Laba domo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
22. lerroa: 22. lerroa:
[[it:Duomo di lava]]
[[it:Duomo di lava]]
[[ja:火山#現在の分類]]
[[ja:火山#現在の分類]]
[[ka:ვულკანური გუმბათი]]
[[nl:Lavakoepel]]
[[nl:Lavakoepel]]
[[nn:Lavadom]]
[[nn:Lavadom]]

16:59, 12 ekaina 2011ko berrikusketa

Mono Cratersetako bat, erriolitazko domo baten adibidea.

Laba domoa sumendi baten laba likatsuzko erupzio motel baten ondorioz sortzen den gutxi gora-behera zirkulu forma duen muino bat da. Labaren biskositate edo itsaskortasunak ez du hau bere tximiniatik urrutiegi isurtzen uzten solidotu baino lehen. Domoek zenbait ehunka metroko altuera lor dezakete, eta motel eta modu jarraian hilabetetan edo urtetan haz daitezke. Egitura hauen aldeak harkaitzezko zati ezegonkorrez osatuak daude. Gas presioa metatzeko aukera dagoenez, domoak, bere historian zehar eztandazko erupzioak izan ditzake. Laba domo baten zati bat oraindik barnean harkaitz urtua eta gasak dituenean kolapsatzen denean, hodei piroklastiko bat sor dezake, gertaera bolkanikoen motarik hilgarrienetakoa dena. Laba domoekin lotutako beste arrisku batzuk jabegoen suntsiketa, basoko suteak eta izotz edo elur guneetatik gertu hodei piroklastikoek hasitako laharrak dira. Laba domoak mundu osoan estratosumendien ezaugarririk nagusienetako bat dira.

Erriolitazko domoa Novaruptan, Katmaiko Parke Nazionalean, Alaskan. Eztanda handi baten hasierako gertakari izan zen 1912an, inguruan Katmairen tontorra kolapsarazi zuena eta Hamar Mila Keen Harana sortu zuena.
Laba domoak Saint Helens mendiaren kraterrean.

Munduko laba domo aktiboenen artean Indonesiako Java uhartean dagoen Merapi mendia, Soufriere Hills Montserraten eta Washington estatuko Saint Helens mendia. Lassen Peak, Kalifornia iparraldean, munduko laba domorik handienetako bat da, eta Saint Helens mendiarekin batera, Cascade mendikateko sumendien artean XX. mendean (1914-1921) eztanda egin duen bakarra izateagatik bereizten da.

Domoak sumendi baten barnean sor daitezke azaleratzera iritsi gabe, kasu horretan denboraren igaroan azalera daitezkeelarik higaduraren aurkako euren erresistentziagatik, orduan paisaian nabarmentzen diren harkaitzezko orratzak eratuz.

Kanpo loturak