Eusko Langileen Alkartasuna: berrikuspenen arteko aldeak
t Robot: Cosmetic changes |
t Euskal Langileen Alkartasuna izenburuaren ordez, Eusko Langileen Alkartasuna ezarri da, birzuzenketaren gainetik: Ikus «Entre partido y sindicato. Eusko Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (Movimiento Socialista de Euskadi, 1969... |
(Ez dago alderik)
|
19:12, 19 maiatza 2011ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) euskal sindikatu abertzalea da. Historikoki EAJ alderdi politikoari lotua egon da, nahiz eta gaur egun jarrera horietatik urrun egon. 1911ko uztailaren 23an sortu zen Bilbon. Gaur egun, Euskal Herriko sindikaturik handiena da, 100.000 afiliatu baino gehiagorekin. Idazkari nagusia Adolfo Muñoz da.
Historia
Hastapenak
1911ko uztailaren 23an, Euzko Alderdi Jeltzaleko jarraitzaile batzuek langile sindikatu bat eratzea erabaki zuten, "Solidaridad de Obreros Vascos" izenarekin. Lehen batzarrak Bilboko Posta kaleko 17an izan ziren. Horrela, Sabino Aranaren nahi bat bete zen, argi ikusten baitzuen honek euskal langileak antolatzea zela, bai burgesen "zapalketa despotikoari" eta baita langile etorkinen eta erakunde sozialisten "zapalketa maketoari" aurre egiteko.
ELAren lehen jarraitzaileak eraikuntza sektoreko langileak eta Bilboko industria siderurgiko eta metalurgikoko langileak izan ziren nagusiki. Aldiz, ez zuen arrakasta handirik izan mehagintzan, langile etorkinak baitziren nagusi. Apurka-apurka, Bizkaia eta Gipuzkoako industria guneetan eta inguruko herrieta hazten joan zen.
Primo de Riveraren diktadura hasierarako, ELAk UGTk adina jarraitzaile lortu zituen, bai egindako lanari, baita azken honek 1921-1923 bitartean bizi izandako krisiaren ondorioz. Hala ere, garai horretan ELAk ez zituen langile etorkinak onartzen, afiliatzeko lehen lau abizenetatik bat gutxienez euskal jatorrikoa izatea eskatzen baitzuen oraindik.
1923-1930 bitarteko diktadura garaian (Primo de Riveraren diktadura) klandestinitate egoera bizi arren, gizartean zabaltzen joan zen. 1926an Gobernuak onartutako lan harreman korporatiboen errege dekretuaren alde mintzatu zen, klase arteko borroka ezabatu eta lan harreman armoniotsuak ezarriko zituelakoan. Hala ere, dekretu horren aplikazioa salatu zuen, sindikatu sozialisten aldera erabili izan baitzuten.
Bigarren Errepublika eta ELAren gorakada
1929an ospatu zen ELAren lehen Biltzarra Eibarren. Bertan onartu zen ELAren lehen programa ideologikoa, eta bi urtez behin kongresua egitea erabaki zen. Espainiako Bigarren Errepublikan ELAk gorakada nabarmena izan zuen Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Araba eta Nafarroan taldeak osatu zituzten. Bestalde, arrantzale eta nekazariak ere sindikatuan sartzen hasi ziren, eta ELA gizarteko sektore abertzaleetako eragile esanguratsuenetakoa bihurtu zen. Horrela, Lizarrako Estatutuan jasota geratu ziren ELAk gizarte eta lan alorretan egiten zituen errebindikazio ugari. Garai hartan, ELAk bere kontura antolatu zituen babes sozialerako neurriak, besteak beste, langabeentzako laguntzak, jantoki sozialak (Emakume Abertzale Batzako kideekin batera), etab. Hala ere, ELA ez zen laguntza sozialerako sindikatu izatera mugatu, eta jarrera errebindikatiboek indarra hartzen jarraitu zuten, besteak beste, grebetan parte hartuz. Garai hartan, ELA eta EAJk harreman estuak zituzten: ELAko kide gehienak EAJren botoemaileak ziren, Eusko Abertzale Ekintzako batzuk kenduta.
XII. Batzorde Exekutiboa
- Adolfo Muñoz: Idazkari nagusia.
- Amaia Muñoa: Idazkari nagusiaren albokoa, diruzaina eta Iparralderako arduraduna.
- Patxi Agirrezabala: Komunikazioa.
- Xabier Anza: Prestakuntza sindikala.
- Laura Gonzalez de Txabarri: Nazioarteko harremanak.
- Txema Laiseka: Afiliazioa eta hauteskunde sindikalak.
- Mitxel Lakuntza: Nafarroako koordinazioa eta immigrazioa.
- Mikel Noval: Gizarte politika, azterketen bulegoa eta ingurumena.
- Leire Txakartegi: Zerbitzu juridikoak eta euskara.
- Eustakio Uranga: Antolakuntza.
- Joseba Villarreal: Negoziazio Kolektiboa.
Kanpo loturak
Bibliografia
- LETAMENDIA, Francisco: ELA (1976-2003) - Sindicalismo de contrapoder; Manuel Robles-Arangiz Institutua, 2004.
Artikulu hau Euskal Herriko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |