Meiji Berrezartzea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.4.3) (robota Erantsia: bs:Revolucija Meiji
25. lerroa: 25. lerroa:
[[bg:Реставрация Мейджи]]
[[bg:Реставрация Мейджи]]
[[br:Adsav Meiji]]
[[br:Adsav Meiji]]
[[bs:Revolucija Meiji]]
[[ca:Restauració Meiji]]
[[ca:Restauració Meiji]]
[[cs:Reformy Meidži]]
[[cs:Reformy Meidži]]

08:14, 21 abuztua 2011ko berrikusketa

Japoniako historia


Meiji errestaurazioa (明治維新; Meiji ishin), Meiji iraultza bezala ere ezagutzen da. Japoniak 1866tik 1869ra aurrera eraman zuen egitura politiko eta sozialaren aldaketari ematen zaion izena da. Meiji iraultza, hortaz, Edo Garaia eta Meiji Garaia-ren arteko epea da.

Meiji errestaurazioak Japonian indarrean zegoen erregimen despotikoaren (Shogun erregimena) erorketa suposatu zuen. Erregimen honetan enperadoreak zuen botere osoa; egoera Europako feudalismoaren antzekoa zen. 1853ra arte Japoniak ez zuen inolako kanpo harremanik izan (Txina eta Holandaren salpuespenekin). Urte hartan AEBetako armadaren itsasontziak iritsi ziren Japoniako kostaldera, merkataritza itun bat eskatuz. Japoniarrek Kuro-fune raikō (itsasontzi beltzen etorrera) bezala ezagutzen dute afera hau. Japoniak armadarik ez zuenez, ituna sinatzera behartua ikusi zuen bere burua.

Gertaera horrek munduan bakarra izango zen prozesua abian jarri zuen: Meiji iraultza. Klase menperatzailearen (aristokrazia) zati handi batek aldaketaren beharra ikusi eta pribilegioei uko egin zien. Iraultzaile hauei Ishin shishi deitu zitzaien. Shogun erregimenaren aldekoek, bere aldetik, Shinsengumi deitutako indar paramilitarra osatu zuten iraultzaileen aurka. 1867rako iraultzaileek Shogun erregimenaren aldekoei aurre hartuko diete. Bost gerraren ostean (Boshin Gerrak bezala ezagutuak), Shogun erregimenak amore emango du.

1868an Meiji errestaurazioari ekingo zaio bete-betean: Samuraien pribilegioak deuseztuko dira; jendeak abizena izateko aukera edukiko du (lehen aristokraziaren pribilegioa zena), etab. Aldaketa hauek ezegonkortasun handiko epea ekarriko dute Japoniara, altxamendu ugari emanez. Lau hamarkada itxaron beharko dira egonkortasunera bueltatzeko, Japonia potentzia militar eta ekonomikoa bihurtuta.

Ikus, gainera

Meiji enperadorea, Kiototik Tokiora bidaian (1868).