Monumentu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa: 11. lerroa:


=== Frantzian ===
=== Frantzian ===
[[Frantzia]]n, [[Monumentu historiko (Frantzia)|Monumentu historiko]] sailkapena da erabilitakoa, Kultura Ministerioak izendatua.
[[Frantzia]]n, ''[[Monumentu historiko (Frantzia)|monumentu historiko]] izendapena ematen die Kultura Ministerioak garrantzi historiko edo arkitektonikoa duten ondasunei.


== Ordezkaritza ==
== Ordezkaritza ==

13:22, 9 iraila 2011ko berrikusketa

Leongo katedrala, Espainian ofizialki, Monumentu bezala izendatutako lehen eraikina (1844), bere kontserbazioaren larritasunaren ondorioz.

Monumentu bat (latinez monumentum, gogoratu), justifikatutako balio artistiko, historiko edo sozialduna duen arkitektura lan oro da. Hitza, jatorrian, soilik, pertsonaia edo gertaera garrantzitsu baten omenez eraikitzen zen eraikinari ematen zitzaion, baina, hedapenez, hirigune edo landagune batean dagoen edozein eraikin historiko hartu du. Antzinatean, hitza, bereziki hil lanei ematen zitzaien, eta, Erromatar Inperioaren garaian, enperadorea eta bere gorteari eskainitako zen, orokorrean, estatua edo obelisko bat zelarik.

XX. mendearen amaieratik, eta ondare historikoari dagokion nazioarteko araudiaren erregulazioaren ondoren, kontzeptua, balio bereziko toki edo gerteara naturalentzat eta interes zientifiko, tekniko edo soziala duten lanentzako hedatu da.

« Iraganeko mezu izpirituala daramatenak, herri bakoitzeko eraikin monumentalak, gaur egun, bere lurreko tradizioen testigutza bizia dira. Gizateriak, egunero, giza balioen batasunaren kontzientzia hartzen duelarik, amankomuneko ondaretza hartzen ditu, eta, etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz, solidarioki, bere kontserbazioaren arduraduntzat hartzen du bere burua. »

Erregulazio juridikoa

Espainian

Espainian, monumentua, kultura ondasun kalifikazioaren barnean dauden bost mailetako bat da, Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legean (16/1985 Legea, 1985eko ekainaren 25ekoa) xedatu denez.

Frantzian

Frantzian, monumentu historiko izendapena ematen die Kultura Ministerioak garrantzi historiko edo arkitektonikoa duten ondasunei.

Ordezkaritza

Sarri, monumentu klasikoenak (gotorleku, santutegi edo jauregiak), hiri edo nazio baten ikur bezala hartzen dira, askotan, identifikazio geografikoko osagai bezala balio dutelarik. Honela, Florentziako Palazzo Vecchioa, Sevillako Giralda, Madrilgo Alcalako Atea, Granadako Fonelas herriko armarrian agertzen den Brontze Aroko estela, eta, Euskal Herriaren kasuan, Guggenheim Bilbao Museoa Bilbon, Loiolako Santutegia Azpeitian, Arantzazuko santutegia Oñatin edo Gasteizko Andre Mariaren katedrala eta Andre Maria Zuriaren plaza Gasteizen, aipaturiko herri eta hirietako ikur dira.

Kanpo loturak