Oliver Cromwell: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: hy:Օլիվեր Կրոմվել
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
68. lerroa: 68. lerroa:
[[hr:Oliver Cromwell]]
[[hr:Oliver Cromwell]]
[[hu:Oliver Cromwell]]
[[hu:Oliver Cromwell]]
[[hy:Օլիվեր Կրոմվել]]
[[id:Oliver Cromwell]]
[[id:Oliver Cromwell]]
[[is:Oliver Cromwell]]
[[is:Oliver Cromwell]]

12:17, 25 maiatza 2011ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula

Oliver Cromwell (1599ko apirilaren 25a - 1658ko irailaren 3a) Ingalaterrako militar eta politikaria izan zen, herrialdea errepublikara eramateagatik eta errepublika horren burua izateagatik ezaguna.

Lehenengo berrogei urtetan erdi mailako nekazaria izan zen, baina eskarmentu erlijioso batek erlijioa bizitzako bihotzean jarrarazi zion. Soldadu bikaina, mailak igo zituen armadaren bururaino. Politikoki, Ingalaterra, Eskozia eta Irlanda bere aginpean egon ziren 1653ko abenduaren 16tik hil zen arte. Polemika handiko pertsonaia da, zeren, historialari batzuen ikuspuntutik, erregea erahil zuen diktadorea baitzen, eta besteen aburuz, askatasunaren heroia.

Kontraesanez beteriko bizitzan; Charles I.a hiltzera bidali zuenetakoa izanda, koroa arbuiatu zuen, nahiz eta errege horrek baino botere handiagoa eskuratu zuen; parlamentua bertan behera uzteko parlamentaria izan zen. Bere aginpean, erlijio askatasuna indarrean jarri zen arren, blasfemia egiten zutenak torturatzen ziren. Denontzako justizia aldarrikatuta, Parlamentuaren baimenik gabe zergak igotzeagatik kritikatzen ziotenak espetxeratzen zituen. Cromwellen aldekoek, halere, tirania amaitu eta errepublika nahiz askatasuna aupatu zituela goresten dute. Erregezaleek boterea berreskuratuta, bere gorpua hilobitik atera zuten, eta, kateatuta, burua moztu zioten.