Pop Artea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.5) (robota Aldatua: sh:Pop-art
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-1950ko hamarkada +1950eko hamarkada)
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Pop Artea''' mugimendu [[arte|artistiko]] bat da, [[1950ko hamarkada]]ren erdialdean sortu zena aldi berean [[Erresuma Batua]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura [[hiri|urbanoa]], marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.
'''Pop Artea''' mugimendu [[arte|artistiko]] bat da, [[1950eko hamarkada]]ren erdialdean sortu zena aldi berean [[Erresuma Batua]]n eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]], gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura [[hiri|urbanoa]], marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.


== Historia ==
== Historia ==

08:36, 9 maiatza 2011ko berrikusketa

Pop Artea mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdialdean sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura urbanoa, marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.

Historia

Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Lata famatua.

Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.

Erresuma Batuko Pop Artea

Erresuma Batuko Pop Artea Independent Group taldeko Eduardo Paolozzi eta Richard Hamilton margolariek sortu zuten, eta beraien jarraitzaile izan ziren Peter Philips, R. B. Kitaj eta David Hockney besteak beste.

Estatu Batuetako Pop Artea

Estatu Batuetan Espresionismo Abstraktuaren aurkako erreakzio bezala sortu zen Pop Artea, Robert Rauschemberg eta Jasper Johns-ekin. Geroago Andy Warhol, Roy Lichtestein, Claes Oldenburg eta James Rosenquist bezalako artistak ospe handia lortu zuten.

Artistak