Edukira joan

«Fëanor»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 11 urte
t
Robot: Cosmetic changes
t (Robot: Cosmetic changes)
 
== Historia ==
Fëanor [[Zuhaitzen Aroa|Zuhaitzen AroAroko]]ko 1169. urtean jaio zen, [[Valinor]]ren. Hasiera batean Curufinwë deitua izan zen, baina bere amak Fëanáro (suzko izpiritua) deitu zuen, ondo ezagutzen baitzuen bere semearen barnean zegoen gar boteretsua. Fëanorren erditzeak horrenbeste ahuldu zuen Miriel hau azkenean hil egin zela, eta, ondorioz, behar baino lehenago [[Mandosen gelak|Mandosen geletara]] joan zela. Fëanor [[Nerdanel]] jakintsuarekin ezkondu zen, honekin zazpi seme izan zituelarik: [[Maedhros]], [[Maglor]], [[Celegorm]], [[Curufin]], [[Caranthir]] eta [[Amrod]] eta [[Amras]] bikiak.
 
Fëanor elfoen eta gizakien historiaren sortzailerik handienatzat hartzen da, paregabeko trebezia eta adimen bat zuena. Bere maisulana silmarilak izan ziren, Valinorreko bi Zuhaitzak ziren Laurelin eta Telperionen argia zuten bitxiak, eta bi zuhaitzak suntsituak izan ondoren argi honek biziraun zuen toki bakarra izan zirelarik.
 
Izaera sutsukoa, elfoen hiria zen [[Tirion]]etik erbesteratua izan zen arma batekin bere anaiordea zen [[Fingolfin]] mehatxatzeagatik, [[Melkor]]ren gezurren ondorioz, bere aitaren maitasuna lapurtu nahi ziola uste baitzuen. Bera bere aita eta semeekin batera erbestean zegoen bitartean, Melkorrek eraso egin zuen eta Valinor argitzen zuten bi zuhaitzak suntsitu zituen, eta ondoren sartu eta Fëanorren gotorlekua arpilatu zuen, [[Formenos]] deitua, Fëanor ez zegoela probestuta, silmarilak eraman eta Finwë hilez, eta ondoren [[Erdialdeko Lurraldea|Erdialdeko LurraldeLurraldera]]ra ihes egin zuen.
 
Haserre, nahastua eta [[Valar]]rek zeozer egin zain egoteaz aspertuta, Fëanorrek, bere semeekin batera [[Fëanorren zina]] adierazi zuen, honen bidez, silmarilak, zituen edonorengandik berreskuratzera konprometitzen zirelarik, zituena hil behar bazuten ere, eta euren zina betetzen ez bazuten, Eru Iluvatar berari suntsi zitzala eskatu zien. Honen ondorioz, Noldor gehienak [[Aman]]etik Erdialdeko Lurraldera irtetzen hasi ziren, [[Alqualondëko sarraskia]]n amaitu zena [[teleri]] elfoen aurka, Fëanorri hau Melkorren atzetik joateko euren itsasontziak eman nahi ez zizkiotenak. Honen ondorioz adierazi zuten Valarrek [[Noldorren patua]], honen bidez noldorrek une horretatik aurrera hasitako edozein enpresa madarikatzen zutelarik, Fëanorrek orguiluz trufatu eta jazarpena jarraitu zuen arren. Era berean, Noldor gehienak Amanen utzi zituen, teleriei lapurtu zizkien itsasontzietan ez baitzuen guztientzat tokirik, bere kaxa utziz bere anaiorde Fingolfinek, honen semeek eta Finarfinen semeek zuzendutako herria, [[Helcaraxë]] bakarrik eta oinez zeharkatu behar izan zutenak, Fëanorrek euren bila itsasontzietan joateari uko egin baitzion, behin Erdialdeko Lurraldeko kostaldera iritsitakoan erreak izan zitezela aginduz.
== Etimologia ==
Legendariumaren bertsio ezberdinen arabera, Fëanorren lehen izenak Finwëminya (lehen Finwë) edo Finwion (Finwëren semea) izan ziren, biak [[quenya]] hizkuntzan. Bere trebeziak ezagunak izaten joan ahala Curufinwë (Finwë trebea) deitu zuten. Bere amak Fëanáro (suzko izpiritua) izena eman zion. Elfoak, beranduago, izen hau [[sindarin]]ez hartuko zuen, modu zuzena Faenor izango zen arren, Fëanorren ordez. Tolkienek akats hau [[eskriba|eskriben]] nahasmen baten ondorio izan zela dio.
 
[[Kategoria:Eraztunen Jauna]]
 
[[bg:Феанор]]
[[tr:Fëanor]]
[[zh:費諾]]
 
[[Kategoria:Eraztunen Jauna]]