Frisiera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: tt:Фриз теле
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[[XIII. mende| +[[XIII. mendea|)
16. lerroa: 16. lerroa:
'''Frisiera''' (''Frysk'') [[Herbehereak|Herbeheretan]], [[Alemania]]n eta, neurri txikiagoan, [[Danimarka]]n mintzatzen den hizkuntza bat da. [[Ingelesa]] eta [[Scots]]-aren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun bere etorkizuna ez dago bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.
'''Frisiera''' (''Frysk'') [[Herbehereak|Herbeheretan]], [[Alemania]]n eta, neurri txikiagoan, [[Danimarka]]n mintzatzen den hizkuntza bat da. [[Ingelesa]] eta [[Scots]]-aren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun bere etorkizuna ez dago bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.


Saxoiek eta angloek egungo frisieraren antzeko hizkuntza mintzatzen zuten [[Britainia Handia|Britainia Handira]] emigratu aurretik. Gure garaiko lehenego mendeetatik idatzi bakan batzuk gelditzen dira: [[alfabeto]] errunikoan eginiko epigrafia gutxi batzuk. [[XV. mende]]ra arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabiliko den hizkuntza bizia izango da. [[XIII. mende|XIII.]] eta [[XVI. mende]]etatik hainbat dokumentu gordetzen da, lege izaera dutenak batzuk, baina baita idatzi [[literatura|literarioak]] ere: frisierazko saga eta herri legendak, adibidez. Garai horretatik aurrera, [[nederlandera]] eta [[aleman]]a frisiera ordezkatzen joango dira.
Saxoiek eta angloek egungo frisieraren antzeko hizkuntza mintzatzen zuten [[Britainia Handia|Britainia Handira]] emigratu aurretik. Gure garaiko lehenego mendeetatik idatzi bakan batzuk gelditzen dira: [[alfabeto]] errunikoan eginiko epigrafia gutxi batzuk. [[XV. mende]]ra arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabiliko den hizkuntza bizia izango da. [[XIII. mendea|XIII.]] eta [[XVI. mende]]etatik hainbat dokumentu gordetzen da, lege izaera dutenak batzuk, baina baita idatzi [[literatura|literarioak]] ere: frisierazko saga eta herri legendak, adibidez. Garai horretatik aurrera, [[nederlandera]] eta [[aleman]]a frisiera ordezkatzen joango dira.


Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaeretaz ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beraien artean ulergaitzak diren hiru aldaera hain zuzen: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. [[Erdi Aroa]]n hizkuntza bakarra osatzen zuten, ''Frisiera zaharra'' deitzen dena ([[VIII. mende|VIII.]] eta [[XVI. mende]] artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.
Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaeretaz ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beraien artean ulergaitzak diren hiru aldaera hain zuzen: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. [[Erdi Aroa]]n hizkuntza bakarra osatzen zuten, ''Frisiera zaharra'' deitzen dena ([[VIII. mende|VIII.]] eta [[XVI. mende]] artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.

21:48, 8 maiatza 2011ko berrikusketa

Frisiera
[[Fitxategi:
Frisieraren hedapena, horiz
|285px]]
Datu orokorrak
Lurralde eremuaHerbehereak, Alemania eta Danimarka
Hiztunak400.000
OfizialtasunaFriesland
EskualdeaFriesland, Groningen, Saxonia Beherea eta Schleswig-Holstein
AraugileaFrisiar Fundazioa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
germaniar hizkuntzak
mendebaldeko germaniar hizkuntzak
anglo-frisiar hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologfris1239
Linguasphere52-ACA

Frisiera (Frysk) Herbeheretan, Alemanian eta, neurri txikiagoan, Danimarkan mintzatzen den hizkuntza bat da. Ingelesa eta Scots-aren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun bere etorkizuna ez dago bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.

Saxoiek eta angloek egungo frisieraren antzeko hizkuntza mintzatzen zuten Britainia Handira emigratu aurretik. Gure garaiko lehenego mendeetatik idatzi bakan batzuk gelditzen dira: alfabeto errunikoan eginiko epigrafia gutxi batzuk. XV. mendera arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabiliko den hizkuntza bizia izango da. XIII. eta XVI. mendeetatik hainbat dokumentu gordetzen da, lege izaera dutenak batzuk, baina baita idatzi literarioak ere: frisierazko saga eta herri legendak, adibidez. Garai horretatik aurrera, nederlandera eta alemana frisiera ordezkatzen joango dira.

Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaeretaz ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beraien artean ulergaitzak diren hiru aldaera hain zuzen: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. Erdi Aroan hizkuntza bakarra osatzen zuten, Frisiera zaharra deitzen dena (VIII. eta XVI. mende artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.

Frisiar herriaren hedapen historikoa (grisez), eta egun frisieraz mintzatzen diren lurraldeak (marrez).

Ekialdeko frisiera

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko frisiera»

Ekialdeko frisiera (Saterlandic bezala ere ezagutzen dena) Alemaniako Saxonia Beherea eta Slesvig-Holstein lurraldeetan hitz egiten zen (Ekialdeko Friesland eskualde historikoan), baina Nazio Batuen 1996ko informe baten arabera, egun herri txiki batzuetan baino ez da mantentzen: Saterland, Ramsloh, Strücklingen eta Sharrell. 2.000 hiztun inguru daude, guztiak edadetuak. Bere burua ekialdeko frisiar gisa 11.000 bat lagunek jotzen dute.

Mendebaldeko frisiera

Frisiera banantzen den hiru hizkuntza-aldaeretatik egoera onena duena da. Frysk izenaz aldaera hau izendatu ohi da. Batez ere Herbeheretako Friesland probintzian hitz egiten da. Hala ere, mendebaldeko frisieraren hiztunen %40a probintzia honetatik kanpokoak dira. Bere burua mendebaldeko frisiartzat jotzen duten lagunak 700.000 eta 800.000 lagun artean zenbatu ohi dira; eta hauetatik %70a frisieraz hitz egiteko gai dira. Friesland-en hizkuntz ofiziala da, hezkuntza sisteman irakasten da eta hedabideetan nahiz kultur munduan presentzia handia du.

Iparraldeko frisiera

Iparraldeko frisiera (frasch deitua) Alemaniako iparraldean eta Danimarkako mugan mintzatzen da: Schleswig-Holstein estatuko Eider eta Wiedau ibaien arteko lurraldean eta Sylt (Söl, frisieraz), Föhr (Feer), Amrum (Omram) eta Hooge eta Heligoland (Deät Lun) uharteetan. Iparraldeko frisiera 10.000 bat lagunek mintzatzen dute (denak elebidunak). Bere burua iparraldeko frisiar bezala 60.000 bat lagunek jotzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frisiera