Ganga (arkitektura): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
21. lerroa: 21. lerroa:
Image:Single vault 001.png|Kanoi ganga
Image:Single vault 001.png|Kanoi ganga
Image:Groined vault 001.png|Ertz ganga
Image:Groined vault 001.png|Ertz ganga
Image:Dome001.png|Kupula
Image:Dome001.png|[[Kupula]]
Image:Groin vault top.jpg|Gurutze ganga
Image:Groin vault top.jpg|Gurutze ganga
</gallery>
</gallery>

00:23, 2 uztaila 2011ko berrikusketa

Gurutze ganga (San Mikel eliza, Gasteiz)

Ganga bat arku itxura duen arkitektura ezaugarri bat da, bi hormen edo hainbat zutabeen arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du indarra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko. Ganga lurpean badago, lurrak berak egiten du kontra-indarra. Lurretik kanpo badago, hainbat elementu erabili daitezke kontra-indarra lortzeko, hormabularrak edo ostiko arkuak adibidez.

Ganga mota sinpleena kanoi ganga da, gehienetan itxura erdi-zirkularra duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, zinbria izenekoa, giltzarria ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo dobelak erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: adreiluz, harriz, altzairuz, hormigoiz eta abar.

Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du baoburudun edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere tunelak eta galeriak eraikitzeko.

Ganga motak

  • ertz ganga
  • kanoi ganga
  • gurutze ganga
  • ganga apaldua
  • ganga trenkatua
  • kupula
  • ganga konikoa
  • palma ganga
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ganga (arkitektura)