Zarautz: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
25. lerroa: | 25. lerroa: | ||
'''Zarautz''' [[Gipuzkoa]]ko kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, [[Urola Kosta]] eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala. |
'''Zarautz''' [[Gipuzkoa]]ko kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, [[Urola Kosta]] eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala. |
||
[[Uda]] garaian [[hondartza]] (2,8 km, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena) egunero beteta egoten da. Urtetik urtera biztanleria emendatuz doa: [[2006]]an ia 22.500 biztanle zituen, eskualdeko % 60a. Hala ere, udaran |
[[Uda]] garaian [[hondartza]] (2,8 km, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena) egunero beteta egoten da. Urtetik urtera biztanleria emendatuz doa: [[2006]]an ia 22.500 biztanle zituen, eskualdeko % 60a. Hala ere, udaran hirukoiztu eta 60.000 biztanle izaten ditu. |
||
== Historia == |
== Historia == |
23:57, 3 uztaila 2011ko berrikusketa
Zarautz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Zarautz eta bertako hondartza Santa Barbaratik ikusita. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Zarautz | ||||||||||
Alkatea | Juan Luis Ilarramendi (Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20800 | ||||||||||
INE kodea | 20079 | ||||||||||
Herritarra | zarauztar | ||||||||||
Ezizena | haizeak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°17′11″N 2°10′29″W / 43.2863°N 2.1748°W | ||||||||||
Azalera | 14.80 | ||||||||||
Garaiera | 4 | ||||||||||
Distantzia | 18 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 23.152 (2023) 51 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.530,95 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 4,98 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,46 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 44,15 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,62 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 4,6 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,61 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 67,85 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 57.3 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1237 | ||||||||||
Webgunea | http://www.zarautz.org | ||||||||||
Hiri senidetuak | Cardano al Campo, Pontarlier eta El Hagounia (en) |
Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala.
Uda garaian hondartza (2,8 km, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena) egunero beteta egoten da. Urtetik urtera biztanleria emendatuz doa: 2006an ia 22.500 biztanle zituen, eskualdeko % 60a. Hala ere, udaran hirukoiztu eta 60.000 biztanle izaten ditu.
Historia
1237an hiribildu-titulua eman zion Gaztelako Fernando III.ak.
Hondartzako mendebaldeko ertzean Narrosko Jauregia dago. Isabel II.a eta Belgikako Fabiola erreginek bertan igarotzen zituzten oporraldiak.
Burdinbidea 1895ean iritsi zen.
Mugakideak
Mendebaldean Getaria, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Bizkaiko Golkoa mugakide ditu herriak.
Auzoak
Zarautz 26 auzotan banatzen da:
Herrigunean
- Alde Zaharra
- Aritzbatalde
- Azken Portu
- Itxasmendi
- Hegoalde
- Hiruerreketa
- Iñurritza edo San Pelaio
- Irita
- Mendilauta (gehienbat udarako bizilekuz osatua)
- Salberdin
- Salbide
- Vista Alegre
- Zelaiondo
Herrigunetik kanpo
- Abendaño (industrialdea)
- Aitze
- Alkortiaga (Aia eta Getariarekin muga duen esklabea)
- Arbestain (Aizarnazabal, Aia eta Getariarekin muga duen esklabea)
- Argoin
- Asti
- Elkano (Aiak inguratzen duen esklabea)
- Errotaberri
- Santa Barbara
- Sola (Aiak inguratzen duen esklabea)
- Talaimendi
- Untzain
- Urteta
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
3.019 | 3.167 | 3.722 | 4.835 | 5.547 | 6.760 | 8.168 | 11.764 | 15.351 | 18.007 | 21.078 | 22.627 |
Euskara
Gipuzkeraren aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia.
Zarauzko euskara Urolaldeko hizkeran sartzen da, nahiz eta Beterriko hizkerarekin zubi-lana egiten duen. Zarauzko kaleko hizkerak berezitasun batzuk ditu ingurukoekin alderatuta; baserritarren hizkera, ordea, inguruko auzoetako baserritarren bera da: Urdaneta, Aizarna, Sarasola, Elkano, Meaga, Oikia, Askizu... [3]
Izenaren inguruan
Euskarazko forma Zarautz da, herriaren izen ofizial bakarra. Haren deklinabideari dagokionez, -tz bukaerako toponimoen gisan egiten da: Zarauzko (NONGO kasua), Zarauztik (NONDIK). Forma horietan Zarauz- da erroa. Gaztelaniazko izena horixe bera izaki, XX. mendeko azken laurdenean, purista batzuek Zarautz-ko udaltzaingoa eta antzeko forma okerrak erabili nahi izan zituzten.
Turismoa
Isabel II.ak opor-hiri aukeratu zuenetik, XIX. mendea, turismoak izugarrizko bultzada izan zuen Zarautzen. Biztanleria eta eraikitako lur-eremua asko handitu dira. Gaur egun, Donostia eta Bilborekin batera, Hego Euskal Herriko turismo-gunerik garrantzitsuena da. Hondartzaren erdialdean, Desertu Txikia deritzan eremuan, Karlos Argiñanoren hotel eta jatetxea dago.
Zarauzko Turismo Bulegoaren estatistiken arabera, turista gehienak Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Katalunia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Zeelanda Berritik joaten dira, azken horiek, uda partean, Sanferminak direla eta.
Zarautzek bost hotel, apartamendu eta ostatu ugari, bi kanpin-leku eta dozena bat landa-turismoko etxe ditu. Biztanleriari dagokionez, udan Gipuzkoako bigarren hiria da, Donostiaren atzetik.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren arabera, etxebizitzen % 30 bigarren egoitzak dira.
Ondasun nabarmenak
- Narrosko jauregia
- Portu jauregia, gaur egun Zarauzko udaletxea dena.
- Argoainaundi baserria
- Santa Klara komentua
- Santa Barbara baseliza
- [1] Dorre Luzea
- [2]Makazaga etxea
- [3] Mollarri edo Malla arria
- Torreoia edo Vista Alegreko dorrea
Politika
Zarautzek izan zituen azken bost alkatetatik lau Eusko Alkartasunakoak (EA) izan dira, bertan sortu baitzen alderdia. Jon Urien alkate zela Hamaikabat alderdia sortu zen eta bertara pasa zen. 2011tik aurrera Juan Luis Ilarramendi da alkate, Bildu koaliziokoa.
Alderdiak | 2011 | 2007 | ||
Botoak | Zinegotziak | Botoak | Zinegotziak | |
Bildu | 4.276 | 9 | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2.832 | 6 | 2.072 | 5 |
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) | 1.481 | 3 | 1.918 | 5 |
Aralar | 1.040 | 2 | 1.722 (+EB-B) | 4 (+EB-B) |
Alderdi Popularra (PP) | 938 | 1 | 951 | 2 |
Eusko Alkartasuna (EA) | (Bildu barruan) | (Bildu barruan | 2.155 | 5 |
2007ko hauteskundeetan, EAE-ANVren hautagaitzak debekatu egin zituzten; hala ere, hauteskundeetara aurkeztu egin ziren, legearen arabera botoak (denera, 1.866) baliogabe gisa zenbatu bazizkieten ere. Bestalde, % 37,01eko abstentzioa izan zen[4].
Kultura
Kirolak
Arraunari dagokionez, Zarauzko Arraun Elkartea (ZAE) da herriko kluba, 1983an sortua. Gaur egun, Aiako Huegun poligonoan dute uretara ateratzeko lokala eta arrapala. 2009an lehen aldiz bi traineru atera zituzten uretara.
Zarautz da Euskadiko eta Gipuzkoako Halterofilia Federazioaen sorlekua. 1968an Zarautz Kirol Elkartearen barne bertako taldea sortu zen (ZKEHalterofilia). Orduztik eta urtero, udan nazioarteko halterofilia txapelketa izaten da herrian. Lehenengo urteetan, kirolari oso famatuak eta legenda bihurtu direnak hartu zuten parte, besteak beste Serge Reding eta Alain Terme. Azken urteetan, txapelketa kirol elkarteen arteko lehian bihurtu da, azken urteetan Frantziako txapelduna den Girondins de Bordeaux-k irabazi duelarik.
Jaiak
- Ekainaren 26a: San Pelaioak
- Abuztuaren 15a: Amabirjinak
- Irailaren 9a: Euskal Jai Eguna
- Urriaren 20a: Oteizaren Eguna
- Urriko 3. larunbata: Koadrilen Eguna
[4]Zarauzko jaien egutegia
Gazteria
2005eko urriaren amaieran, herriko 200 bat lagunek aspaldian hutsik zegoen lantoki zahar bat hartu eta Zarauzko Gaztetxea kokatu zuten. Kontzertuak, zine forumak, solasaldiak, erakusketak eta mahai-inguruak kontuan hartuta, berrehun ekitalditik gora antolatu dira bertan.
Hedabideak
- Zarauzko Telebista (Erlo Telebista), euskarazko katea.
- Jaitxiki Telebista (UK4 Telebista), kate elebiduna.
- Urola Kostako Hitza, eskualdeko egunkaria. Zarautzen du egoitza nagusia.
- Arraio Irratia, musika eta kulturari buruzko katea.
- Hit Zarautz Kosta, musika irrati katea.
- Txaparro, aldizkaria euskaraz.
Zarauztar ezagunak
Francisco Escudero musikagilea, Jose Angel Iribar futbolari eta entrenatzailea, Eloy de la Iglesia zinema zuzendaria, Andoni Egaña bertsolaria, Iñigo Azpitarte aktorea, eta Goierri eskualdeko Beasain udalerrian jaio eta Zarautzen bizi den Karlos Argiñano sukaldaria aipatzekoak dira.
Hiri senidetuak
Zarautz euren kaletegian duten hiriak
- - Boadilla del Monte, Madrilgo Erkidegoa.
- - Casarrubios del Monte, Gaztela-Mantxa.
- - Castelló de la Plana, Valentziako Erkidegoa.
- - La Eliana, Valentziako Erkidegoa.
- - Las Rozas, Madrilgo Erkidegoa.
- - Madrid, Madrilgo Erkidegoa.
- - Pontarlier, Doubs departamendua, Frantzia.
- - Móstoles, Madrilgo Erkidegoa.
- - San Fernando de Henares, Madrilgo Erkidegoa.
- - Donostia, Euskal Herria.
- - Seseña, Gaztela-Mantxa.
- - Torrevieja, Valentziako Erkidegoa.
- - Gasteiz, Euskal Herria.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Zarautz Hizketan, 2007, Asier Sarasuak komentatua
- ↑ 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundia
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zarautz |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal_Wikiatlasa |