Positibismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: fy:Positivisme
46. lerroa: 46. lerroa:
[[lt:Pozityvizmas]]
[[lt:Pozityvizmas]]
[[lv:Pozitīvisms]]
[[lv:Pozitīvisms]]
[[ml:അനുഭവസത്താവാദം]]
[[nl:Positivisme]]
[[nl:Positivisme]]
[[no:Positivisme]]
[[no:Positivisme]]

08:14, 13 uztaila 2011ko berrikusketa

Positibismoa benetako ezagutza zentzumenen esperientzian oinarritu behar dela ezartzen duen korronte epistemologiko bat da. Aldi berean, ezagutza lortzeko ikerketa filosofiko espekulatiboaren baliorik eza baieztatu eta positibismoa bera filosofia ez-metafisiko eta positibo berri moduan defendatzen dute positibistek. Horrela, behaketazko esperientzia da positiboa den informazio bakarra eta beste guztia metafisika besterik ez da. Positibismoa ikuspuntu gisa Francis Baconen eskutik etorri eta Ilustrazioarekin garatu bazen ere, positibo terminoa XIX. mendean sortu zen, Auguste Comte filosofo eta soziologoren eskutik.

Positibismoa enpirismoarekin eta zientismoarekin lotzen da. Enpirismoak ezagutza esperientziatik etorri behar dela baieztatzen duen pentsaera da; zientismoak, bere aldetik, zientzia naturalen metodoak ikerkuntza arlo guztietan, dela filosofian, dela gizarte zientzietan, dela bestelakoan, erabiltzen ahal direla defendatzen du. Hala ere, natura zein gizarte zientzialari frankok onartzen dute behatzaileak berak eta pentsamenduaren egituraren mugak desitxuratzen dutela behaketa, errealitatearen isla murritza emanez horrela.

Historian zehar positibismo korronte ezberdinak izan dira. Auguste Comte aitzindari zuen korronteari positibismo soziala deitu izan zaio, positibismoa gizartearen aro moduan ulertzen baitzuen, erlijiotik filosofiara eta filosofiatik zientzia positibora, bere hiru aroetako legearen arabera. XIX. mendeko bukaeratik Munduko Lehenengo Gerrara bitartean, Ernst Mach eta Richard Avenarius positibismo kritikoa edo empiriokritizismoa garatu zen, zientzia positiboak garatu beharreko kontzeptuak eta metodoak zehaztu egin behar zirela ezartzen zuela. Joera honen garapen moduan, positibismo logikoa garatu zen, zeina hizkuntzaren azterketa zehatza egiten baitzuen zientziari oinarri berriak eskaintzeko asmoz, Ludwig Wittgenstein, Bertrand Russell eta Gottlob Fregeren eskutik.

Ikus, gainera