Eleaniztasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.5) (robota Ezabatua: ja:多言語, nl:Meertaligheid, zh:多语
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Erantsia: kk:Билингвизм
40. lerroa: 40. lerroa:
[[id:Bilingual]]
[[id:Bilingual]]
[[it:Bilinguismo]]
[[it:Bilinguismo]]
[[kk:Билингвизм]]
[[ko:다중언어]]
[[ko:다중언어]]
[[lb:Bilingualismus]]
[[lb:Bilingualismus]]

23:44, 18 uztaila 2011ko berrikusketa

Ikur elebidunak euskaraz eta frantsesez

Elebitasuna bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da. Harremanetan dauden bi hizkuntzen arteko gatazkak konpontzeaz arduratzen dena soziolinguistika da.

Elebitasun motak

Bi elebitasun mota nagusi ezberdintzen dira: elebitasun soziala eta elebitasun pertsonala.

  • Elebitasun soziala gertatzen da gizarte batean bi hizkuntza daudenean kontaktuan. Horrek ez du esan gura hizkuntza biak maila berean daudenik. Maila berean egon ahal dira (egile batzuek utopikotzat jotzen dute) edo desorekatuta (hauxe da egoerarik arruntena).
  • Elebitasun pertsonala gertatzen da pertsona batek hizkuntza bi dakienean. kasu honetan, elebitasun honek ez du esan gura hizkuntza bietan gaitasun bera izan behar duela hiztunak. Kasu batzuetan gaitasun bera izango du (hau ere utopikotzat jotzen dute) eta beste batzuetan, berriz, gaitasuna desorekatua izango du: hizkuntza batean bestean baino gaitasun gehiago izango du. Zalantzazkoa da jakitea pertsona bat noiz da elebiduna. Egile gehienen ustez, pertsona bat elebiduna izateko ez da nahikoa bi hizkuntza jakitea. Bietan trebatua egon behar da eta biak tartekatu behar ditu. Beraz, ez da elebiduna izango hizkuntza bat ondo dakien bat eta bigarrenean gaitasun txikia duena. Egile batzuek diote elebiduna izateko bigarren hizkuntzan trebetasun minimoak izan behar ditu: hitz egin, irakurri, idatzi eta ulertu.

Ikus, gainera


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.