Hamaikabat: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:
| ideologia = [[Sozialdemokrazia]], [[abertzale]]a, [[independentzia|indepedentista]]
| ideologia = [[Sozialdemokrazia]], [[abertzale]]a, [[independentzia|indepedentista]]
| webgunea = www.hamaikabat.com
| webgunea = www.hamaikabat.com
| nazioartea = ''Ez du''
| nazioartea =
| oharra1 = {{sup|1}} [[Eusko Alkartasuna]]ren banaketatik sortua.<br/>{{sup|2}} Alderdi politiko izateriari utzi zion plataforma batean bihurtzeko.
| oharrak = {{sup|1}} [[Eusko Alkartasuna]]ren banaketatik sortua.<br/>{{sup|2}} Alderdi politiko izateriari utzi zion plataforma batean bihurtzeko.
}}
}}
'''Hamaikabat''' ('''H1!''') [[Eusko Alkartasuna]]ren zatiketatik '''Alkarbide''' izenarekin sortutako alderdi [[abertzale]]a izan zen. [[2009]]ko [[ekainaren 2]]an ezagutzera eman zuten. [[Ekainaren 24]]an Alkarbide plataformak [[alderdi politiko]] izaera hartu eta izen berria hartu zuen. [[2011]]ko [[uztailaren 30]]ean alderdi politiko bezala desegin zen.
'''Hamaikabat''' ('''H1!''') [[Eusko Alkartasuna]]ren zatiketatik '''Alkarbide''' izenarekin sortutako alderdi [[abertzale]]a izan zen. [[2009]]ko [[ekainaren 2]]an ezagutzera eman zuten. [[Ekainaren 24]]an Alkarbide plataformak [[alderdi politiko]] izaera hartu eta izen berria hartu zuen. [[2011]]ko [[uztailaren 30]]ean alderdi politiko bezala desegin zen.

21:20, 1 abuztua 2011ko berrikusketa

Hamaikabat
H1!
BuruzagiaMartin Beramendi
Sorrera2009ko maiatzaren 14a1
Desegitea2011ko uztailaren 30a2
Egoitza nagusiaDonostia
Ideologia politikoaSozialdemokrazia, abertzalea, indepedentista
www.hamaikabat.com
1 Eusko Alkartasunaren banaketatik sortua.
2 Alderdi politiko izateriari utzi zion plataforma batean bihurtzeko.

Hamaikabat (H1!) Eusko Alkartasunaren zatiketatik Alkarbide izenarekin sortutako alderdi abertzalea izan zen. 2009ko ekainaren 2an ezagutzera eman zuten. Ekainaren 24an Alkarbide plataformak alderdi politiko izaera hartu eta izen berria hartu zuen. 2011ko uztailaren 30ean alderdi politiko bezala desegin zen.

Historia

EAko Gipuzkoako exekutibak alderdiko zuzendaritza nazionalarekin zituen desadostasunek istilu eta eztabaida handiak sortarazi zituzten. Besteak beste, 2007ko udal eta foru hauteskundeetara bakarrik aurkezteko erabakiak (beste zenbait hauteskundetan EAJrekin egindako koalizioak bertan behera uzteak), eta alderdi barruan erabakiak hartzeko prozedurarekin ados ez zeudela esan zuten Gipuzkoako "kritikoek". Halaber, ezker abertzalearekin "polo edo gune soberanista" egiteko asmoa salatu zioten zuzendaritzari, horrek EAren sorrerako helburu eta printzipioak bertan behera utziko zituela argudiatuz.

Alkarbidera pasatu ziren Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAk zituen batzarkide guztiak (7) eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko kideak ere (4), Iñaki Galdos eta Pello Gonzalez diputatuak buru. Baita zenbait alkate eta zinegotzi, Gipuzkoakoak bereziki, hala nola Hernanin, Zestoan, Astigarragan eta Zarautzen. EAko zuzendaritza nazionalak karguok EArenak zirela adierazi zuen eta, horren ondorioz, Markel Olano ahaldun nagusiari (EAJ alderdikoa) lau foru diputatu horiek kentzeko eskatu zioten.

Bere fundazio biltzarra 2009ko azaroaren 27 eta 29 artean egin zen. Bertan Iñaki Galdos hautatu zuten presidente.[1] 2011ko udal eta foru hauteskundeetarako Hamaikabatek akordioa lortu zuen EAJ alderdiarekin Araban elkarrekin joateko, baina ez zuten akordio bera lortu gainerako lurraldeetan.

2011ko uztailaren 30ean alderdiak Ez-ohiko Batzarrak aho batez erabaki zuen Hamaikabat alderdi politiko izateari uztea, plataforma politiko batean bihurtzeko.[2] Hauteskundeetan 12 zinegotzi eta bozka guztien %2,69 lortu zutenez, hori behartu zuten alderdia desegitea.

Hauteskundeetako emaitzak

2011ko hauteskundeetan Hamaikabatek 8.662 boto (boto guztien % 2,52) eskuratu zituen Gipuzkoako Batzar Nagusietarako. Halaber, Gipuzkoa osoan 12 zinegotzi bakarrik lortu zituzten. Konparaziorako, 2007ko hauteskundeetan EAk 34.172 boto (guztien % 12,92) eskuratu zituen.[3].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak