Errege espedizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-hiriburu +hiriburu)
3. lerroa: 3. lerroa:
== Bilakaera ==
== Bilakaera ==
[[Fitxategi:Rahden-Expedición Real.jpg|200px|thumb|right|Espedizioaren mapa]]
[[Fitxategi:Rahden-Expedición Real.jpg|200px|thumb|right|Espedizioaren mapa]]
Espedizioa ez zen arrazoi militarrengatik antolatu, arrazoi [[Politika|politikoengatik]] baizik. [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erreginordea Don Karlosekin negoziatzen hasia zegoen, matxinatu ondoren [[1812ko Espainiako Konstituzioa|Cadizeko Konstituzioa]] onarrarazi zioten erradikalen beldurrez. [[Napoliko erresuma]]ren bidez, adiskidetze dinastikoa proposatu zion koinatuari, bere alaba Elisabet Don Karlosen premuarekin ezkontzearen bidez. Horretarako, erregegaiak [[hiriburu]]ra joan eta erreginordearekin bildu beharko zuen.
Espedizioa ez zen arrazoi militarrengatik antolatu, arrazoi [[Politika|politikoengatik]] baizik. [[Maria Kristina Borboikoa|Maria Kristina]] erreginordea Don Karlosekin negoziatzen hasia zegoen, matxinatu ondoren [[1812ko Espainiako Konstituzioa|Cadizeko Konstituzioa]] onarrarazi zioten erradikalen beldurrez. [[Napoliko erresuma]]ren bidez, adiskidetze dinastikoa proposatu zion koinatuari, bere alaba Elisabet Don Karlosen premuarekin ezkontzearen bidez. Horretarako, erregegaiak [[Hiriburu (politika)|hiriburu]]ra joan eta erreginordearekin bildu beharko zuen.

[[1837]]ko [[maiatzaren 20]]an, 11.000 oinezko soldaduk eta 1.200 zaldunek [[Ebro]] zeharkatu zuten Don Karlosi jarraiki eta [[Sebastian Gabriel Borboikoa|Don Sebastian infantea]] armada haren buru zela. Handik egun gutxira, [[Huescako gudua|Huescan]] eta [[Barbastroko gudua|Barbastron]] armada liberalekin borrokatu ziren, eta mendean hartu zituzten. [[Ekain]]ean [[Katalunia]]ra eta [[uztail]]ean [[Valentziako erresuma|Valentziara]] pasa ondoren, espedizioak [[Maestrazgo]] zeharkatu zuen, eta bidean borrokaldi txiki batzuk izan ondoren, [[irailaren 12]]an [[Madril]] inguruetara iritsi ziren. Hiriburuko giro politikoa aldatuta zegoen ordurako eta Maria Kristinak ez zuen adostutakoa bete. Don Karlos ez zen hiria menderatzen saiatu, [[Baldomero Espartero|Esparteroren]] tropak hara iristear zirelako.

16:28, 8 maiatza 2011ko berrikusketa

Errege espedizioa, 1837an eta Lehen Gerra Karlistaren barnean, karlisten kanpainia izan zen. Karlos Maria Isidro Borboikoak zuzenduta, helburua Madril konkistatzea eta Elisabet II.a tronutik kentzea zuen.

Bilakaera

Espedizioaren mapa

Espedizioa ez zen arrazoi militarrengatik antolatu, arrazoi politikoengatik baizik. Maria Kristina erreginordea Don Karlosekin negoziatzen hasia zegoen, matxinatu ondoren Cadizeko Konstituzioa onarrarazi zioten erradikalen beldurrez. Napoliko erresumaren bidez, adiskidetze dinastikoa proposatu zion koinatuari, bere alaba Elisabet Don Karlosen premuarekin ezkontzearen bidez. Horretarako, erregegaiak hiriburura joan eta erreginordearekin bildu beharko zuen.

1837ko maiatzaren 20an, 11.000 oinezko soldaduk eta 1.200 zaldunek Ebro zeharkatu zuten Don Karlosi jarraiki eta Don Sebastian infantea armada haren buru zela. Handik egun gutxira, Huescan eta Barbastron armada liberalekin borrokatu ziren, eta mendean hartu zituzten. Ekainean Kataluniara eta uztailean Valentziara pasa ondoren, espedizioak Maestrazgo zeharkatu zuen, eta bidean borrokaldi txiki batzuk izan ondoren, irailaren 12an Madril inguruetara iritsi ziren. Hiriburuko giro politikoa aldatuta zegoen ordurako eta Maria Kristinak ez zuen adostutakoa bete. Don Karlos ez zen hiria menderatzen saiatu, Esparteroren tropak hara iristear zirelako.

Ordutik aurrera, espedizioak bidea jarraitu eta Gaztela zeharkatu zuen. Aranda de Dueron Zaratiegi jeneralak gidatutako beste espedizio karlista batekin bat egin zuen. Esparteroren tropen jazarpenaren ondorioz, Don Karlosek bitan zatitu zuen bere espedizioa: batzuk Don Sebastian infantearen agindupean gelditu ziren eta bere agindupean besteak.

Urriaren 26an, Erregegaia karlisten lurraldean sartu zen 5.000 soldadurekin batera, eta amaiera eman zion horrela espedizioari. Don Karlosek espedizio hark arrakastarik ez izatearen erantzuletzat jo zituenen aurka hartutako errepresaliak karlisten proiektuak porrot egitea eragingo zuten barne zatiketen hazia izango ziren. Errepresalia haiei jarraiki, On Sebastian Infantea armadako buruzagitzatik kendu zuten, eta Zaratiegi, Simon de la Torre, Villarreal, Elio eta Egia konfinatu eta espetxeratu egin zituzten.

Erreferentziak

Kanpo loturak