Tivoli Lorategiak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: sv:Tivoli, Köpenhamn
t r2.5.4) (robota Erantsia: ru:Парк Тиволи
50. lerroa: 50. lerroa:
[[no:Tivoli (København)]]
[[no:Tivoli (København)]]
[[pl:Ogrody Tivoli]]
[[pl:Ogrody Tivoli]]
[[ru:Парк Тиволи]]
[[sv:Tivoli, Köpenhamn]]
[[sv:Tivoli, Köpenhamn]]
[[tr:Tivoli Bahçeleri]]
[[tr:Tivoli Bahçeleri]]

13:28, 4 uztaila 2011ko berrikusketa

Tivoli parkea
Txinatar Pantomima antzokia

Tivoli parkea Kopenhagen dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken parkearen ondoren.

Historia

Hasiera batean "Tivoli & Vauxhall" izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: Jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 hain zuzen ere.

1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.

Atrakzio bereziak

  • Txinatar Pantomima antzokia, Pantomimeteatret: 1874. urtean eraiki zuten eta gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
  • Rutsjebanen mendi errusiarra: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen mendi errusiar zaharrenetakoa da.
  • Tivoli Concert Hall: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
  • Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.

Irudiak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tivoli parkea