Agustín Farabundo Martí: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: io:Farabundo Martí
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Ameriketako Estatu Batuetara +Ameriketako Estatu Batuetara )
9. lerroa: 9. lerroa:


=== Antolakuntzetan partehartzea ===
=== Antolakuntzetan partehartzea ===
Urte horretan [[El Salvador]]rera itzuli zen [[Gurutze Gorria]]ren ordezkari bezala eta [[Langile Salvadortarren Lurralde Federazioa]]ren antolakuntzan aritu zen. Atxilotua eta herrialdetik bidalia izan zen hainbat alditan, baina antolakuntza eta propagandan lanean jarraitu zuen [[III. Internazionala|II. Internazionaleko]] ordezkari bezala. 1928an [[Ameriketako Estatu Batu]]etara bidaiatu zuen [[Amerikako Liga Antinperialistarekin]] bat egiteko. Hauek [[Nikaragua]]ra bidali zuten non [[Augusto César Sandino]]ren idazkari bezala lanean aritu zen.
Urte horretan [[El Salvador]]rera itzuli zen [[Gurutze Gorria]]ren ordezkari bezala eta [[Langile Salvadortarren Lurralde Federazioa]]ren antolakuntzan aritu zen. Atxilotua eta herrialdetik bidalia izan zen hainbat alditan, baina antolakuntza eta propagandan lanean jarraitu zuen [[III. Internazionala|II. Internazionaleko]] ordezkari bezala. 1928an [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetara]] bidaiatu zuen [[Amerikako Liga Antinperialistarekin]] bat egiteko. Hauek [[Nikaragua]]ra bidali zuten non [[Augusto César Sandino]]ren idazkari bezala lanean aritu zen.


=== El Salvadorko Alderdi Komunistan militantzia ===
=== El Salvadorko Alderdi Komunistan militantzia ===

09:36, 10 maiatza 2011ko berrikusketa

Farabundo Martí 1929ean
Farabundo Martiren hilarria San Salvadorren

Agustin Farabundo Marti Rodriguez (Teotepeque, El Salvador, 1893ko maitzaren 5a – San Salvador, 1932ko otsailaren 1a) politikari komunista salvadortarra izan zen.

Biografia

Gaztaroa

Farabundo Martík, Santa Cecilia de Santa Tecla eskolan ibili ondoren Zuzenbidea ikasi zuen Salvadorko Unibertsitatean. 1920an Guatemalara kanporatu zuten Jorge Meléndezen gobernuaren aurkako borroka sustatu izanagatik. Erbestean egonik, 1925 urtean Erdialdeko Amerikako Alderdi Komunista sortu zuen.

Antolakuntzetan partehartzea

Urte horretan El Salvadorrera itzuli zen Gurutze Gorriaren ordezkari bezala eta Langile Salvadortarren Lurralde Federazioaren antolakuntzan aritu zen. Atxilotua eta herrialdetik bidalia izan zen hainbat alditan, baina antolakuntza eta propagandan lanean jarraitu zuen II. Internazionaleko ordezkari bezala. 1928an Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen Amerikako Liga Antinperialistarekin bat egiteko. Hauek Nikaraguara bidali zuten non Augusto César Sandinoren idazkari bezala lanean aritu zen.

El Salvadorko Alderdi Komunistan militantzia

El Salvadorko Alderdi Komunistako (PCS gaztelaniazko sigletatik, 1930. urtean sortua) kide izan zen El Salvador nazioarteko krisi ekonomikoa jasaten ari zela. Arturo Araujo presidentea boteretik botata iritsi zen Maximiliano Hernéndez Martínez jenerala agintera. 1932ko urtarrileko hauteskundeetan parte hartu zuen PCSek, baina hurrengo egunetan iruzurra salatu zuen. PCSko buruek herri altxamendu bat prestatzen hasi ziren gobernu martinistaren aurka. Farabundo Marti atxilotua izan zen 1932ko urtarrilaren 19an San Salvadorko San Miguelito auzoko etxe batean ikasle batzuekin zegoela (Alfonso Luna eta Mario Zapata). Altxamendua 1932ko urtarrilaren 22an hasi eta mendebaldean zehar hedatu zen. Nekazariak kuartel batzuen agintearekin egitea lortu zuten, baina ez zeuden ondo armaturik eta ez zuten plan zehatzik ere ez. Altxamendua zapaldua izan zen Martinez presidentearengatik, errepresio oso gogorrarekin, 15.000tik 30.000ra hildako egon zirelarik (inoiz ez da hilketaren zifra zehatzik ezagutu).

Marti, Luna eta Zapata kideekin batera epaitu eta heriotza zigorra ezarri ondoren, 1932ko otsailaren 1ean fusilatuak izan ziren. Beste hainbat lider erahil zituzten, hala nola Feliciano Ama (Izalcoko lider indigena) edo Francisco Sanchez (Juayuako altxamendua zuzendu zuena).

Ondarea

El Salvadorko ezkertiarrek Farabundoren irudia, egon diren gobernu militarren aurkako erresistentziako ikurtzat hartzen dute. 1980ean gerrilen antolakuntzako aliantzari (gaur egun alderdi politiko bat bilakatu da, 2009ko hauteskundeak irabazi dituelarik) bere izena eman zitzaion, Askatasun Nazionalerako Farabundo Martí Frontea (FMLN gaztelerazko siglengatik). El Salvadorko Gerra Zibila (1980-1992) FMLNan parte bilakatu den talderik garrantzitsuenak ere bere izena zeraman: Farabundo Martí Askatasunerako Herri Indarra. 1972an, Jorge Arias Gomez historiagileak Farabundo Marti: Esbozo biografico izeneko liburu bat argitaratu zuen bere bizitzari buruzko detaile ugari emanez.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agustín Farabundo Martí