Germaniar Konfederazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Aldatua: vi:Liên minh các quốc gia Đức
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: uk:Німецький союз
95. lerroa: 95. lerroa:
[[sw:Shirikisho la Ujerumani]]
[[sw:Shirikisho la Ujerumani]]
[[tr:Alman Konfederasyonu]]
[[tr:Alman Konfederasyonu]]
[[uk:Німецький союз]]
[[vi:Liên minh các quốc gia Đức]]
[[vi:Liên minh các quốc gia Đức]]
[[zh:德意志邦聯]]
[[zh:德意志邦聯]]

11:29, 9 ekaina 2011ko berrikusketa

Germaniar Konfederazioa (alemanez Deutscher Bund, "Konfederazio Alemana") 1815ean Vienako Batzarrean ezarri zen batasun bat izan zen, 39 alemaniar estatu askek osatzen zuten Austriako Etxearen presidentziapean estatu subiranoen konfederazio batetan batu zituena. Rhingo Konfederazioa ordeztu zuen, 1806an Napoleon I.ak sortu zuena.

Funtzionamendua

Desagertutako Erromatar-Germaniar Inperio Santuko estatu txikien segurtasuna mantentzeko sortua, Konfederazioak ez zuen kontzesio bat suposatzen hazten ari zen alemaniar nazionalismoarentzako, hau Vienaren gustukoa ez zelako.

Dieta, herriak aukeratutako ordezkarien parlamentu bat ez zena, baizik eta egoitza Frankfurten zuen legatu batzar bat, bere entitate zentral bakarra izan zen, 1834an Alemaniako Aduanen Batasuna ezarri zen arren, eta, horrekin, barne merkatu bateratu bat sortu zen estatu gehienentzako.

1848ko Iraultzak oihartzun handia izan zuen Alemanian. Martxoan, Konfederazioko estatu guztietan, herri altxamenduak gertatu ziren, printzeak, kontzesioak egitera behartu zituztenak, Hauek, benetan herri ordezkaritzako parlamentuen sorrerara eraman zuen.

Konfederazioak, Austria eta Prusiaren posizioak bat egiten zutenean bakarrik funtzionatzen zuen. Desadostsen hauek bi hauen arteko gerra, Austro-Prusiar Gerra, izan zuen emaitza bezala. Prusiar garaipenaren ondoren, Germaniar Konfederazioa desagertu egin zen, eta, 1867an, Alemania Iparraldeko Federazioak ordeztu zuen, Prusiak domeinatua, Alemaniar Inperioaren aurrekari bezala balio izan zuena.

Ondarea

Konfederazio Germaniarreko estatuetako erregeak Frankfurteko bileran 1863an

Alemaniako ereserkiaren letrak honako hau dio: Von der Maas bis an die Memel, von der Etsch bis an den Belt (Mosa ibaitik Memeleraino,/Adigio ibaitik Belteraino). Honek, Konfederazio Germaniarra osatzen zuten 38 estatuen mugei erreferentzia egiten zien.

Konfederazioko estatuak

Konfederazio Germaniarra

Ikus, gainera

Austria-Hungariako Inperioa

Txantiloi:NA lotura