Psikoneuroimmunologia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: de, es, fr, he, ja, nl, pt, simple, sv
t Robot: Cosmetic changes
7. lerroa: 7. lerroa:
Bi dira garuna eta immunitate-sistemaren arteko lotura-motak:
Bi dira garuna eta immunitate-sistemaren arteko lotura-motak:


*nerbio-loturak: psikoneuroimmunologiak frogatu du immunitate-sistemaren egitura nagusiak ([[timo]]a, [[hezur-muin]]a eta [[gongoil linfatiko]]ak), [[linfozito]]ak dituztenak, inerbatuta daudela.
* nerbio-loturak: psikoneuroimmunologiak frogatu du immunitate-sistemaren egitura nagusiak ([[timo]]a, [[hezur-muin]]a eta [[gongoil linfatiko]]ak), [[linfozito]]ak dituztenak, inerbatuta daudela.


*lotura kimikoak: nerbio-sistemak zenbait hormonen jariaketa eragiten du ([[kortisol]]a eta [[adrenalina]], besteak beste), immunitate-sistemaren gain jarduten dutenak. Horrek agerian uzten du nerbio-sistema, sistema endokrinoa eta immunitate-sistemaren arteko harreman estua.
* lotura kimikoak: nerbio-sistemak zenbait hormonen jariaketa eragiten du ([[kortisol]]a eta [[adrenalina]], besteak beste), immunitate-sistemaren gain jarduten dutenak. Horrek agerian uzten du nerbio-sistema, sistema endokrinoa eta immunitate-sistemaren arteko harreman estua.




20. lerroa: 20. lerroa:
"''Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera ([[bihotz]]a, [[birika]]k, [[heste]]ak, [[guruin]]ak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran''".
"''Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera ([[bihotz]]a, [[birika]]k, [[heste]]ak, [[guruin]]ak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran''".


XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien [[estres]]ak [[antigorputz]]en jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan <ref>Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. ''Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats.'' Angiology. 1964 Aug;15:362-5</ref>. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an <ref>Solomon, G.F. and Moos, R.H. ''Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration.'' Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674</ref>
XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien [[estres]]ak [[antigorputz]]en jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan <ref>Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. ''Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats.'' Angiology. 1964 Aug;15:362-5</ref>. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an <ref>Solomon, G.F. and Moos, R.H. ''Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration.'' Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674</ref>


== Sorrera. Ader eta Cohen-en esperimentuak ==
== Sorrera. Ader eta Cohen-en esperimentuak ==
35. lerroa: 35. lerroa:
Ondorengo esperimentuetan [[lupus eritematoso]]a ([[gaixotasun autoimmune]]a) zuten saguekin jardun zuten. Ur azukredunen efektu immunosupresoreek saguen osasuna hobetu zuten, hilkortasun tasa gutxituz. Gizaki batekin antzeko saioa egin zuen 1986-1988 bitarteko urteetan Ader doktoreak Marette Flies-ekin, lupus eritematoso bortitza zuen ikasle gazte batekin. Emaitzak itxaropentsuak izan ziren, estimulu baldintzatu baten bitartez immunodepresioa ager zitekeelako, Maretteren osasuna hobetuz (zoritxarrez, ikasle gaztea geroago hil zen bihotzekoak jota) <ref> [http://www.behcet.es/foro/viewtopic.php?p=14195&sid=9e6ffeab8b3dc24a0d1db72ccaa0c447 psiconeuroinmunologia clínica, el caso de Marette Flies] </ref>.
Ondorengo esperimentuetan [[lupus eritematoso]]a ([[gaixotasun autoimmune]]a) zuten saguekin jardun zuten. Ur azukredunen efektu immunosupresoreek saguen osasuna hobetu zuten, hilkortasun tasa gutxituz. Gizaki batekin antzeko saioa egin zuen 1986-1988 bitarteko urteetan Ader doktoreak Marette Flies-ekin, lupus eritematoso bortitza zuen ikasle gazte batekin. Emaitzak itxaropentsuak izan ziren, estimulu baldintzatu baten bitartez immunodepresioa ager zitekeelako, Maretteren osasuna hobetuz (zoritxarrez, ikasle gaztea geroago hil zen bihotzekoak jota) <ref> [http://www.behcet.es/foro/viewtopic.php?p=14195&sid=9e6ffeab8b3dc24a0d1db72ccaa0c447 psiconeuroinmunologia clínica, el caso de Marette Flies] </ref>.


1975az geroztik hamaika saiok frogatu dute harreman estua dagoela burua eta nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren artean. Saio horiek guztiek agerian jarri dute garunak erantzun immunea aldatzen duten seinaleak bidaltzen dituela, erantzun hori azkartuz (organismoa eraginkorragoa izan dadin [[infekzio]]en aurrean) edo ahulduz (gogo-aldarte negatiboak -depresioa, estresa, antsietatea- daudenean gertatzen denez). Hots, gaixotasun baten bilakabidea buru-egoera batzuen menpe dagoela <ref>Besedovsky H, Sorkin E, Felix D, Haas H. ''Hypothalamic changes during the immune response''. Eur J Immunol. 1977 May;7(5):323-5.</ref> <ref>Pert CB, Ruff MR, Weber RJ, Herkenham M. ''Neuropeptides and their receptors: a psychosomatic network''. J Immunol. 1985 Aug;135(2 Suppl):820s-826s.</ref> <ref>Locke, S., Ader, R., Besedovsky, H., Hall, N., Solomon, G., and Strom, T. ''Foundations of Psychoneuroimmunology''. New York: Aldine, 1985. ISBN 9780202251387</ref>
1975az geroztik hamaika saiok frogatu dute harreman estua dagoela burua eta nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren artean. Saio horiek guztiek agerian jarri dute garunak erantzun immunea aldatzen duten seinaleak bidaltzen dituela, erantzun hori azkartuz (organismoa eraginkorragoa izan dadin [[infekzio]]en aurrean) edo ahulduz (gogo-aldarte negatiboak -depresioa, estresa, antsietatea- daudenean gertatzen denez). Hots, gaixotasun baten bilakabidea buru-egoera batzuen menpe dagoela <ref>Besedovsky H, Sorkin E, Felix D, Haas H. ''Hypothalamic changes during the immune response''. Eur J Immunol. 1977 May;7(5):323-5.</ref> <ref>Pert CB, Ruff MR, Weber RJ, Herkenham M. ''Neuropeptides and their receptors: a psychosomatic network''. J Immunol. 1985 Aug;135(2 Suppl):820s-826s.</ref> <ref>Locke, S., Ader, R., Besedovsky, H., Hall, N., Solomon, G., and Strom, T. ''Foundations of Psychoneuroimmunology''. New York: Aldine, 1985. ISBN 978-0-202-25138-7</ref>




48. lerroa: 48. lerroa:


<references/>
<references/>



[[Kategoria:Immunologia]]
[[Kategoria:Immunologia]]

16:35, 4 ekaina 2011ko berrikusketa

Psikoneuroimmunologia immunitate-sistema eta nerbio-sistemaren arteko lotura aztertzen duen zientzia gaztea da, hitza 1975. urtean estreinakoz agertu baitzen. Prozesu psikologikoen eragina immunitate-sistemaren gain ikertzen du, agerian utziz garunak betetzen duen funtsezko zeregina, onerako zein txarrerako, hainbat gaixotasunen bilakaeran. Azken 40 urteetan egindako hamaika saiok frogatu dute burua, nerbio-sistema eta immunitate-sistemaren arteko lotura estua, neurologiaren lan-eremua psikologiarekin, immunologiarekin, endokrinologiarekin, psikiatriarekin eta erreumatologiarekin ere lotuz.

George F. Solomon aitzindariak horrela definitu zuen psikoneuroimmunologia:

"Psikoneuroimmunologia garuna (burua/jokaera) eta homeosatasia mantentzen duten sistemen (nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren) arteko lotura eta elkarrekintza ikertzen duen arlo zientifikoa da, elkarrekintza horrek sortzen dituen ondorio klinikoak ere aztertzen dituena".

Bi dira garuna eta immunitate-sistemaren arteko lotura-motak:

  • lotura kimikoak: nerbio-sistemak zenbait hormonen jariaketa eragiten du (kortisola eta adrenalina, besteak beste), immunitate-sistemaren gain jarduten dutenak. Horrek agerian uzten du nerbio-sistema, sistema endokrinoa eta immunitate-sistemaren arteko harreman estua.


Aurrekari historikoak

Aspalditik aipatua da burua eta gorputzaren arteko lotura, eta bere eragina gaixotasun batzuen agerpenean. Hipokrates-ek, Aristoteles-ek eta Galenok gogo-aldarte negatiboen ahalmen kaltegarria azpimarratu zuten, osasuna nabarmen oker dezakeena.

XIX. mendearen bukaerak medikuntza psikosomatikoaren sorrera ekarri zuen. Fisiologo batzuek emozio-egoerek aldaketa fisiologikoak sortzen zituztela egiaztatu zuten, animalia zein gizakiekin egindako esperimentuetan. Metal'nikov fisiologo sobietarrak (Pavlov-en dizipulua), esaterako, honela zioen 1928an:

"Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera (bihotza, birikak, hesteak, guruinak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran".

XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien estresak antigorputzen jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan [1]. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an [2]

Sorrera. Ader eta Cohen-en esperimentuak

Robert Ader-ek eta Nicholas Cohen-ek (psikologoa eta immunologoa, hurrenez hurren) psikoneuroimmunologia hitza erabili zuten estreinakoz 1975ean, esperimentu ospetsu batean erreflexu baldintzatu batek saguen immunitate-sistemari eragiten ziola frogatu zutenean [3].

Psikoneuroimmunologia sortu zuen esperimentu horrek kasualitatearen ondoriotzat jo daiteke. Izan ere, R. Ader-en asmoa ez zen immunitate-sistema ikertzea, estimulu higuingarri bat sortzea baizik, Pavlov-en eredua jarraituz. Horretarako ur azukreduna goragaleak eragiten duen farmako batekin lotuarazi zien saguei, urarekiko nazka eduki zezaten. Ustekabean, baina, ur azukreduna hartzean goragaleak ez ezik, saguak ere hil egiten zirela ikusi zuen.

Ader konturatu zen erabilitako farmakoa (ziklofosfamida) immunodepresore indartsua zela. Beraz, ur azukreduna ez zen besterik nazka-eragilea, baizik eta immunodepresioaren estimulu baldintzatua ere.

Immunologo batengana (N. Cohen-engana) jo zuen Ader-ek bere esperimentua baiezta zezan. Saioak errepikatzerakoan Cohen-ek animaliek, kontrolen aldean, odolean antigorputz gutxiago zituztela egiaztatu zuen. Modu horretan bi ikerlari estatubatuarrek estimulu baldintzatu batek immunitate-sisteman eragiten zuela erakutsi zuten.

Ondorengo esperimentuetan lupus eritematosoa (gaixotasun autoimmunea) zuten saguekin jardun zuten. Ur azukredunen efektu immunosupresoreek saguen osasuna hobetu zuten, hilkortasun tasa gutxituz. Gizaki batekin antzeko saioa egin zuen 1986-1988 bitarteko urteetan Ader doktoreak Marette Flies-ekin, lupus eritematoso bortitza zuen ikasle gazte batekin. Emaitzak itxaropentsuak izan ziren, estimulu baldintzatu baten bitartez immunodepresioa ager zitekeelako, Maretteren osasuna hobetuz (zoritxarrez, ikasle gaztea geroago hil zen bihotzekoak jota) [4].

1975az geroztik hamaika saiok frogatu dute harreman estua dagoela burua eta nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren artean. Saio horiek guztiek agerian jarri dute garunak erantzun immunea aldatzen duten seinaleak bidaltzen dituela, erantzun hori azkartuz (organismoa eraginkorragoa izan dadin infekzioen aurrean) edo ahulduz (gogo-aldarte negatiboak -depresioa, estresa, antsietatea- daudenean gertatzen denez). Hots, gaixotasun baten bilakabidea buru-egoera batzuen menpe dagoela [5] [6] [7]


Ikus, gainera


Erreferentziak

  1. Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats. Angiology. 1964 Aug;15:362-5
  2. Solomon, G.F. and Moos, R.H. Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration. Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674
  3. Ader R, Cohen N. Behaviorally conditioned immunosuppression. Psychosom Med. 1975 Jul-Aug;37(4):333-40.
  4. psiconeuroinmunologia clínica, el caso de Marette Flies
  5. Besedovsky H, Sorkin E, Felix D, Haas H. Hypothalamic changes during the immune response. Eur J Immunol. 1977 May;7(5):323-5.
  6. Pert CB, Ruff MR, Weber RJ, Herkenham M. Neuropeptides and their receptors: a psychosomatic network. J Immunol. 1985 Aug;135(2 Suppl):820s-826s.
  7. Locke, S., Ader, R., Besedovsky, H., Hall, N., Solomon, G., and Strom, T. Foundations of Psychoneuroimmunology. New York: Aldine, 1985. ISBN 978-0-202-25138-7