Zirauki: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°39′34″N 1°53′55″W / 42.65931578°N 1.89873129°W / 42.65931578; -1.89873129
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: uk:Сіраукі
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XX. mendea +XX. mendea)
37. lerroa: 37. lerroa:
Ziraukiko klima mediterraniarra da orokorrean, nahiz eta udalerriaren iparraldean klima azpimediterraniarraren ezaugarri batzuk aurkitu. Urteko batez-besteko tenperaturak aldakorrak dira kokagunearen arabera, baina 12 eta 14 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak 400 eta 500mm ingurukoak izaten dira herrigunean eta 800mm edo gehiagokoak Ziraukiko mendiguneetan. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira batez-beste.
Ziraukiko klima mediterraniarra da orokorrean, nahiz eta udalerriaren iparraldean klima azpimediterraniarraren ezaugarri batzuk aurkitu. Urteko batez-besteko tenperaturak aldakorrak dira kokagunearen arabera, baina 12 eta 14 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak 400 eta 500mm ingurukoak izaten dira herrigunean eta 800mm edo gehiagokoak Ziraukiko mendiguneetan. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira batez-beste.


Iparralde eta mendebaldean, klima azpimediterraniarrari dagozkion landare eta zuhaitz espezieak aurki daitezke. Jatorrizko landareditik 310 hektarea arte baino ez dira kontserbatzen. Herrigunetik gertu zegoen arte eta haritzez osatutako 145 hektareako basoa, [[1940ko hamarkada]]n desagertu zen. Birlandaturiko pinuek 52 hektarea hartzen zituzten [[XX. mende]]aren amaieran.
Iparralde eta mendebaldean, klima azpimediterraniarrari dagozkion landare eta zuhaitz espezieak aurki daitezke. Jatorrizko landareditik 310 hektarea arte baino ez dira kontserbatzen. Herrigunetik gertu zegoen arte eta haritzez osatutako 145 hektareako basoa, [[1940ko hamarkada]]n desagertu zen. Birlandaturiko pinuek 52 hektarea hartzen zituzten [[XX. mendea]]ren amaieran.


== Historia ==
== Historia ==

16:44, 8 maiatza 2011ko berrikusketa

Zirauki
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zirauki inguruko laborantza lurren ikuspegia.
Ziraukiko bandera
Bandera

Ziraukiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Cirauqui <> Zirauki[1]
AlkateaPedro Maria Apeztegia Arraiza (Indep.)
Posta kodea31131
INE kodea31074
Herritarraziraukarra
Geografia
Koordenatuak42°39′34″N 1°53′55″W / 42.65931578°N 1.89873129°W / 42.65931578; -1.89873129
Azalera41,47 km²
Garaiera493 metro
Distantzia30,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria467 (2023:  2)
alt_left 233 (%49,9)(2019) (%54,4) 254 alt_right
Dentsitatea11,27 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 20,94
Ugalkortasuna[2]‰ 62,5
Ekonomia
Jarduera[2]% 77,42 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 8,39 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 11,90 (2018: %4,02)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.cirauqui.com www.cirauqui.com


Zirauki Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 475 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Herriaren ikuspegia.

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean. N-111 errepidean kokatzen da Gares-Lizarra norabidean, Garestik zazpi kilometrora.

Ziraukik Gesalatzekin egiten du muga iparraldean, Mañerurekin ekialdean, Deierri eta Villatuertarekin mendebaldean, eta Mendigorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Ziraukiko klima mediterraniarra da orokorrean, nahiz eta udalerriaren iparraldean klima azpimediterraniarraren ezaugarri batzuk aurkitu. Urteko batez-besteko tenperaturak aldakorrak dira kokagunearen arabera, baina 12 eta 14 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak 400 eta 500mm ingurukoak izaten dira herrigunean eta 800mm edo gehiagokoak Ziraukiko mendiguneetan. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira batez-beste.

Iparralde eta mendebaldean, klima azpimediterraniarrari dagozkion landare eta zuhaitz espezieak aurki daitezke. Jatorrizko landareditik 310 hektarea arte baino ez dira kontserbatzen. Herrigunetik gertu zegoen arte eta haritzez osatutako 145 hektareako basoa, 1940ko hamarkadan desagertu zen. Birlandaturiko pinuek 52 hektarea hartzen zituzten XX. mendearen amaieran.

Historia

Erromatarren Nafarroako egonaldiak eragin handia izan zuen Ziraukin, eta historialarien ustetan, gaur egungo San Roman baselizaren aurrekariak, erromatarren garaikoak izan daitezke.

Erdi Aroan zehar herria Leringo konderriko herria izan zen, eta inguruko herriek izan ez zuten egitura administratibo desberdina izan zuen. 1425ean Carlos III.a Nobleak Leringo konderria konderria sortu zuen, bere laba Juana Beaumonteko Luisekin ezkondu ostean. Konderria honako herriek osatzen zuten hasiera batean, Lerin, Eslaba, Sada, Sesma eta Zirauki. Beaumonteko Briandak, Leringo bostgarren kontesa zenak, Toledoko Diegorekin 1564ean ezkondu zenean, konderria Albako etxeari lotu zuen.

Demografia

Ziraukiko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.376 1.321 1.202 1.156 1.137 1.069 1.059 959 635 534 470 456 480

2008ko erroldaren arabera, hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,47a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Ondarea

San Roman elizako atea.

Ziraukiko San Roman elizako atea, Lizarrako San Pedro de la Rua eta Garesko Santiago elizen estilo bera dauka, hiru elizak Done Jakue bidean kokatuta daudelarik. Elizaren barruan XVIII. mendeko hiru erretaula barroko daude eta sakristian prozesioetan erabiltzen den errenazimendu estiloko zilarrezko gurutze bat.

Alexandriako Santa Katalina eliza, XIII. mendeko eliza gotikoa da, XVI. mendean birmoldatua. Erretabloa barrokoa da eta alboak erromanistak.

Politika

2007ko udal hauteskundeak

Ziraukiko alkatea herri ekimeneko, Pedro Maria Apeztegia Arraiza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak lau lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 11 izan ziren (emandako guztien %3,27a) eta zurizko 121 boto izan ziren (botoen %37,23a). Abstentzioa %25,83koa izan zen.

Ziraukiko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Candidatura Asamblearia Independiente 347 4

Udaletxea

Ziraukiko udaletxeko alkatea, Girgillao, Mañeru eta Artazuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:


Bestalde, konpainia beraren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak ere geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Zirauki eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,98k zekien euskaraz hitzegiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Zirauki) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

2009ko urtarriletik Erriberriko udalerriaren izen ofiziala Cirauqui <> Zirauki da[5].

Jaiak eta ospakizunak

Ziraukik Gurutzearen egunaren inguruan ospatzen ditu jaiak irailaren 14a, meza, bigantxak eta mozorro lehiaketa izaten dira. "Jai txikiak" bestalde maiatzaren 1ean ospatzen dira, San Kristobalgo erromeriarekin batera. Santuaren irudia izen bereko parrokiatik atera eta herriko baselizaraino joaten dira ziraukitarrak.

Anizko Andre Mariaren baselizarako erromeria abuztuaren 15ean izaten da eta San Romanen omenezko jaiak azaroaren 18aren inguruan. Ospakizuneko ekitaldi nagusia meza ostean izaten da, parrokiatik gaztainak jaurtitzen direlarik. Egunaren amaieran, sua pizten da. Gaztaina jaurtiketa eta suaren piztea, egun batzuk beranduago errepikatzen da, zehazki azaroaren 25ean, Santa Katalinaren omenezko jaietan.

Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Ziraukik San Isidro eguna ospatzen du, nekazarien patroia. Egun ortan 30 minutu irauten duen prozesioa antolatzen da, parrokiatik, Ziraukiko zelaietara. Bertan herriko abadeak, zelaiak bedeinkatu ostean, herrigunera itzultzen dira ziraukitarrak. Horrez gain, San Blas eta San Gregorio. Ihauterietan herritarrak kalera irten eta Santa Agateren omenezko euskal abestiak kantatzen dituzte.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa