Mehmed IV.a: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t r2.7.1) (robota Erantsia: ckb:محەمەدی چوارەم
26. lerroa: 26. lerroa:
[[bs:Mehmed IV]]
[[bs:Mehmed IV]]
[[ca:Mehmet IV]]
[[ca:Mehmet IV]]
[[ckb:محەمەدی چوارەم]]
[[de:Mehmed IV.]]
[[de:Mehmed IV.]]
[[el:Μωάμεθ Δ΄]]
[[el:Μωάμεθ Δ΄]]

12:54, 7 abuztua 2011ko berrikusketa

Sultan Mehmed IV.a

Mehmed IV.a edo Mehmet IV.a(Dördüncü, laugarrena eta Avcı, ehiztaria, ezizenak jaso zituena, 1642ko urtarrilak 2-1693) Otomandar Inperioko sultana izan zen 1648 eta 1687 bitartean. Ibrahim I.ak bere ohaideetako batekin, Turhan Hadicerekin izandako semea zen, honegatik Valide Sultan bihurtu zena. Bera jaio eta gutxira, bere gurasoek eztabaida gogor bat izan zuten eta Ibrahim horrenbeste haserretu zen Mehmed bere amaren eskuetatik kendu zuela, hau putzu batera botaz. Bere zorionerako, Mehmed berehala salbatua izan zen, inongo kalterik jasan gabe.

Avcı, "ehiztaria" bezala ezagutua, aire libreko ariketa eta ehizan eman zuen bere denbora gehiena. Bere erregealdia esanguratsua da otomandar boterearen loratze labur baten ondorioz, nagusiki Mehmed Köprülü Bisir Handi irmo eta zurrunak zuzendua. Köprülük Egeoko uharteak berreskuratu zituen, ordu arte Veneziako Errepublikaren menpe zeudenak, eta Transilvaniako printzerria eta Poloniaren aurka kanpaina arrakastatsuetan borrokatu zuen (1670-1674). Une batean, otomandar inperioa Podolia eta Ukrainara hedatzeko puntuan egon zen.

Bisir berri bat, Kara Mustafa, ez zen hain eraginkorra izan Imre Thökölyren austriarren aurkako matxinada babestuz (1683), Kara Mustafa armada boteretsu batekin joan zen Hungarian zehar eta Viena setiatu zuen Vienako guduan. Kahlenbergeko muinoetan otomandar armada austriarren armada inperialak (Lorenako dukea zen Karlos IV.aren gidaritzapean) eta euren erregea zen Joan III.a Sobieskik gidatutako mendeku gose ziren poloniarrek goitik behera garaitu zuten. Kara Mustafa Belgradon itoa izan zen Mehmed IV.aren aginduz eta bere burua Edirneko antzinako jauregi inperialaren kanpoaldeko zutabe batean jarria izan zen, hau sultanaren tronua salbatzeko nahikoa izan ez zen arren, tronutik kendua eta Edirnen kartzelatua izan zena, bere ehizaleku kuttunetatik gertu, geratzen zitzaizkion sei urteak han emanez bi ohaideekin batera.


Aurrekoa
Ibrahim I.a
Otomandar sultana
1648-1687
Ondorengoa
Suleiman II.a