Mikmak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Erantsia: av:Микмакал
21. lerroa: 21. lerroa:


[[ar:ميغماك]]
[[ar:ميغماك]]
[[av:Микмакал]]
[[bg:Микмаки]]
[[bg:Микмаки]]
[[ca:Micmac]]
[[ca:Micmac]]

13:36, 15 abuztua 2011ko berrikusketa

Míkmaq nazioaren bandera.

Míkmaq edo mikmak (mikmakeraz: míkmaq, míkmaw edo mìgmao) Ipar Amerikako amerindiar komunitate edo nazioa da. Gaur egun, estatuen mugei dagokienez, Brunswick Berrian, Ternua eta Labradorren, Eskozia Berrian, Eduardo Printzearen Uhartean eta Quebecen bizi dira Kanadan; eta Mainen, Ameriketako Estatu Batuetan.

Gaur egun komunitatea 40.000 pertsona inguruk osatzen dute, eta horietatik gutxi gorabehera 11.000 algonkin hizkuntzen hiztun dira, zehazki mikmakerarenak. Antzina hieroglifo idazkera erabiltzen bazuten ere, denborarekin latindar alfabetoa bereganatu zuten.

Aipatzekoa da herri haren eta euskal arrantzaleen arteko harremanen ondorio izan zen algonkin-euskara pidgina, XVI. eta XVII. mendeetan erabilia.

Lurraldea

Lurralde historikoak.

Nazioaren zazpi lurraldeak hauek ziren: Kespukwitk, Sikepnékatik, Eskíkewaq, Unamákik, Piktuk aqq Epekwitk, Sikniktewaq eta Kespékewaq. Hala ere, Frantziar eta Britainiar inperioen aurkako gerren ondorioz, XVI. mendetik aurrera lurraldea etengabe galduz joan ziren.

Kanpo loturak

  • (Mikmakeraz)(Ingelesez) Sean Haberlin, Eunice Metallic, Diane Mitchell eta beste: Mi'gmaq Online hiztegia. 2010-10-25ean eskuratua.