Hamaikabat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Alderdi politiko infotaula
| izena = Hamaikabat<br />H1!
| kolore = orange
| ikurra =
| presidentea = [[Iñaki Galdos]]
| buruzagia = [[Martin Beramendi]]
| bozeramailea =
| sorrera = [[2009]]ko [[maiatzaren 14]]a{{sup|1}}
| deuseztapena = [[2011]]ko [[uztailaren 30]]a{{sup|2}}
| egoitza = [[Donostia]]
| ideologia = [[Sozialdemokrazia]], [[abertzale]]a, [[independentzia|indepedentista]]
| webgunea = www.hamaikabat.com
| nazioartea = ''Ez du''
| oharra1 = {{sup|1}} [[Eusko Alkartasuna]]ren banaketatik sortua.<br/>{{sup|2}} Alderdi politiko izateriari utzi zion plataforma batean bihurtzeko.
}}
'''Hamaikabat''' ('''H1!''') [[Eusko Alkartasuna]]ren zatiketatik '''Alkarbide''' izenarekin sortutako alderdi [[abertzale]]a izan zen. [[2009]]ko [[ekainaren 2]]an ezagutzera eman zuten. [[Ekainaren 24]]an Alkarbide plataformak [[alderdi politiko]] izaera hartu eta izen berria hartu zuen. [[2011]]ko [[uztailaren 30]]ean alderdi politiko bezala desegin zen.

== Historia ==
[[EA]]ko [[Gipuzkoa]]ko exekutibak alderdiko zuzendaritza nazionalarekin zituen desadostasunek istilu eta eztabaida handiak sortarazi zituzten. Besteak beste, [[2007ko udal eta foru hauteskundeak|2007ko udal eta foru hauteskundeetara]] bakarrik aurkezteko erabakiak (beste zenbait hauteskundetan [[EAJ]]rekin egindako koalizioak bertan behera uzteak), eta alderdi barruan erabakiak hartzeko prozedurarekin ados ez zeudela esan zuten [[Gipuzkoa]]ko "kritikoek". Halaber, [[ezker abertzalea]]rekin "polo edo gune soberanista" egiteko asmoa salatu zioten zuzendaritzari, horrek [[EA]]ren sorrerako helburu eta printzipioak bertan behera utziko zituela argudiatuz.

Alkarbidera pasatu ziren [[Gipuzkoako Batzar Nagusi]]etan EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita [[Gipuzkoako Foru Aldundi]]ko kideak ere (4), [[Iñaki Galdos]] eta [[Pello Gonzalez]] diputatuak buru.
Baita zenbait alkate eta zinegotzi, [[Gipuzkoa]]koak bereziki, hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. [[EA]]ko zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuen eta, horren ondorioz, [[Markel Olano]] [[ahaldun nagusia]]ri (EAJ alderdikoa) lau foru diputatu horiek kentzeko eskatu zioten.

Bere fundazio biltzarra 2009ko azaroaren 27 eta 29 artean egin zen. Bertan Iñaki Galdos hautatu zuten presidente.<ref>[http://www.hamaikabat.com/index.php/2009/11/hamaikabat-proclama-a-inaki-galdos-como-presidente/?lang=eu Hamaikabatek Iñaki Galdos izendatu du alderdiko presidente] <small>2011/06/29an kontsultatua</small></ref> 2011ko udal eta foru hauteskundeetarako Hamaikabatek akordioa lortu zuen [[EAJ]] alderdiarekin [[Araba]]n elkarrekin joateko, baina ez zuten akordio bera lortu gainerako lurraldeetan.

[[2011]]ko [[uztailaren 30]]ean alderdiak Ez-ohiko Batzarrak aho batez erabaki zuen Hamaikabat alderdi politiko izateari uztea, plataforma politiko batean bihurtzeko.<ref>{{Albiste erref|izenburua=Hamaikabatek alderdi izateari utzi eta plataforma gisara jarraituko du|url=http://www.berria.info/albisteak/53572/hamaikabatek_alderdi_izateari_utzi_eta_plataforma_gisara_jarraituko_du.htm|sartze-data=2011-7-30|argitaletxea=Berria|argitaletxea=Berria}}</ref> Hauteskundeetan 12 zinegotzi eta bozka guztien %2,69 lortu zutenez, hori behartu zuten alderdia desegitea.

== Hauteskundeetako emaitzak ==
2011ko hauteskundeetan Hamaikabatek 8.662 boto (boto guztien % 2,52) eskuratu zituen [[Gipuzkoako Batzar Nagusiak|Gipuzkoako Batzar Nagusietarako]]. Halaber, Gipuzkoa osoan 12 zinegotzi bakarrik lortu zituzten. Konparaziorako, 2007ko hauteskundeetan [[EA]]k 34.172 boto (guztien % 12,92) eskuratu zituen.<ref>[http://hauteskundeak.gipuzkoa.net/haut11/inet/elec.htm Hauteskundeen emaitzak Gizpukoako Foru Aldundiaren webgunean] <small>2011/06/29an kontsultatua</small></ref>.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}

== Ikus, gainera ==
* [[Eusko Alkartasuna]]

== Kanpo loturak ==
* [http://www.hamaikabat.com/?lang=eu Hamaikabaten webgune ofiziala] {{eu}} {{es}}

[[Kategoria:Euskal Herriko alderdi politiko abertzaleak]]

[[es:Hamaikabat]]

20:44, 1 abuztua 2011ko berrikusketa