Ñ: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-bretoiera +bretainiera) |
t robotaren bidezko testu aldaketa -Erdi Aroko +Erdi Aroko |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
== Sorrera == |
== Sorrera == |
||
''Ñ'' letraren sorrera ''nn'' letra bikoitza sinplifikazioan datza. [[Erdi |
''Ñ'' letraren sorrera ''nn'' letra bikoitza sinplifikazioan datza. [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, ''n'' txiki bat ipintzen zutean ''n'' arruntaren gainean. Gaineko ''n'' txiki hori [[tilet]] (~) bihurtu zen. [[Portugalera]]n gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian ''n'' baitzuten ondoan. Horrela, ''pan'' hitza ''pão'' bihurtu zen. |
||
[[Gaztelania]]z, ''nn'' hori bustitzen joan zen [ɲ] hotsa eman arte. Horrela [[latin]]eko ''annus'' [[gaztelania]]ko ''año'' bihurtu zen. |
[[Gaztelania]]z, ''nn'' hori bustitzen joan zen [ɲ] hotsa eman arte. Horrela [[latin]]eko ''annus'' [[gaztelania]]ko ''año'' bihurtu zen. |
15:47, 28 maiatza 2011ko berrikusketa
|
Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamaseigarren letra da. Oinarrizko latindar alfabetoan ez da existitzen; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.
Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño, eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.
Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoiera, asturiera, aimara, bretainiera, galiziera, gaztelania, guarani, kitxua, tagalog eta tatar hizkuntzetan. Hizkuntza horietatik gehien-gehienek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.
Sorrera
Ñ letraren sorrera nn letra bikoitza sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zutean n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet (~) bihurtu zen. Portugaleran gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.
Gaztelaniaz, nn hori bustitzen joan zen [ɲ] hotsa eman arte. Horrela latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen.
Denborarekin, ñ letra gaztelaniatik beste hainbat hizkuntzatara zabaldu da.