Birendra Nepalgoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Birendra Bir Bikram Shah Dev''' (Katmandu, 1945ko abenduaren 28a - Katmandu, 2001eko ekainaren 1a) Nepalgo erregea izan zen 1972 eta 2001 artean Dipen...
 
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: eo:Birendra de Nepalo
20. lerroa: 20. lerroa:
[[de:Birendra]]
[[de:Birendra]]
[[en:Birendra of Nepal]]
[[en:Birendra of Nepal]]
[[eo:Birendra de Nepalo]]
[[es:Birendra de Nepal]]
[[es:Birendra de Nepal]]
[[eo:Reĝo Birendra]]
[[et:Birendra]]
[[et:Birendra]]
[[fi:Birendra]]
[[fi:Birendra]]

02:13, 12 abuztua 2011ko berrikusketa

Birendra Bir Bikram Shah Dev (Katmandu, 1945ko abenduaren 28a - Katmandu, 2001eko ekainaren 1a) Nepalgo erregea izan zen 1972 eta 2001 artean Dipendra semeak hil zuen arte.

Familia

Katmandun jaio zen Narayanhity jauregian eta Mahendra erregearen seme zenez 1972an hau hil zenean Nepalgo errege bihurtu zen. Gaztaroan munduko unibertsitate onenetan ikasi zuen, lehenengo Erresuma Batuko Eton Eskolan, ondoren Tokioko Unibertsitatean eta 1967 eta 1968an Estatu Batuetako Harvard Unibertsitatean. Aipaturiko herrialde hauetaz gain Kanadan eta Latinoamerika eta Afrikako herrialde asko ezagutu zituen. 1970an Rana familiako Aishwarayarekin ezkondu zen eta hiru haur izan zituzten, Dipendra, Shruti eta Nirajan.

Erregealdia

1973an Indiara eta Txinara bidaiatu zuen Asiako bi erraldoiekin harremanak hobetzeko. Bestalde Mahendrak ezarritako monarkia absolutua jaso zuen eta hasierako urteetan bere horretan jarraitu zuen, Birendraren esanetan bere herrialdea pobreegia eta atzeratuegia baitzen alderdi politikoak izango zituen sistema bat onartzeko. 1980an ordea erreferenduma egin zuen eta partidurik gabeko sistema aukeratu zuen herriaren %55ak.

1990an egoera politikoak eztanda egin zuen Nepalen eta manifestazio eta istilu ugarien ondorioz Birendrak monarkia konstituzionala ezarri zuen. Irailaren 10ean onartu zen erreferndum bidez Nepalgo Konstituzioa. 1996an Nepalen gerra zibila sortu zen gobernuaren indarren eta alderdi maoisten artean.

Heriotza

2001eko ekainaren 1ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Errege familia ia osoa erahila izan zenez Birendraren anaia zen Gyanendra bihurtu zen nepalgo errege.