Obanos: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°39′47″N 1°47′11″W / 42.6631607°N 1.78634979°W / 42.6631607; -1.78634979
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
69. lerroa: 69. lerroa:


== Politika ==
== Politika ==
=== 2007ko udal hauteskundeak ===
=== Udal hauteskundeak ===
Obanosko alkatea "Agrupacion Nekeas" herri ekimeneko, Fernando Lana Guembe da [[2007]]ko udal hauteskundeez geroztik. Alderdirik bozkatuena izan zen eta hauteskundeetara aurkeztea lortu zuen bakarra. Baliogabeko botoak 81 izan ziren (emandako guztien %15,20) eta 84 boto zuri(%18,58). Abstentzioa %24,29koa izan zen.
Azken agintaldietan Obanosko alkatea ''Agrupación Nekeas'' herri ekimenekoa izan da. [[2007]]an talde hau izan zen aurkeztutako bakarra eta Fernando Lana Guembek hartu zuen alkatetza. Baliogabeko botoak 81 izan ziren (emandako guztien %15,20) eta 84 boto zuri(%18,58). Abstentzioa %24,29koa izan zen.


{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"
{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"
|+'''Obanosko Udala'''
|+'''Obanosko Udala (2007)'''
| '''Alderdia''' || '''Botoak''' || '''Zinegotziak'''
| '''Alderdia''' || '''Botoak''' || '''Zinegotziak'''
|-
|-
| '''Agrupacion Nekeas''' || 368 || 7
| '''[[Nekeas (Obanosko taldea)|Nekeas]]''' || 368 || 7
|-
|-
|}
|}

17:22, 22 abuztua 2011ko berrikusketa

Obanos
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Obanosko bandera
Bandera

Obanosko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaIzarbeibar
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Obanos
AlkateaJesús María Puy Lanas
(Nekeas, indep.)
Posta kodea31151
INE kodea31183
Herritarraobanostar
Geografia
Koordenatuak42°39′47″N 1°47′11″W / 42.6631607°N 1.78634979°W / 42.6631607; -1.78634979
Azalera19,7 km²
Garaiera412 metro
Distantzia15 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria920 (2023:  −18)
alt_left 468 (%50,9)(2019) (%50,8) 467 alt_right
Dentsitatea46,25 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,9
Ugalkortasuna[1]‰ 22,22
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 12,10 (2018: %6,11)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.obanos.es/es www.obanos.es


Obanos Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 979 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 15 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñeko merindadearen hegoaldeko muturrean eta Izarbeibarrean. Campanas eta Obanos elkartzen dituen errepideak Iruñerriarekin komunikatzen du udalerria. Obanosek lau auzo ditu, San Juan, San Lorentzo, San Martin eta San Salvador.

Herriak Legardarekin egiten du muga iparraldean, Muruzabal, Eneritz eta Añorberekin ekialdean, Garesekin mendebaldean, eta Artaxoa eta Mendigorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Obanosko klima, mediterranear-kontinentala da, Izarbeibarko bestelako herrietako klima bezalaxe. Haraneko lurrak, oso emankorrak dira, Errobo ibaiaren urei esker. Ibai hontan mendietatik datozen hainbat errekastoren urek egiten duten bat. Neguak hotzak dira eta udak sargoriak, dena den, ez hegoalderago dagoen Erriberan bezain beroak. Urteko batez-besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira (egun euritsuak aldakorrak dira garaieraren arabera, 70-90 egun batez-beste).

Gizakiaren agerpenaren aurretik, udalerrian amezti eta zumelak nagusi ziren. Ameztiak, gunerik hezeenetan aurki zitezkeen. Baina zoritxarrez nekazaritzaren hedapena dela eta, gaur egun ez da jatorrizko landarediaren arrastorik geratzen. Herriaren inguruko basoak, birlandaturiko pinu beltz eta lariziarren hektarea gutxi batzuek osatzen dituzte.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Obanosko Infantzoien Biltzarrak»
Atea Obanosen

Obanos 1665. urtean bihurtu zen hiribildu, baina jada XIII. mendean monarkiaren gehiegikeria salatzeko bilduriko nobleen "Infantzoien Biltzarra" delakoa, herrian bildua zen. Erakunde hori, Nafarroan eta Euskal Herrian izandako lehen erakunde "demokratikotzat" hartua izan da. XIII. mendearen hasieran Antso VII.a erregeak erakundea onartu eta bere konpetentziak zabaldu zituen eta gaizkileak harrapatu eta zigortzeko eskubidea eman.

Infantzoien Biltzarrak, nobleziako behe-estamentuetako kideak ziren, goi-burgesiaren azpian. Dena den, nobleez gain, nekazari, artisau, abade, eta merkatariek ere osatzen zuten elkartea, euren pribilegioak defendatzeko asmoarekin. Partaideak ez ziren soilik obanostarrak, inguruko herrietako biztanleek ere hartzen zuten parte bertan, eta Obanosez beste eskualdeetan ere bildu izan ziren. Dena den, Obanosen kokapen geografiko estrategikoa zela eta, bilera gehien egin zen herria izan zen eta horregatik erlazionatzen da erakundea udalerriarekin gaur egun.

1512an, Gaztelak Nafarroa konkistatzean Obanos Izarbeibarreko udal bihurtu zen. XIX. mendean udalerri independente bihurtu zen.

Demografia

Obanosko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.238 1.203 1.075 1.114 1.083 1.053 997 794 690 695 704 785 889

2008ko erroldaren arabera, 109 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %11,87 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Ondarea

San Joan bataiatzailearen eliza.

Obanosek, portiko ikusgarridun eta pizkundeko erretauladun eliza gotikoa izan zuen. Eraikinaren egoera txarra zela eta, eta herriko biztanleria haztearekin batera, eliza berria eraiki zuten 1912. urtean, San Joan bataiatzailearen eliza. Jatorrizko elizatik XIV. mendeko portada, dorrea eta Blankako Andrearen ganga nagusia kontserbatzen dira. Horrez gain, Joanes Antxetaren XVII. mendeko erretaulako eskultura batzuk aurkitu daitezke. Eliza 2007. urtean zaharberritu zuten.

Bestalde, San Lorentzo eta Salbatore baseliza, herriaren erdigunetik bi kilometrora kokatzen da, Iruña eta Garesko errepideak Obanosera doan errepidearekin bat egiten duten tokitik gertu.

Eraikuntza zibilari dagokionez honako egiturak dira aipagarri:

  • Muzkiz etxea, XVII. mendearen lehen erdikoa.
  • Zabalegi etxea, etxe barruko patioarekin.
  • Tximonko etxea, XIX. mendeko blasoiduna.
  • On Fidel etxea, erdi puntuko ateduna.

Politika

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Obanosko alkatea Agrupación Nekeas herri ekimenekoa izan da. 2007an talde hau izan zen aurkeztutako bakarra eta Fernando Lana Guembek hartu zuen alkatetza. Baliogabeko botoak 81 izan ziren (emandako guztien %15,20) eta 84 boto zuri(%18,58). Abstentzioa %24,29koa izan zen.

Obanosko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nekeas 368 7

Udaletxea

Obanosko udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Eneritz, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Fernando Lana Genbe Nekeas
2011-2015 Jesús María Puy Lanas Nekeas

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Obanos eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,97k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Obanos) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Obanos
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa