Zirauki: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-XVI. mendea +XVI. mendea) |
|||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
[[Erromatar Inperio|Erromatarren]] [[Nafarroa]]ko egonaldiak eragin handia izan zuen Ziraukin, eta historialarien ustetan, gaur egungo San Roman baselizaren aurrekariak, erromatarren garaikoak izan daitezke. |
[[Erromatar Inperio|Erromatarren]] [[Nafarroa]]ko egonaldiak eragin handia izan zuen Ziraukin, eta historialarien ustetan, gaur egungo San Roman baselizaren aurrekariak, erromatarren garaikoak izan daitezke. |
||
[[Erdi |
[[Erdi Aroa]]n zehar herria [[Lerin]]go konderriko herria izan zen, eta inguruko herriek izan ez zuten egitura administratibo desberdina izan zuen. [[1425]]ean Carlos III.a Nobleak Leringo konderria konderria sortu zuen, bere laba Juana Beaumonteko Luisekin ezkondu ostean. Konderria honako herriek osatzen zuten hasiera batean, [[Lerin]], [[Eslaba]], [[Sada]], [[Sesma]] eta [[Zirauki]]. Beaumonteko Briandak, [[Lerin]]go bostgarren kontesa zenak, Toledoko Diegorekin [[1564]]ean ezkondu zenean, konderria [[Alba]]ko etxeari lotu zuen. |
||
== Demografia == |
== Demografia == |
13:13, 28 maiatza 2011ko berrikusketa
Zirauki | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Zirauki inguruko laborantza lurren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarrerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Cirauqui <> Zirauki[1] | ||
Alkatea | Pedro Maria Apeztegia Arraiza (Indep.) | ||
Posta kodea | 31131 | ||
INE kodea | 31074 | ||
Herritarra | ziraukarra | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′34″N 1°53′55″W / 42.65931578°N 1.89873129°W | ||
Azalera | 41,47 km² | ||
Garaiera | 493 metro | ||
Distantzia | 30,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 467 (2023: 2) | ||
Dentsitatea | 11,27 biztanle/km² | ||
Zahartzea[2] | % 20,94 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 62,5 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 77,42 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 8,39 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 11,90 (2018: %4,02) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.cirauqui.com www.cirauqui.com |
Zirauki Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 475 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 30 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Lizarrako merindadearen ekialdeko muturrean. N-111 errepidean kokatzen da Gares-Lizarra norabidean, Garestik zazpi kilometrora.
Ziraukik Gesalatzekin egiten du muga iparraldean, Mañerurekin ekialdean, Deierri eta Villatuertarekin mendebaldean, eta Mendigorriarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Ziraukiko klima mediterraniarra da orokorrean, nahiz eta udalerriaren iparraldean klima azpimediterraniarraren ezaugarri batzuk aurkitu. Urteko batez-besteko tenperaturak aldakorrak dira kokagunearen arabera, baina 12 eta 14 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak 400 eta 500mm ingurukoak izaten dira herrigunean eta 800mm edo gehiagokoak Ziraukiko mendiguneetan. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira batez-beste.
Iparralde eta mendebaldean, klima azpimediterraniarrari dagozkion landare eta zuhaitz espezieak aurki daitezke. Jatorrizko landareditik 310 hektarea arte baino ez dira kontserbatzen. Herrigunetik gertu zegoen arte eta haritzez osatutako 145 hektareako basoa, 1940ko hamarkadan desagertu zen. Birlandaturiko pinuek 52 hektarea hartzen zituzten XX. mendearen amaieran.
Historia
Erromatarren Nafarroako egonaldiak eragin handia izan zuen Ziraukin, eta historialarien ustetan, gaur egungo San Roman baselizaren aurrekariak, erromatarren garaikoak izan daitezke.
Erdi Aroan zehar herria Leringo konderriko herria izan zen, eta inguruko herriek izan ez zuten egitura administratibo desberdina izan zuen. 1425ean Carlos III.a Nobleak Leringo konderria konderria sortu zuen, bere laba Juana Beaumonteko Luisekin ezkondu ostean. Konderria honako herriek osatzen zuten hasiera batean, Lerin, Eslaba, Sada, Sesma eta Zirauki. Beaumonteko Briandak, Leringo bostgarren kontesa zenak, Toledoko Diegorekin 1564ean ezkondu zenean, konderria Albako etxeari lotu zuen.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.376 | 1.321 | 1.202 | 1.156 | 1.137 | 1.069 | 1.059 | 959 | 635 | 534 | 470 | 456 | 480 |
2008ko erroldaren arabera, hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,47a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Ondarea
Ziraukiko San Roman elizako atea, Lizarrako San Pedro de la Rua eta Garesko Santiago elizen estilo bera dauka, hiru elizak Done Jakue bidean kokatuta daudelarik. Elizaren barruan XVIII. mendeko hiru erretaula barroko daude eta sakristian prozesioetan erabiltzen den errenazimendu estiloko zilarrezko gurutze bat.
Alexandriako Santa Katalina eliza, XIII. mendeko eliza gotikoa da, XVI. mendean birmoldatua. Erretabloa barrokoa da eta alboak erromanistak.
Politika
2007ko udal hauteskundeak
Ziraukiko alkatea herri ekimeneko, Pedro Maria Apeztegia Arraiza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotziak lau lortu zituen taldeak eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 11 izan ziren (emandako guztien %3,27a) eta zurizko 121 boto izan ziren (botoen %37,23a). Abstentzioa %25,83koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Candidatura Asamblearia Independiente | 347 | 4 |
Udaletxea
Ziraukiko udaletxeko alkatea, Girgillao, Mañeru eta Artazuko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 1
Azpiegitura eta garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Bestalde, konpainia beraren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak ere geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Sartaguda - Lodosa - Sesma - Allo - Deikaztelu - Morentin - Lizarra - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos eta Iruñea
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Zirauki eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %7,98k zekien euskaraz hitzegiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Zirauki) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].
2009ko urtarriletik Erriberriko udalerriaren izen ofiziala Cirauqui <> Zirauki da[5].
Jaiak eta ospakizunak
Ziraukik Gurutzearen egunaren inguruan ospatzen ditu jaiak irailaren 14a, meza, bigantxak eta mozorro lehiaketa izaten dira. "Jai txikiak" bestalde maiatzaren 1ean ospatzen dira, San Kristobalgo erromeriarekin batera. Santuaren irudia izen bereko parrokiatik atera eta herriko baselizaraino joaten dira ziraukitarrak.
Anizko Andre Mariaren baselizarako erromeria abuztuaren 15ean izaten da eta San Romanen omenezko jaiak azaroaren 18aren inguruan. Ospakizuneko ekitaldi nagusia meza ostean izaten da, parrokiatik gaztainak jaurtitzen direlarik. Egunaren amaieran, sua pizten da. Gaztaina jaurtiketa eta suaren piztea, egun batzuk beranduago errepikatzen da, zehazki azaroaren 25ean, Santa Katalinaren omenezko jaietan.
Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Ziraukik San Isidro eguna ospatzen du, nekazarien patroia. Egun ortan 30 minutu irauten duen prozesioa antolatzen da, parrokiatik, Ziraukiko zelaietara. Bertan herriko abadeak, zelaiak bedeinkatu ostean, herrigunera itzultzen dira ziraukitarrak. Horrez gain, San Blas eta San Gregorio. Ihauterietan herritarrak kalera irten eta Santa Agateren omenezko euskal abestiak kantatzen dituzte.
Erreferentziak
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Ziraukiko udalaren webgunea.
- Hegoalderantz azken megalitoen bidean Argia.com webguneko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Ziraukiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Santa Katalina kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |