Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ikurra/ presidentea
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.4) (robota Erantsia: diq:Partiya Sosyaldemokrata Almanya
58. lerroa: 58. lerroa:
[[da:SPD]]
[[da:SPD]]
[[de:Sozialdemokratische Partei Deutschlands]]
[[de:Sozialdemokratische Partei Deutschlands]]
[[diq:Partiya Sosyaldemokrata Almanya]]
[[el:Σοσιαλδημοκρατικό Κόμμα της Γερμανίας]]
[[el:Σοσιαλδημοκρατικό Κόμμα της Γερμανίας]]
[[en:Social Democratic Party of Germany]]
[[en:Social Democratic Party of Germany]]

03:45, 20 iraila 2011ko berrikusketa

Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
Sozialdemokratische Partei Deutschlands
Sorrera1863
Egoitza nagusiaBerlin
Ideologia politikoasozialdemokrata eta sozialismo demokratikoa
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Sozialista
Sozialista Internazionala
www.spd.de

Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (alemanez: Sozialdemokratische Partei Deutschlands) Alemaniako alderdi politikoa da. 1863an sortu zen. Alemaniako alderdi politikorik zaharrena da (gaur egun ordezkaritza dutenen artean) eta baita maila nazionalean afiliatu gehien dituena ere (nahiz eta azken urteetan kide asko galdu dituen). Politikaren zentru-ezkerrean kokatua dago, eta Europako Alderdi Sozialistaren kide da. Gaur egun globalizazioaren erronkei aurre egin nahi die, ekonomia modernizatuz, baina aldi berean gizarteko talderik txiroenak ahaztu gabe.

Kurt Beck Renaniako lehen ministroa da alderdiaren presidentea.

Historia

  • 1863ko maiatzaren 23an ADAV (Allgemeiner Deutscher Arbeiterverein, Alemaniako Langileen elkarte orokorra) sortu zen Ferdinand Lassalleren gidaritzapean.
  • 1869an August Bebel eta Wilhelm Liebknechtek SDAP (Sozialdemokratische Arbeiterpartei, Alemaniako Langileen Alderdi Sozialdemokrata) sortu zuten.
  • 1875an Gothan egindako kongresuan ADAV eta SDAP elkartu egin ziren, SAPD (Sozialistischen Arbeiterpartei Deutschlands, Alemaniako Langileen Alderdi Sozialista) alderdia sortuz. Gothan onartutako programa Karl Marxek gaitzetsi zuen.
  • 1878an legez kanpo gelditu zen Bismarckek indarrean jarritako lege antisozialisten eraginez.
  • 1890ean legeztatu egin zen berriz, eta SDP (Sozialdemokratische Partei Deutschlands, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata) izena hartu zuen.
  • 1891n Erfurten egindako kongresuan enpresa handiak sozializatzeko proposamena egin zuen.
  • 1912rako Alemaniako parlamentuan zegoen alderdirik garrantzitsuena bihurtu zen. Lehenengo Mundu Gerran Alemaniako aginteari leial egon zen. Gerraren kontrakoak alderditik kanporatu zituzten (Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht, Hugo Haase, etab.).
  • Weimarko Errepublikaren garaian KPD alderdi komunistaren aurkari sutsua izan zen. Komunistek ez zuten errepublika onartzen eta iraultza bultzatu nahi zuten; SPDk, aldiz, eguneroko politikan parte hartzen zuen eta zenbait gobernutan buru izatea lortu zuen.
  • 1933ko urtarrilaren 20an egindako hauteskundeetan lortutako emaitzak ez ziren Adolf Hitleren igoera geldiarazteko nahikoa izan. SPD izan zen 1933ko martxoaren 23ko legearen aurka bozkatu zuen alderdi bakarra (komunistak ordurako legez kanpo zeuden); lege honen bidez, Hitlerrek legeak parlamentuaren beharrik gabe egin zitzakeen. Uztailaren 14an alderdi nazia ez beste guztiak legez kanpo utzi zituen.
  • Nazismoan zehar alderdiko kide gehienak atxilotuta edo kontzentrazio esparrutan sartuta eduki zituzten. Zenbait kide Espainiako Gerra Zibilean aritu ziren Errepublikaren alde eta Francoren aurka.
  • II. Mundu Gerra amaitu ondoren okupaturiko Alemaniako lau zatietan legeztatu zuten. Alemaniako Errepublika Federalean 1949-1966 bitartean oposizioko alderdi garrantzitsuena izan zen.
  • 1959ko Godesbergeko kongresuan marxismoa eta klase borroka kontzeptuak ezabatu egin zituen bere ideologiatik eta ongizatea eta aurrerakuntzan oinarritu zen.
  • 1966an lehen aldiz sartu zen Gerra osteko gobernu federalean, CDU eta CSUrekin batera.
  • 1968an alderdi bozkatuena izan zen eta FDPko liberalekin batera gobernatu zuen, Willy Brandt eta Helmut Schmidten gidaritzapean.
  • Sobietarrek okupatutako Alemanian, SPD eta KPD elkarrarazi egin zituzten Alemaniako Batasun Sozialistako Alderdia (SED). Alderdi hau erregimen komunista osoan zehar agintean egon zen.
  • 1982an SPDk agintea galdu zuen Alemaniako Errepublika Federalean.
  • 1989an SPD berriz antolatu zen Alemaniako Errepublika Demokratikoan, eta Alemania biek bat egin zutenean alderdiaren bi adarrak berriz elkartu ziren.
  • 1998an Gerhard Schröderren gidaritzapean hauteskundeetan garaipena lortu zuen. Berdeekin osatu zuen gobernua. Programa moderatua eta liberala eraman zuen aurrera. Bere helburu garrantzitsuena langabezia murriztu eta ongizate estatua erreformatzea izan zen.
  • 2002an garaipen estuz Berdeekin egindako gobernua berrestea lortu zuen. Hortik aurrera SPD hautesleen babesa galtzen joan zen hauteskundez hauteskunde. Alderdiko sektore ezkertiarrenek alderditik alde egin eta Alemaniako Ezkerreko Alderdia osatu zuten.
  • 2005eko hauteskundeetan Angela Merkelek gidatutako CDU-CSU koalizioak alde txikiz garaipena lortu zuen. SPDk ez zuen Ezkerreko Alderdiaren babesik jaso gobernuan jarraitzeko. CDU-CSUrekin batera gobernuan sartu zen orduan. Gobernu horretan Angela Merkel kristau-demokrata da kantzillerra eta Franz Müntefering sozialdemokrata kantziller ordea.


Txantiloi:NA lotura