Miguel Sanz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -ETA +ETA
t Robot: Cosmetic changes
43. lerroa: 43. lerroa:
Sanz alderdi abertzaleekin mintzatzea nahiz akordioak egitea ukatu du, ETArekin erlazionatzen dituelako:
Sanz alderdi abertzaleekin mintzatzea nahiz akordioak egitea ukatu du, ETArekin erlazionatzen dituelako:


{{aipu|[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]ren helburuak jarraitzen ditu}}
{{aipu|[[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] helburuak jarraitzen ditu}}


Bake Prozesuari dagokionez [[Jose Maria Aznar]]ren garaian egindako bake prozesuan negoziazioa eta akordioak defendatu zituen :
Bake Prozesuari dagokionez [[Jose Maria Aznar]]ren garaian egindako bake prozesuan negoziazioa eta akordioak defendatu zituen :

13:33, 1 ekaina 2011ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Miguel Sanz Sesma (Corella, Nafarroa, 1952ko irailaren 16a - ) egungo Nafarroako Gobernuko lehendakaria da. Irakaskuntzan diplomaturik, bankan aritu zen politikara jo baino lehen. UPNko militantea da.

1983 eta 1987an Corellako alkate hautatu zuten. 1991 eta 1995 bitartean, Juan Cruz Alliren Nafarroako presidenteordea izan zen. Allik CDN osatzeko alderdia utzi zuenean, 1995eko hauteskundetarako UPNko zerrendaren buruan egon zen Miguel Sanz. Zerrenda bozkatuena bazen ere, CDNk, PSNk eta EAk bat egin zuten PSNko burua, Javier Otano, lehendakari[1] izendatzeko.

Eskandaluak zirela eta, Otanok uko egin zion lehendakaritzari 1996an, eta Miguel Sanzek, zerrenda bozkatuena zelako, Nafarroako lehendakari bihurtu zen. Kargu berean jarraitu du gaur egun arte, 1999, 2003 eta 2007ko hauteskundeak irabaziz.

Ideologia

Sanzek Nafarroa Espainiako konstituzioaren aldi baterako 4. Xedapena ezabatzea defendatzen du Nafarroa erkidego autonomo izaten jarraitzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartu ahal ez izateko:

« Arau hau ezabatu behar da, zeren etorkizunean nafarrak zorotasunean erortzen badira, Erreinu Zaharreko nortasuna pikutara bidali dezakete. »

Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoarekin organo instituzional bat sortzea ukatzen du ere bai.

Euskarari dagokionez oraingo hizkuntz zatiketa defendatzen du, euskararen ofizialtasunari uko eginez egun hizkuntzak ofizialtasuna duen Nafarroako iparraldera mugatuz.

« Euskararen normalizazioa, hezkuntzaren kalitatearentzat kaltegarria izango litzateke. Unibertsitate elebidun bat, unibertsitate txar bat izango litzateke. »

Sanz alderdi abertzaleekin mintzatzea nahiz akordioak egitea ukatu du, ETArekin erlazionatzen dituelako:

« EAJk ETAren helburuak jarraitzen ditu »

Bake Prozesuari dagokionez Jose Maria Aznarren garaian egindako bake prozesuan negoziazioa eta akordioak defendatu zituen :

« ETAk indarkeria uzten badu, elkarrizketa eta negoziaketa posible izango litzateke, eta hor, Nafarroa eskuzabala izango da »

Baina aldiz Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian egindako bake prozesua, haren ustez "Nafarroa arriskuan jartzen zelako" erakunde armatuarekin egindako elkarrizketetan. "Alderdien Mahaia" eratzearen aurkakoa ere izan zen.

Beste arlo batzuetan, PPren iritziak konpartitu ohi ditu, UPN eta PPren artean erlazio estua dela eta. Dena den, iritzi desberdinak agertu ditu hainbat kasutan, Irakeko Gerra "akatsa" izan zela esan zuenean bezala, adibidez.

Erreferentziak

  1. Sinonimoak dira lehendakari eta presidente izenak, baina Nafarroako Gobernukoa (Eusko Jaurlaritzakoa bezala) lehendakari da ofizialki: «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde politiko nagusia da» dio Nafarroako Foru Erkidegoko webgune ofizialean Nafarroako Lehendakaritzari eskainitako orriak.
María ChiviteUxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu