Ramon Labaien: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
| hasiera = [[1983]]ko [[maiatzaren 20]]tik
| hasiera = [[1983]]ko [[maiatzaren 20]]tik
| bukaera = [[1987]]
| bukaera = [[1987]]
| aurrekoa = [[Jesus Maria Alkain]] ([[EAJ}})
| aurrekoa = [[Jesus Maria Alkain]] ([[EAJ]])
| ondorengoa = [[Xabier Albistur]] ([[EA}})
| ondorengoa = [[Xabier Albistur]] ([[EA}})
| alderdia = [[EAJ]]
| alderdia = [[EAJ]]

03:35, 6 ekaina 2011ko berrikusketa

{{Agintari infotaula | izena = Ramon Labaien | armarria = Escudo de Donostia.svg | kargua = Donostiako alkatea | hasiera = 1983ko maiatzaren 20tik | bukaera = 1987 | aurrekoa = Jesus Maria Alkain (EAJ) | ondorengoa = Xabier Albistur ([[EA}}) | alderdia = EAJ | jaiodata = 1928ko abuztuaren 31a | jaiolekua = Txantiloi:EH Tolosa, Gipuzkoa | hildata = | hillekua = | lanbidea = Ekonomialaria }} Ramon Maria Labaien Sansinea (1928ko abuztuaren 31a, Tolosa, Gipuzkoa, Euskal Herria) politikari eta enpresari euskalduna da. Euskal Herriko historian aditua da, hainbat hedabidetan artikuluak idazten ditu. Umea zenetik berunezko soldadutxoak egiteko zaletasuna du, baita horiek saldu ere.

Tolosako San Frantzisko kalean jaio zen.[1] Han zortzi urtez bizi izan zen, Espainiako Gerra Zibila etorri zen arte. Laskurain ikastolan ikasi zuen, euskaraz. Bere aita Tolosako alkatea zen, EAJ alderdikoa, eta gerran familia osoa ihesi joan behar izan zuten; Zarautzera joan ziren, eta handik Oñatira. Gero Iparraldera joatea lortu zuten, eta 9 urte egin zituzten bertan, Donibane Lohizunen eta Saran. Bertako ikastetxeetan ibili zen, eta bueltan, jesuitekin ikasi zuen batxilergoa, Donostian.

Gerora Madrilen Kimika Zientzietan lizentziatu zen. Turismo enpresetako zuzendaria ere izan da[2]. Ingalaterra nahiz Nafarroan kontserba industrian lan egin zuen, gerora turismo enpresen zuzendaritzara iragateko, 15 urtetan zehar Donostiako Londres Hotelaren zuzendaria izan zen. 1978ko urritik aurrera Donostiako Udaleko lehenbiziko teniente alkatea eta 1978ko ekainetik aurrera Aurrezki Kutxa Munizipaleko presidentea ere izan zen. 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren ezarpenaren ondorioz 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako aurreneko kultura kontseilaria izan zen, kargu honetan 1983 arte egon zelarik. Honela bada, 1980an eratutako Eusko Jaurlaritzak kultura eta kirol sailetan burututako lana bere ardurapean egon zen, baita Euskal Telebista, Euskadi Irratia, HABE, literatur sariak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta abar, denen artean euskararen aldeko babes politika irmoa eta kultura arazoen aurrean zuen ikuspegi modernoa eta irekia nabarmendu zelarik.

Erreferentziak

  1. Ramon Labaien Sansinenea. Ahotsak.com
  2. Ramon Maria Labaien Sansinea. Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak