Itsasaldi: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: kk:Көктемгі су тасу |
t robota Erantsia: sr:Плима и осека |
||
103. lerroa: | 103. lerroa: | ||
[[simple:Tide]] |
[[simple:Tide]] |
||
[[sl:Bibavica]] |
[[sl:Bibavica]] |
||
[[sr:Плима и осека]] |
|||
[[sv:Tidvatten]] |
[[sv:Tidvatten]] |
||
[[th:กระแสน้ำขึ้นน้ำลง]] |
[[th:กระแสน้ำขึ้นน้ำลง]] |
18:20, 18 iraila 2011ko berrikusketa
Itsasaldia edo marea ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailaren gorabehera erritmikoa da[1]. Badaude itsas mailan gorabeherak sortzen beste fenomenoak ere, adibidez presio atmosferikoa. 1 hektopascaleko aldaketa batek 1 zentimetroko gorabehera sor dezake. Aldaketa hauek marea barometrikoak dute izena. Itsas maila ere aldatzen duten beste fenomenoek (haizea, euria, ibaiak gainezka egitea edo tsunamiak) ez dituzte berez mareak sortzen[2].
Terminologia
Hona hemen itsasaldiekin loturiko zenbait hitzak:
- Marea gora edo itsasgora: itsasoko ura altuera gehien duen unea da.
- Marea behera edo itsasbehera: itsasoko ura altuera gutxien duen unea da. Itsasgora eta itsasbeheraren arteko denbora ia 6 ordukoa da, 24 ordu eta 50 minutuko zikloa izanik.
- Igotze: itsas mailaren igoera da.
- Beheratze edo beheraldia: itsas mailaren jaitsiera da.
- Marearteko zabalgunea: itsasgora eta itsasbehera arteko plataforma harritsua da[3].
- Marea bizia: ohikoa baino areagokoa dena, eguzkia eta ilargiaren eraginak Lurrarekiko kokapen erlatibo jakin batzuetan (adibidez, ilberrian eta ilbetean) batzen direlako sortua[1].
- Marea hila: ohikoa baino txikiagoa dena, eguzkia eta ilargiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakin batzuetan (adibidez, ilgoran eta ilbeheran) elkar deusezten dutelako sortua[1].
- Marea-taulak: urtero mareen altuera iragartzen dute argitalpenak.
Marearik handienak
Hona hemen munduko ohiko marearik handienak:
Lekua | Zabaltasuna (m.) |
---|---|
Granville, Mont-Saint-Micheleko badia (Frantzia) | 13,6 |
Burntcoat Head, Fundyko badia (Kanada) | 11,7 |
Leaf Lake, Ungavako badia (Quebec) | 9,8 |
Newport, Bristolgo ubidea (Ingalaterra) | 9,2 |
Sunrise, Cook Inlet (Alaska) | 9,2 |
Río Gallegos (Argentina) | 8,8 |
Koksoak ibaiaren bokalea, Hudsoneko badia (Kanada) | 8,7 |
Banco Dirección, Magallanes itsasartea (Txile) | 8,5 |
Erreferentziak
- ↑ a b c Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Marea. .
- ↑ Enciclopedia General del Mar. Ediciones Garriga. Madril-Bartzelona. 1958.
- ↑ Masselink, G.; Short, A. D.. (1993). «The effect of tidal range on beach morphodynamics and morphology: a conceptual beach model» Journal of Coastal Research 9 (3): 785-800. ISSN 0749-0208..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsasaldi |