omenezkoa da —Iruñeko Andre Maria baita—, eta barroko erakoa da.
San Zernin elizako kanpaiak joz iragartzen dute Sanfermin jaien hasiera.
Erreferentziak
- ↑ http://www.pamplona.es/verPagina.asp?idPag=139&idioma=2 "San Zernin eliza, zeina Dianari sagaratutako tenplu erromatar baten gainean eraiki omen zuten, antzinako San Zernin burgoaren erdigune erlijiosoa zen."
(Iturria: Iruñeko Udalaren webgunea)
Kanpo loturak
- San Zernin elizari buruzko argibidea Iruñeko Udal webgunean
- San Saturnino edo San Zernin elizaren argibidea Nafarroako Turismo webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |