Ostadar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: es:Arcoíris
t r2.6.5) (robota Aldatua: es:Arco iris
92. lerroa: 92. lerroa:
[[en:Rainbow]]
[[en:Rainbow]]
[[eo:Ĉielarko]]
[[eo:Ĉielarko]]
[[es:Arcoíris]]
[[es:Arco iris]]
[[et:Vikerkaar]]
[[et:Vikerkaar]]
[[fa:رنگین‌کمان]]
[[fa:رنگین‌کمان]]

20:22, 5 ekaina 2011ko berrikusketa

Ostadarra lorategien gainean, Madril, Espainia.
Ostadarra urjauzi baten gainean.
Ostadarraren antzerako haloa.
Ostadarra zezen plaza gainean, Alcalá la Realen, Jaen, Espainia.

Ostadarra, gertaera optiko eta meteorologiko bat da, zeruan, jarraikako argi zerrenda bat eragiten duena, eguzkiaren izpiek Lurreko atmosferan aurkitzen diren hezetasun tanta txikiak zeharkatzen dituztenean. Forma, arku koloreanitz batena da, gorria kanpoalderantz duena eta morea barnealderantz. Ez da hain ohikoa ostadar bikoitza, bigarren arku bat duena, ilunagoa, koloreen ordena alderantziz duena, hau da, gorria barnealderantz eta morea kanpoalderantz.

Ostadarrak, jarraikako kolore zerrenda bat erakusten duen arren, ohi, osatzen duten koloreak sei direla onartzen da: gorria, laranja, hori, berdea, urdina eta morea, argiaren maiztasunen deskonposaketen ondorio, eta hiru oinarrizko koloreek, eta hauek, euren arteko nahasketetan emandako beste hirurek emandakoek osatua, tradizionalki, 7 kolore aipatzen diren arren, urdina eta morearen artean anila jarriz.

Ostadarren zientziaren historia

Duela hiru mende baino gehiago, Isaac Newtonek, prisma baten bidez, Eguzkiaren argi zuriak, gorritik abiatutako koloreak zituela frogatu ahal izan zuen. Gorritik abiatu eta laranja, horia, berdea, urdina eta ainiletik pasatuz, morera iritsi arte. Argiaren banaketa honek, eratzen duten koloreetan, argi zuriaren deskonposaketa izena jasotzen du.

Newtonen esperimentua, errepikatzeko nahiko erraza da, ez baita tresna zientifiko berezirik behar aurrera eramateko. Gaur egun ere, lehen, bigarren eta goi hezkuntzako optika ikasleentzako esperimenturik eder eta hezitzaileenetako bat da.

Baina Newton jaio baino mende mordo bat lehenago, naturak jada deskonposatu zuen eguzkiaren argia behin eta berriz gure arbasoen begien aurrean. Batzuetan, zirimiri baten ondoren, beste batzuetan, ekaitz baten ondoren. Egia esan, ostadarra, denbora luzez, gertaera harrigarri zein beldurgarria izan zen. Batzuetan, iragarpenen ekarle bezala hartua, beste batzuetan elezaharren inspiratzaile bezala, eta beti arte lan bat bezala, beti izan da miragarria gizakiarentzat.

Ostadarraren oinarrizko Teoria, baina, Newtonen aurrekoa izan zen. Lehenik Antonius de Deminik garatua 1611n, ondoren, René Descartesek berriz hartu eta findua izan zen. Ondoren, Ostadarraren Teoria Osoa, hasiera bezala, Thomas Youngek proposatu zuen, eta beranduago, xehetasunez Potter eta Airyk landua.

Bibliako istorioa

Itun Zaharraren arabera, ostadarra, Jainkoak sortu zuen Eurite Unibertsalaren ondoren. Istorioan, ostadarra, jainkoaren borondatearen adierazgarri bezala agertuko zen, gizakiei, Jainkoak berak Noeri eginiko promesa gogoratzeko, non Lurra, sekula gehiago eurite batekin ez zuela suntsituko zioen

"Nire arkua jarriko dut lainoetan, lurra eta nire arteko adostasunaren seinaleagatik izango dena. Eta lainoak lurrerantz etorraraziko ditudanean, orduan ikusi ahal izango da nire arkua lainoen artean. Eta gogoratu nire adostasunaz, ni, zuek eta bizidun ororen artekoa, eta ez dut berriz euriterik bidaliko bizitza suntsitzeko" (Hasiera 9:13,15 RVA).

Azalpen zientifikoa

Eguzki argiak euri tantak zeharkatzen dituenean, hauek, norantza guztietan zabaltzeaz arduratzen dira, baina batzuetan, besteetan baino gehiago. Ostadarren eraketarekin zerikusia duten eguzki izpiak, euri tantetatik, bertan sartu aurretik zeramaten norantzarekiko 138 graduko angelu batekin irtetzen dira. Hau da "ostadarraren angelua", René Descartesek 1637an aurkitua. Argia 180 graduko angeluarekin irtengo balitz, orduan, etorri den tokitik itzuliko litzateke. Irteera angelua 138 gradukoa bakarrik denez, argia, ez da zehatz-mehatz bere jatorrirantz isladatzen. Honek, ostadarra guretzat ikusteko modukoa izatea eragiten du, ez bait gara zehazki Eguzkia eta euriaren artean aurkitzen. Honela, beti, ostadarrari begira jartzen bagara, eguzkia gure atzean egongo da.

Zehatzago esateko, argi horia da bere jatorrizko ibilbidearekiko 138 gradutara zabaltzen dena.. Gainontzeko koloreen argia, pixkat ezberdinak diren angeluetan zabaltzen da. Ostadarreko kolore gorria, 138 grado baino zertxobait gutxiagoko norabide batetan zabaltzen da, argi morea, tantetatik, angelu handixeago batetan irtetzen den bitartean.

Ostadarra "egiten" duten moduko eguzki izpi batek, bere norantza hiru aldiz aldatzen du euri tanta batetan zehar mugitzen ari den bitartean: Lehenik, tantan sartzen da, pixkat errefraktatzea eragiten duena. Orduan, tantaren kontrako muturrerantz mugitzen da, eta honen barne aurpegian isladatzen da. Azkenik, berriz errefraktatzen da, euri tantatik banandutako argi bezala irtetzen denean. Koloreetan deskonposatzea posible da, ur tantaren errefrakzio indizea, uhin luzera bakoitzerako, ostadarraren kolore bakoitzerako, pixkat ezberdina baita.

Eguzkiaren argia, euri tanta askotatik irtetzen da aldi berean. Eragin konbinatua, euri tanta askok zabaldutako argi dizdira txikien mosaiko bat da, zeruan arku bat bezala zabaldua. Tanten forma eta tamaina ezberdinek, ostadarren koloreen intentsitateagan eragina dute. Tanta txikiek, ostadar zurbil bat eta pastel tonalitateak dituzten kolorekoak egiten dituzte; tanta handiek, kolore oso biziak eragiten dituzte. Gainera, tanta handiak, airearen erresistentziagatik zanpatuak dira erortzen diren bitartean. Distortsio honek, ostadarraren "isatsa"k, tontorrak baino kolore biziagoak izatea eragiten duena. Beharbada, hau izango da, ostadarraren amaieran urrezko txanpon dizdiratsuz betetako pertz bat dagoela dioen elezaharraren jatorria.

Ostadar bikoitza.

Batzuetan, posible da bigarren ostadarra deritzona ikustea, hau, ahulagoa dena eta koloreak kontrako ordenean dituelarik. Lehen ostadarra, soilik "ostadar" deitzen dena, beti barne arku bat da, eta ikusleagandik, bigarrena baino hurbilago dagoena. Bigarren arku hau, errefraktaturiko argia, eta ikus daitekeen espektruko kolore ezberdinetan banatua, atzeko ur gortina batetan berriz errefraktatzen denean gertatzen da, honela, uhin luzeraren arabera, koloreak alderantzizko ordenean agertzen direlarik, uhin luzera handiagoa gorrian eta txikiagoa urdin eta morean.

Interesgarria da, lehen eta bigarren ostadarren artean dagoen tartetik argirik ez dela agertzen aipatzea. Hau, zenbait behaketekin bat dator, hauek, bi arkuen arteko tokia oso iluna dela diotelarik, bigarren arkuaren kanpoaldeko zatian eta lehenaren barnekoan, argi kopuru handi bat ikus daitekeen bitartean, hau, ostadarra eratzeko errefraktatu aurretik kontzentraturiko argi zuriaren isladagatik delarik. Bi arkuen arteko toki ilun hau, ur gortinaren intentsitateagatik da, bere barnerantz, ahal duen argi guztia xurgatzen duena, eta, beraz, bigarren arkua, lehenaren islada da ikuslearen norantzan eta "Alexandroren Zerrenda" bezala ezagutzen da.

Teorikoki, eguzki izpiak hiru, lau edo bost aldiz euri tanten barnean isladatu ondoren, beste hainbeste ostadar sor daitezke. Hirugarren eta laugarren arkuak, ikuslea eta eguzkiaren artean daude, baina, eguzki argi zuzena, ostadar ahulekin alderatuz oso dizdiratsua denez, beharbada, gertaera hau ez da sekula ikusiko. Baina, bosgarren ostadarra, lehena eta bigarrena gertatzen diren zeru toki berean gertatzen da, eta ikusi beharko litzateke, bere argi ahulagatik ez balitz. Posible da, laborategiko esperimentu batetan, 13 ostadar ikusgarri lor daitezkeela frogatzea, baina, logikoki, bere intentsitatea nabarmen jeisten da.

Batzuetan, lehen eta bigarren arkuak oso dizdiratsuak direnean, lehenaren barnean hirugarren bat eta bigarrenaren kanpoaldean laugarren bat ikus daitezke. Arku hauei, arku supernumerario deritze eta argi interferentziazko efektu bereziengatik gertatzen dira.

Ostadar bat ikusten duen norbaitek, egia esan, ez dabil toki finko batetan dagoen zeozer ikusten. Ostadarra, mamu bat, irudi bat baino ez da. Esaten denez, hegazkin txiki batetako bidaiari batek, behin, pilotuari, ostadarraren erdialdea zeharkatzeko eskatu zion. Ostadarra sekula ez zen hazten hegazkina harengana zihoan heinean. Handik denbora batera, ostadarra desagertu egin zen, hegazkinak, euriak ostadarra eragiten zuen tokitik kanpo hegan egin baitzuen. Honela, bidaiari inuxente hau, ostadarraren artetik hegan egiteko gogoarekin geratu zen.

Pertsona batek ostadar bat ikusten duenean, benetan ikusten duena, euri tanta batzuek zabaldutako argia da. Lehen ikuslearen ondoan dagoen beste pertsona batek, beste tanta batzuek zabaldutako argia ikusiko du. Honela, eta xelebrea dirudien arren, bakoitzak bere ostadar propioa ikusten duela esan daiteke, beste batzuek ikusten dituztenekiko ezberdina (literalki ezberdina).

Baldintza atmosferikoak eta behaketa tokia bikainak badira, orduan, euriak eta Eguzkiak elkarrekin lan egiten dute argi eraztun oso bat eratzeko, ostadar borobila deitua, 2007ko abuztuak 6an Malasiako Langkawi uhartean ikusi zena bezala. Ohiko ostadarretan, gorria da kanpoaldeko kolorea, eta morea barnekoa, baina borobiletan, kontrako ordenean daude.

Argiaren deskonposaketa ur tanta batetan

Ostadar bat ikusteko baldintzei dagokionez, ikuslea, euria eta tanta esferikozko euri baten artean (euri uniformea) egotera mugatzen da. Posible da ikusleak, euria, bera dagoen tokian uniformea ez dela uste izatea, baina bai izan behar du ostadarra egongo litzatekeen tokian. Eta noiz dira tantak esferikoak? Tantak, esferikoak dira, abiada konstante edo uniforme batetan erortzen direnean. Hau, posible da grabitate azelerazio baldintzetan, airearen oposizio indar likatsuak kontutan hartuz. Tanten abiadura uniformea dela betetzen denean, tantak, orduan, gutxiengo azaleran gehiengo bolumen bat hartzen du (esfera). Bakarrik baldintza hauetan da posible tanta barneko argi zabaltzea, eta, beraz, ostadarra, baina, esferaren aldaketa arinek, ostadar batetan aldaketa ezberdinak eman ditzakete. Beraz, euria ez da bizia izan behar, ezta aireak eragindakoa ere. Horregatik ez da ikusten ostadarra euria eta eguzkia dagoen oro.

Garrantzitsua da Eguzkiaren altuera ikustea, batek ostadar bat ikusten duenean, batek, ostadar horretaz zenbat ikus dezakeen jakiten laguntzen baitu: eguzkia zenbat eta beherago egon, altuagoa izango da ostadarraren tontorra, eta alderantziz. Lurrazaletik pixkat altxa daitekeen batek, ostadar batzuk ostertzetik behera jarraitzen dutela ikusiko luke. Mendi altuak eskalatzen dituztenak, batzuetan, ostadar borobil osoen zati handi bat ikusi ahal izan dute. Baina mendiak eurak ere ez dira ostadar borobil oso bat oso-osorik ikusteko haina altuak.

Hegazkin pilotuek, batzuetan, ostadar borobil osoak ikusi izana aipatu dute, hauek, bitxia baldin bada ere, euren bidaiarientzat oharkabean pasa direlarik. Hau, hegazkineko leihoak oso estuak direlako izan daiteke, eta, beraz, ikuspen eremu txikia eskaintzen dute, pilotuak duen ikuspen eremu handia ez bezala.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ostadar