Boliviako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea 'AAAAAAAAAAA'(r)engatik ordezten
t 85.85.177.103(r)en aldaketak ezabatu dira, WikitanvirBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Zonnepoort_tiwanaku.jpg|thumb|250px|right|Eguzkiaren Atea ([[Tiwanaku]])]]
AAAAAAAAAAA
'''Boliviako historia''', lurralde horretan aurkitutako aztarna [[arkeologia|arkeologikoen]] arabera, gutxienez duela 12.000 urte ditu hasi zen. Kultura ugari finkatu ziren, batik bat [[Andeak|Andeetan]]. Haien artean, [[Tiwanaku kultura]] eta [[aimara]] erresumak nabarmentzen dira. Erresuma horiek [[XIII. mendea]]n [[Inka Inperioa]]k bereganatu zituen.

[[XV. mendea]]n, inkek inperio zabala ezarri zuten, [[espainia]]rren etorreraren aurretik. Mende horretan, aimara hizkuntza zuten gizatalde andana ([[kolla]]k, [[pakaje]]ak, [[lupaka]]k, [[omasuyo]]ak) bizi ziren Bolivian. Kollak nabarmentzen ziren, eta [[Kuzko]]ko ketxuen aurka borrokatu ziren, eskualdearen gaineko kontrola bereganatzeko. [[Patxakuti]] inkak garaitu zituen kullak, eta Boliviako goi-ordokia konkistatu zuen. Ia mende batean Inka Inperioko (Tahuantinsuyo) barruti bat osatu zuen Boliviak. Antzinako zibilizazio hauek arkitekturako monumentu handiak utzi dituzte, eta gaur egun, [[aimara]] eta [[ketxua]] hizkuntzak oso garrantzitsuak dira herrialdean.

Egungo Boliviara iritsi zen lehendabiziko [[europa]]rra [[Diego de Almagro]] izan zen [[1535]]ean, [[Txile]] konkistatzeko asmotan Kuzkotik abiatu ondoren. Almagro hilda, [[Francisco Pizarro]]k [[Gonzalo Pizarro|Gonzalo]] anaia bidali zuen probintzia mendean hartzeko. [[Pedro de Anzurez]] Chuquisaca (egungo [[Sucre]]) [[1538]]an fundatu zuen, [[Potosi]] [[1546]]an sortu zen, [[La Paz]] [[1548]]an eta [[Cochabamba]] [[1574]]an.

[[Fitxategi:Potosi2.jpg|thumb|250px|[[Potosi]]ko kale bat, [[Espainiar Inperioa]]ren garaikoa]]
Espainiako [[kolonialismo|kolonizazioak]] meatzak garatu zituen. Potosi hiria [[Amerika]]ko populatuena garai horietan (120.000 biztanle) izan zen, eta [[zilar]]rezko meatza handiak ustiatzen zituen, [[1611]]n munduko zilar ekoizlerik handienak. Boliviako lurraldea Peruko erregeordetzan barnan zegoen, baina [[1776]]n Río de la Platakora igaro zen.

[[Independentzia]]ren aldeko borroka [[1809]]an hasi zen, baina [[1825]]ko [[abuztuaren 6]]ra arte ez zuen eskuratu, [[Simon Bolivar]]ren armadei esker. Militar horren omenez datorkio herrialdeari izena, hasiera batean ''Bolivar Errepublika'' deitu baitzen. Boliviako urrezko garaia [[Andres de Santa Cruz]] mariskalaren eskutik etorri zen. Garai horretan ([[1829]]-[[1839]]), garapen ekonomikoa eta aurrerrapen sozial eta politikoa gertatu ziren, Boliviako historiako handienak.

[[1837]]an Boliviak eta Peruk herrialde bakarra osatu zuten. Txileren aurka borrokatuta, porrot erabakigarria jaso zuten boliviar-perutarrek [[Yungayko bataila]]n [[1839]]an, eta bi herrialdeen konfederazioa desegin zen. Boliviak herrialdearen zati batzuk, tartean itsasoarekin lotzen zuena, galdu zituen gerrak zirela eta, bai [[Txile]], bai [[Paraguai]], bai [[Brasil]]en aurka.

[[XX. mendea]]n [[estatu kolpe]] andana gertatu dira, ezegonkortasun politiko sakona sortuz. Arazo sozial, etniko eta kulturalei aurre egin nahian, [[Boliviako 1952ko Iraultza|iraultza]] piztu zen [[1952]]an. Baina [[1964]]an beste estatu kolpe batek kargutik [[Victor Paz Estenssoro]] kendu zuen, gobernu militarren beste garai bati hasiera emanez. Azkenean, [[1982]]an azken batzorde militarrak boterea galdu zuen. Hortik aurrera bozketan aukeratutako presidenteak izan dituzten Bolivian. [[XXI. mendea]]ren hasieran gobernuaren kontrako protestak areagotu ziren. [[Carlos Mesa]] presidenteak boterea utzi behar izan zuen herrialde osoko manifestaldi jendetsuengatik. Horren ondoren, [[2006]]ko [[urtarrilaren 22]]an, [[Evo Morales]] herrialdeko lehen presidente indigenaren agintaldia hasi zen.

[[Kategoria:Boliviako historia|*]]

[[da:Bolivias historie]]
[[de:Geschichte Boliviens]]
[[en:History of Bolivia]]
[[es:Historia de Bolivia]]
[[fa:پیشینه بولیوی]]
[[fi:Bolivian historia]]
[[fr:Histoire de la Bolivie]]
[[gl:Historia de Bolivia]]
[[it:Storia della Bolivia]]
[[ja:ボリビアの歴史]]
[[ka:ბოლივიის ისტორია]]
[[mk:Историја на Боливија]]
[[pt:História da Bolívia]]
[[ru:История Боливии]]
[[sv:Bolivias historia]]
[[uk:Історія Болівії]]

19:05, 19 maiatza 2011ko berrikusketa

Eguzkiaren Atea (Tiwanaku)

Boliviako historia, lurralde horretan aurkitutako aztarna arkeologikoen arabera, gutxienez duela 12.000 urte ditu hasi zen. Kultura ugari finkatu ziren, batik bat Andeetan. Haien artean, Tiwanaku kultura eta aimara erresumak nabarmentzen dira. Erresuma horiek XIII. mendean Inka Inperioak bereganatu zituen.

XV. mendean, inkek inperio zabala ezarri zuten, espainiarren etorreraren aurretik. Mende horretan, aimara hizkuntza zuten gizatalde andana (kollak, pakajeak, lupakak, omasuyoak) bizi ziren Bolivian. Kollak nabarmentzen ziren, eta Kuzkoko ketxuen aurka borrokatu ziren, eskualdearen gaineko kontrola bereganatzeko. Patxakuti inkak garaitu zituen kullak, eta Boliviako goi-ordokia konkistatu zuen. Ia mende batean Inka Inperioko (Tahuantinsuyo) barruti bat osatu zuen Boliviak. Antzinako zibilizazio hauek arkitekturako monumentu handiak utzi dituzte, eta gaur egun, aimara eta ketxua hizkuntzak oso garrantzitsuak dira herrialdean.

Egungo Boliviara iritsi zen lehendabiziko europarra Diego de Almagro izan zen 1535ean, Txile konkistatzeko asmotan Kuzkotik abiatu ondoren. Almagro hilda, Francisco Pizarrok Gonzalo anaia bidali zuen probintzia mendean hartzeko. Pedro de Anzurez Chuquisaca (egungo Sucre) 1538an fundatu zuen, Potosi 1546an sortu zen, La Paz 1548an eta Cochabamba 1574an.

Potosiko kale bat, Espainiar Inperioaren garaikoa

Espainiako kolonizazioak meatzak garatu zituen. Potosi hiria Amerikako populatuena garai horietan (120.000 biztanle) izan zen, eta zilarrezko meatza handiak ustiatzen zituen, 1611n munduko zilar ekoizlerik handienak. Boliviako lurraldea Peruko erregeordetzan barnan zegoen, baina 1776n Río de la Platakora igaro zen.

Independentziaren aldeko borroka 1809an hasi zen, baina 1825ko abuztuaren 6ra arte ez zuen eskuratu, Simon Bolivarren armadei esker. Militar horren omenez datorkio herrialdeari izena, hasiera batean Bolivar Errepublika deitu baitzen. Boliviako urrezko garaia Andres de Santa Cruz mariskalaren eskutik etorri zen. Garai horretan (1829-1839), garapen ekonomikoa eta aurrerrapen sozial eta politikoa gertatu ziren, Boliviako historiako handienak.

1837an Boliviak eta Peruk herrialde bakarra osatu zuten. Txileren aurka borrokatuta, porrot erabakigarria jaso zuten boliviar-perutarrek Yungayko batailan 1839an, eta bi herrialdeen konfederazioa desegin zen. Boliviak herrialdearen zati batzuk, tartean itsasoarekin lotzen zuena, galdu zituen gerrak zirela eta, bai Txile, bai Paraguai, bai Brasilen aurka.

XX. mendean estatu kolpe andana gertatu dira, ezegonkortasun politiko sakona sortuz. Arazo sozial, etniko eta kulturalei aurre egin nahian, iraultza piztu zen 1952an. Baina 1964an beste estatu kolpe batek kargutik Victor Paz Estenssoro kendu zuen, gobernu militarren beste garai bati hasiera emanez. Azkenean, 1982an azken batzorde militarrak boterea galdu zuen. Hortik aurrera bozketan aukeratutako presidenteak izan dituzten Bolivian. XXI. mendearen hasieran gobernuaren kontrako protestak areagotu ziren. Carlos Mesa presidenteak boterea utzi behar izan zuen herrialde osoko manifestaldi jendetsuengatik. Horren ondoren, 2006ko urtarrilaren 22an, Evo Morales herrialdeko lehen presidente indigenaren agintaldia hasi zen.