Golgi aparatu: berrikuspenen arteko aldeak
t 87.220.182.61(r)en aldaketak ezabatu dira, Xqbot(r)en azken bertsiora itzuliz. |
t r2.6.4) (robota Erantsia: kk:Гольджи аппараты |
||
50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
[[ja:ゴルジ体]] |
[[ja:ゴルジ体]] |
||
[[ka:გოლჯის კომპლექსი]] |
[[ka:გოლჯის კომპლექსი]] |
||
[[kk:Гольджи аппараты]] |
|||
[[ko:골지체]] |
[[ko:골지체]] |
||
[[la:Apparatus Golgianus]] |
[[la:Apparatus Golgianus]] |
13:30, 27 uztaila 2011ko berrikusketa
Golgi aparatua (edo, batzuetan, Golgi konplexua) erretikulu endoplasmatikotik etorririko molekulak (proteina zein lipidoak) eraldatu, paketatu eta beren garraioa zuzentzeaz arduratzen den organulu mintzakara da. Disko itxurako egitura lauez eta elkarturiko besikulez osatuta dago. Camillo Golgi fisikari italiarrak identifikatu zuen lehen aldiz 1898an, eta haren omenez du izena.
Ezaugarriak
Oso egitura polarizatu eta dinamikoa da. Bi alde bereizten dira bertan: alde ganbilari cis aldea edo heltze aldea esaten zaio eta alde ahurrari trans aldea edo eraketa aldea.
Cis aldean erretikulutik etorritako besikulak sartzen dira (trantsizio besikulak). Ondoren, besikula horiek trans norabidean garraiatzen dira, zisterna bakoitzaren muturretik gemazioz irtendako besikulen bidez. Garraioa burutzen den heinean, eraldatuak izango dira eta azkenean, trans aldean kontzentratuta geratuko dira. Bertatik irtengo dira golgi aparatuan eraldatuak izan diren molekulak besikulen barnean lisosometara bidean.