Ledea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°36′47″N 1°15′53″W / 42.61316359°N 1.26485964°W / 42.61316359; -1.26485964
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robotaren bidezko testu aldaketa -Erdi Aroko +Erdi Aroko
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (- bozka + boto )
68. lerroa: 68. lerroa:
== Politika ==
== Politika ==
=== 2007ko udal hauteskundeak ===
=== 2007ko udal hauteskundeak ===
Ledeako alkatea "Agrupación Electoral Independiente Aspra" herri ekimeneko, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez da, [[2007]]ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituzten, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak 56 izan ziren (emandako bozka guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85a). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen.
Ledeako alkatea "Agrupación Electoral Independiente Aspra" herri ekimeneko, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez da, [[2007]]ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituzten, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak 56 izan ziren (emandako boto guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85a). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen.


{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"
{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"

16:51, 6 ekaina 2011ko berrikusketa

Ledea
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ledeako bandera
Bandera

Ledeako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Liédena
AlkateaMaría Beatriz Lucía Olleta Sánchez (Indep.)
Posta kodea31460
INE kodea31155
Herritarraledeatar
Geografia
Koordenatuak42°36′47″N 1°15′53″W / 42.61316359°N 1.26485964°W / 42.61316359; -1.26485964
Azalera19,28 km²
Garaiera432 metro
Distantzia41 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria323 (2023:  7)
alt_left 148 (%45,8)(2019) (%44,6) 144 alt_right
Dentsitatea16,98 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,88
Ugalkortasuna[1]‰ 28,17
Ekonomia
Jarduera[1]% 70 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 3,20 (2018: %0,84)

Ledea[3] (Liédena gaztelaniaz) Nafarroako ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 335 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa ekialdean kokatzen da, Iruñea-Jaka errepidea jarraituta. Leireko mendizerraren lehen maldak udalerrian hasten dira.

Ledeak Irunberrirekin egiten du muga iparraldean, Xabierrekin ekialdean, eta Zangozarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Ledeako klima mediterraniar-kontinental motakoa da. Urteko batez-besteko tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak dira eta batez-besteko prezipitazioak 600mm eta 100mm bitartekoak, betiere altueraren arabera. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira, eta orokorrean udaberri eta udazkenean pilatzen dira, izan ere, udak nahiko lehorrak izaten dira. Desberdintasun termikoa nahiko nabaria da.

Basoak udalerriaren %3,9a baino ez dira, eta jatorrizko zuhaixka eta hariztiak ia erabat desagertu dira gaur egun. Nafarroako hainbat udalerritan gertatu bezala, pinu lariziar (Pinus nigra) ugari birlandatu dira XIX. mendetik aurrera.

Historia

XVIII. mendearen amaieran, lurrak landetzea nahiko zaildu zen, udalerria ibaiaren beste aldean kokatuta egoteagatik, eta zubia erdigunetik urrutiegi zegoelako. Horregaitik, herritarrek txalupan igarotzen zuten alde batetik bestera. 1847an herriak 632 errealdun eskola zeukan, bideak nahiko kaxkarrak ziren, eta uruna ekoizten zuen errota zegoen. Dena den, inguruko herriekiko komunikabideak asko hobetu ziren XIX. mendearen bigarren erdian.

XX. mendearen hasieran, porlanezko eta altzairuzko zubi berria eraiki zen Iratiko burbinbidearen etorrerakin batera. Trenbideak geltokia izan zuen urte askotan herrian bertan. 1920ko hamarkadan urun fabrika, bi eskola, olioa ekoizten zuten bi errota, eta teileria zeuden herrian. Horrez gain, irakaskuntza eta karitatea sustatzen zituen fundazio bat sortu zuten herritarrek.

Demografia

Ledeako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
660 677 711 817 803 757 701 622 459 379 338 338 318

2008ko erroldaren arabera, hogei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,99a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

Ondarea

  • Belengo Santa María eliza, eraikin modernoa da, nahiz eta antzinako Erdi Aroko elizaren estilo gotikoko ezaugarriak izan.

Azpiegitura eta garraioak

La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Ledea Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

La Tafallesa

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Politika

2007ko udal hauteskundeak

Ledeako alkatea "Agrupación Electoral Independiente Aspra" herri ekimeneko, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituzten, gehiengo osoa. Zuriz emandako botoak 56 izan ziren (emandako boto guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85a). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen.

Ledeako Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
ASPRA 140 7

Udaletxea

  • HELBIDEA: Eskolen Kalea, 2

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ledea eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,40k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Herriak, uztailaren 24ean ospatzen ditu bere jaiak, eta horrez gain, Corpus Christi egunaren osteko egunean.

Maiatzaren 1ean Abeletxerako erromeria antolatzen da, bertan meza eta bazkaria eginez.

Zerbitzuak

Ledea "Zangotzaldeko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. 155. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa