Bermeoko portua: berrikuspenen arteko aldeak
t Robot: Cosmetic changes |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[[XIV. mende| +[[XIV. mendea|) |
||
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
[[Erdi Aroa]]n sortu zuten, arrantza eta merkataritza lanak batera eginez. |
[[Erdi Aroa]]n sortu zuten, arrantza eta merkataritza lanak batera eginez. |
||
[[XIV. |
[[XIV. mendea|XIV.]]-[[XV. mende]]tik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen. |
||
[[Fitxategi:Bermeoko portu zaharra.jpg|thumb|center|700px|Bermeoko portu zaharra, egun kirol portua dena]] |
[[Fitxategi:Bermeoko portu zaharra.jpg|thumb|center|700px|Bermeoko portu zaharra, egun kirol portua dena]] |
21:46, 8 maiatza 2011ko berrikusketa
Bermeoko portua Bizkaiko arrantza portu bat da, Euskal Herriko garrantzitsuena dena baxurako jarduerari dagokionez, alturarako handiena Ondarroakoa izanda.
Halaber, Bermeok merkataritza eta kirol kaia ere badauzka.
Historia
Erdi Aroan sortu zuten, arrantza eta merkataritza lanak batera eginez.
XIV.-XV. mendetik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen.
Arrantza portua
1999an 13.788 tona harrapatu zituzten, hegaluzea, bokarta, berdela eta sardina nagusiki.
Flotari dagokionez, baxurako 92 itsasontzi ditu, 772 marinelekin. Bestela, 27 atunari izoztaile dauzka, 616 marinelekin.
Itsas-langileak San Pedro Arrantzale Kofradian biltzen dira. Bi elur fabrika ditu eta hiru izoztegi. Bederatzi enpresa esportatzaile eta zazpi kontserba fabrika ditu.
Bestela, hiru elkarte nagusi nabarmentzen dira: Atunetarako izotzontziena, Legatzetarako ontziena eta Bermeoko ontzien jabeena.
Merkataritza portuak
Xixili eta Erroxape dira, ia 65.000 metro karratu hartzen dutenak. 1999an 397.923 tona mugitu zituzten ia 300 itsasontzien artean.
Gai nagusiak siderurgikoak, aluminioa, paper-bobinak eta eskaiola plakak dira.
Datuak
Portuko sarrera:
- Zabalera: 90 metro
- Sakonera: 6 metro
- Norabidea: Ekialde-ipar-ekialde
XIXILI KAIA
- Metroak: 140
- Sakonera: 0,6 metro
- Azalera: 3.100 metro karratu
- Estalitako biltegiak: -
ERROXAPE KAIA
- Metroak: 520
- Sakonera: 0,6 metro
- Azalera: 60.000 metro karratu
- Estalitako biltegiak: 12.000 metro karratu
Kirol portua
Bermeoko portu zaharrean kokatzen da eta 2006. urteko maitzerako egin zen. 300 atrakaleku inguru du.
Olatu horma
Portuko sarrera babesteko 800 metro inguruko olatu horma dago. 2007ko abenduaren 10an denborale handi baten ondorioz itsasoaren indarrak hautsi egin zuen olatu horma portuko beste gauzen artean, azkeneko 60 metroko horma eraitsiz.
Zerbitzuak
- Ontziolak
- Lehorreratze orak.
- Garabiak (12 tonakoak)
- Konponketa tailerrak, aroztegiak.
- Ur hartuneak.
- Erregai hartuneak: gas oil.
- Argindar hartuneak.
- Baskulak: 3 (40 eta 60 tonakoak)
- Erabilitako olio bilketa.
Administrazioa
- PORTUKO BULEGOA: Matxikorta kaia.
- ITSAS KAPITAINTZA: Erroxape kaia.
- BERMEOKO LEBAZALIEK y MENDIETA U.T.E: Fraile leku kalea 1.
- ITSASOKO ETXEA (Itsasoko Gizarte Institutua): Arrantzaleen kofradia kalea 1.
- Gurutze Gorria (ITSAS SALBAMENDUA): Matxikorta kaia.
Argazki galeria
-
Portu zaharra.
-
Bermeoko portua
-
Bermeoko kirol portua
-
Bermeoko merkataritza portuaren sarrera
-
Bermeoko merkataritza portua
-
Bermeoko portuaren sarrerako eskultura, "Xixili"
-
Aita Guria baleontzia (baleen arrantzaren interpretazio zentroa) eta Santa Eufemia eliza
-
Bermeoko portuaren sarrerako olatu horma
-
Bermeoko kirol portuko Nestor Basterretxearen eskultura