Milagro: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°14′27″N 1°46′05″W / 42.24080434°N 1.76799273°W / 42.24080434; -1.76799273
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
118. lerroa: 118. lerroa:
|-
|-
|}
|}

[[2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2011ko udal hauteskundeetan]] ere [[UPN]]ko kidea aukeratu zuten alkate kargurako, Yolanda Ibáñez hain zuzen. Hala ere UPN eta [[PSN]]ren arteko aldea murriztu egin zen.




=== Udaletxea ===
=== Udaletxea ===

17:55, 18 abuztua 2011ko berrikusketa

Milagro
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Milagroko bandera
Bandera

Milagroko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaArga-Aragoiko Erribera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Milagro
AlkateaYolanda Ibáñez Pérez
(UPN)
Posta kodea31320
INE kodea31169
Herritarramilagroar
Geografia
Koordenatuak42°14′27″N 1°46′05″W / 42.24080434°N 1.76799273°W / 42.24080434; -1.76799273
Azalera28,5 km²
Garaiera295 metro
Distantzia79,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3.549 (2023:  44)
alt_left 1.643 (%46,3)(2019) (%50) 1.773 alt_right
Dentsitatea125,99 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,36
Ugalkortasuna[1]‰ 42,64
Ekonomia
Jarduera[1]% 84,25 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 1,30 (2018: %0,97)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.milagro.es/es www.milagro.es

Milagro Nafarroako hegoaldean dagoen udalerria da, Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 79,5 kilometrora dago eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 3.394 biztanle ditu

Inguru naturala eta kokapena

Milagro herriaren eta Aragoi ibaiaren ikuspegia.

Erriberriko merindadearen hegoaldeko muturrean kokatzen da, aitzitik, merindade honetako herririk hegoaldekoena da. Udalerrira iristeko NA-134 errepidea hartu behar da Valtierra-San Adriango norabidean.

Milagroko herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Alesbes, ipar-mendebaldean Funes, ekialdean Cadreita eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.

Klima eta landaredia

Klima, mediterraniar-kontinental motakoa da eta ezaugarri nagusia tenperaturek izaten dituzten aldaketa handiak dira, neguan hotz eta udan bero. Aldaketa termikoa handia da, eta udaberri eta udazkenean 20 graduko aldaketa termikoko egunak izaten dira. Urteko batez-besteko tenperatura 14 gradukoa eta prezipitazioak 400 eta 450mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 60 baino ez dira izaten.

Landaredia, sastraka eta ibaiaren ondoko zuhaixketara, eta birlandaturiko pinuetara mugatzen da. Nekazaritzarako lurrek, udalerriaren gehiena hartzen dute, eta jatorrizko landaredia erabat eraldatu zuten.

Historia

Milagroko herriaren sorburua kristo aurreko lehen milurtekoak kokatzen da, burdinaroan. Garai hartan Milagro, baskoien herrixka txikia zen. Historialarien ustetan, Milagro, antzinako "Ergabia" izeneko herri baskoia izan zen. Momentu hartatik argi geratu zen herriaren izaera defentsiboa, zeukan kokapena dela eta. Ondoren, Erromatarrek Lacioko forua eman zioten Vespasianoren garaiean. Erromatarren garaiko aztarna garrantzitsuenen artean hilobi bat eta burdinezko eraztun baten zatia daude.

Erdi Aroaren hasieratik Milagro musulmanek kontrolaturiko lurraldearen zati izan zen, Banu Qasi izenarekin ezagutu zen lurraldearen barnean. Musulmanen eragina argi ikus daiteke Milagroko kaleetako zoruan erabilitako harriztatzeko sisteman, lurrak garastapen sisteman, lurrak erabiltzeko moduan eta hizkuntzan. 1098. urtean, Nafarroak herria musulmanei konkistatu ostean, Pedro I.a erregeak Miraculoko begiratokia edo Mairuaren kobazuloa eraiki zuen, Tuterako gune musulmanaren aurrean gaztelu edo gotorleku bat eraikitzeko beharragatik. Gotorleku hartatik lau horma baino ez dira kontserbatzen gaur egun.

Ondorengo mendeetan, Milagrok, inguruko herriek izandako foru berbera izan zuen, besteak beste Faltzes, Azkoien, Valtierra eta Arguedasko udalerriak. Antso VII.a Nafarroakoaren erregealdian, Milagroko herria, erresumako herririk garrantzitsuenetakoa zen Ebro ibaiaren ezkerreko isurialdean. XIII. mendean, herrian hainbat judu bizi ziren, eta beraiei buruzko lehen dokumentua 1311. urtekoa da. Dokumentu hark, judutar batzuen heriotzaren berri ematen du, bizi ziren pobreziak eragindako gaixotasunak zirela eta.

XIV. mendetik XV. mendera herriak hondamendi handiak jasan zituen, gerrak eta Izurri beltzaren eraginez. Hondamendi hauek, biztanleria asko murriztu zuten, eta herria desagertzeko zorian izan zen. Nafarroako erregeen laguntza behar izan zuten herritarrek, aurrera atera ahal izateko. Independentzia gerran, Tuterako borrokan zehar Napoleon Bonaparteren ejerzitoak Espainiako ejerzitoari gailendu zitzaion.

Gerra Zibila

Sakontzeko, irakurri: «Gerra Zibila Euskal Herrian»

Behin Espainiako Gerra Zibila hasita, 1936ko uztailaren 22tik 1937ko maiatza arte 78 pertsona erail zuten hamar hilabete haietan. Esanguratsua izan zen abuztuaren 5ean 25 milagroar "desagertu" egin zirela, "desaparecen en el término de Peralta, dándoseles por muertos" bertako delegatuaren arabera.

Victoriano Aranguren parrokoa, atxilotuen alde errukia behin edo behin eskatu izan zuena, ohean hilda agertu zen 1937ko urriaren 9an, ustez pozoindurik.

Demografia

Milagroko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.562 1.567 2.129 2.737 3.149 2.953 3.024 3.068 2.806 2.444 2.573 2.676 3.054

2008ko erroldaren arabera, 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %19,16a (Nafarroako batez-bestekoaren bikoitza).

Ekonomia

Milagroko ekonomiaren jarduera nagusia nekazaritza eta zerbitzuak dira. 1980ko hamarkadan nekazaritzan biztanleri aktiboaren %70 aritzen bazen ere, XX. mendearen azken zatian asko gutxitu, zerbitzu eta eraikuntzaren mesedetan. Milagro gaur egun nekazaritza enpresa handien egoitza da, Vega Mayor esaterako. Enpresa hauek Milagroko barazkiak prozesatu eta Espainiar estatu osoan merkatarutzen dituzte. 1949ko abuztuaren 20an, nekazarien lehen koperatiba sortu zen, eta urte berdineko ekainaren 15ean esneketarien San Blas koperatiba.

Lur ureztagarriak laborantza lurren %70 dira, eta bertan zainzuria, orburua eta tomatea bezalako barazkiak landatzen dira. Zerealen artean, artoa eta alpapa nabarmentzen dira. Erremolatxak 1962an 520 hektarea hartzen bazituen ere, erabat desagertu da gaur egun. Lur amankomunen azalera oso txikia da, 194 hektarea baino ez (erroldatutako lurren %6,8), eta gehienak lur ureztagarriak dira.

Bardeak

Erdi Aroan, Milagrok, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Carcastillo, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Cabanillas, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeetako elkartea osatu zuen. Bardeetako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Monte Alto

2007ko martxoaren 17an Acciona enpresak Monte Altoko "eguzki ortua" inauguratu zuen. Bertan, eguzkiaren izpiak energia bihurtzen duten ehundaka eguzki panel daude. 2007an instalazioak zabaldu zituenean, 14 milioi kilowatt ekoizteko gai ziren, eguzki ortu bateko eguzki panelek ekoitzitako energia kopururik handiena.

Proiektuan 753 pertsonek hartu dute parte, bakoitzak panel bat edo gehiago erosi dituelarik, horrela pertsona bakoitza panel baten jabe izango da urte jakin batzuetan. Egindako inbertsioa energia saltzeagatik lortutako dirutan jasoko dute. Inbertsioa guztira 65 milioi eurokoa izan zen.

Industria

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Milagroko industrialdea berria eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2001ean hasi eta bi urte beranduago hiritartzea amaitu eta lehen pabilioiak eraikita zeuden. Industrialdean Vega Mayor elikagaien enpresa erraldoia dago. Azpiegitura AP-68 autobidetik lau kilometrora dago.

Azalera guztira: 78.504,42 m2

Lursailen azalera: 65.598 m2

Ondarea

  • Kalbarioaren baseliza
  • Palmako Andre Mariaren baseliza

Azpiegitura eta garraioak

Eguzki energia biltzeko "zelaia", Monte Alton.

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Horrez gain, Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak

Herriak San Blasen omenezko jaiak ospatzen ditu urteko bi data ezberdinetan, otsailaren 1etik otsailaren 3ra, eta iraileko lehen astean. Urtean zehar hainbat erromeria eta jai desberdin antolatzen dira, "Gereziaren jaia" ekainean, eta "Gazteriaren jaia" uztaila bukaeran.

2009ko otsailean Milagroko alkateak, San Blas jaietako entzierroak bertan behera uztea erabaki zuen, krisialdi ekonomikoaren eraginez, horrela 23.000 euro aurrezteko asmoarekin[3].

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Milagro eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,34k zekien euskaraz hitz egiten.

Politika

Udal hauteskundeak

2003tik 2011ra Milagroko alkatea Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Esteban Garijo Pérez izan zen. 2007an Udaletxeko hamaika zinegotzietatik zazpi lortu zituen, gehiengo absolutoa. Baliogabeko botoak 35 izan ziren (emandako guztien %1,83) eta boto zuriak hamazortzi (%0,96). Abstentzioa %13,49koa izan zen.

Milagroko Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 1.123 7
PSN 741 4

2011ko udal hauteskundeetan ere UPNko kidea aukeratu zuten alkate kargurako, Yolanda Ibáñez hain zuzen. Hala ere UPN eta PSNren arteko aldea murriztu egin zen.


Udaletxea

  • HELBIDEA: Joaquin Corti kalea, 1

Milagroko alkateen zerrenda

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Esteban Garijo Pérez UPN
2007-2011 Esteban Garijo Pérez UPN
2011-2015 Yolanda Ibáñez Pérez UPN
Alkateen zerrenda
Urteak Alkatea Alderdia
2003 - 2007 UPN
2007 - 2011 Esteban Garijo Pérez

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Txantiloi:Arga-Aragoiko Erribera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milagro
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa