Antemio Tralleskoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Aldatua: zh:特拉勒斯的安提莫斯
t r2.7.1) (robota Erantsia: uk:Анфемій Траллський
33. lerroa: 33. lerroa:
[[sk:Anthemios z Trallu]]
[[sk:Anthemios z Trallu]]
[[tr:Trallesli Anthemius]]
[[tr:Trallesli Anthemius]]
[[uk:Анфемій Траллський]]
[[zh:特拉勒斯的安提莫斯]]
[[zh:特拉勒斯的安提莫斯]]

12:14, 26 abuztua 2011ko berrikusketa

Antemio Trallesekoa, grezieraz Ἀνθέμιος από τις Τράλλεις, (474 inguru – 534 inguru) geometria irakasle eta arkitekto greziarra izan zen, Isidoro Miletokoarekin batera Konstantinopoliseko Hagia Sofia elizaren egilea.

Eliza hau, 532 eta 537 bitartean eraiki zen, Justiniano I.aren erregealdian, baina, 562an, kupula behera erori zen eta konpondu egin behar izan zen. Enkargua, Justiniano enperadoreak berak eman zuen. Eliza honetako gauzarik nabarmenena, bere kupula da, karratu handi batetan lau petxinen gainean dagoena, eta berrogei leihotan amaitzen da, kupula, argi itsaso batetan eutsia den itxura ematen duelarik.

Bere talentuak, dirudienez, ingeniaritza ere hartzen zuen, esaten denez, berari eman baitzioten Siriako gotorleku bizantziarra zen Darako uholdeen aurkako defentsak konpontzeko lana.

Familia ikasi batekoa zen: aita, Estefano, medikua zen, anaietako birekin batera, beste bat, abokatua zen, eta, laugarren bat "letra gizona" bezala deskribatzen zuten.