Henri Matisse: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.1) (robota Erantsia: kk:Матисс, Анри
t r2.7.1) (robota Aldatua: kk:Анри Матисс
85. lerroa: 85. lerroa:
[[ka:ანრი მატისი]]
[[ka:ანრი მატისი]]
[[kaa:Henri Matisse]]
[[kaa:Henri Matisse]]
[[kk:Матисс, Анри]]
[[kk:Анри Матисс]]
[[ko:앙리 마티스]]
[[ko:앙리 마티스]]
[[kw:Henri Matisse]]
[[kw:Henri Matisse]]

19:11, 7 abuztua 2011ko berrikusketa

Henri Matissen erretratua

Henri Matisse (Le Cateau-Cambrésis, Nord-Pas-de-Calais, 1869ko abenduaren 31 - Niza, 1954ko azaroaren 3a) frantziar margolari, inprimatzaile eta delineatzailea izan zen.

Biografia

Henri Matisse 1869an jaio zen Le Cateau-Cambrésisen Frantzian. 1887an zuzenbide ikasketak hasi zituen Parisen. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. 1891an Parisera bueltatu zen Académie Julianen ikasteko William-Adolphe Bouguereau eta Gustave Moreau irakasleen ikasle izan zelarik.

Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren 1905ean Frantziako Rivierara joan zen André Derainekin batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea kontrolatuak dira nagusi, expresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.

Matisseren margolanik bikaienak 1906 eta 1917 urteen artean egin ziren, nahiz eta fauvismoa beherakadan zegoen. Garai honetan Picassoren lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.

Matisse Cimiezeko herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941ean minbizia diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.

Matissek 1910ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi dolarretan saldu daitezke. 2002an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.

Lan garrantzitsuak

  • Nature morte au pichet, 1896-1897 inguru, Musée Malraux, Le Havre
  • Luxe, calme et volupté, 1904, Musée d'Orsay, Paris
  • La Femme au chapeau, 1905, Museum of Modern Art, San Francisco
  • Le Bonheur de vivre, 1905-1906, Barnes Fondation, Merion
  • Portrait de Madame Matisse (La Raie verte), 1906
  • La Danse eta La Musique, 1909-1910, Ermitage museoa, San Petersburgo
  • Nature morte au géranium, 1910 Pinakothek der Moderne, Munich
  • L'Intérieur aux aubergines, 1911, Grenoble
  • La porte de la casbah, 1912, Puxkin museoa, Mosku, 116*90cm
  • Porte-fenêtre à Collioure, 1914, Musée National d'Art Moderne, Paris
  • Portrait d'Auguste Pellerin", 1917, Musée National d'Art Moderne, Paris
  • Paysage edo Rue dans le Midi, 1919, Musée des Beaux-Arts André Malraux, Le Havre
  • Figure décorative sur fond ornemental, 1925, Musée National d'Art Moderne, Paris
  • Tahiti II, 1935-1936, Musée Matisse - Le Cateau-Cambrésis
  • Deux jeunes filles, robe jaune, robe écossaise, 1941, Musée Matisse - Le Cateau-Cambrésis
  • L'Asie, 1946, Kimbell Art Museum, Fort Worth
  • Vigne, 1953, Musée Matisse - Le Cateau-Cambrésis

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Matisse

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura