Kamerun: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Ezabatua: nap:Camerun |
Artikulua Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{ lurlanean }} |
|||
{{Herrialde infotaula |
{{Herrialde infotaula |
||
| estatuaren_izena = Kamerun |
| estatuaren_izena = Kamerun |
15:21, 22 iraila 2011ko berrikusketa
Artikulu honetako edukia Lur entziklopedietatik hartuko den edukiarekin osatuko da. Ohar hau kendu arte ediziorik ez egitea gomendatzen da. Izan ere, ohar hau jarri aurreko bertsioaren gainean osatuko da artikuluaren edukia, eta, beraz, baliteke ondoren gehituriko edukia galtzea. Informazio gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian. |
Kamerun | |||
---|---|---|---|
Ô Cameroun, Berceau de nos Ancêtres O Cameroon, Cradle of Our Forefathers ( O Kamerun, arbasoen sorlekua ) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Jaunde 3°51′28″N 11°31′5″E | ||
Azalera | 475.442 km² | ||
Punturik altuena | Kamerun mendia | ||
Punturik sakonena | Biafrako golkoa (0 m) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Afrika Erdiko Errepublika, Txad, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, Gabon eta Nigeria | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Errepublika | ||
Kamerungo presidentea | Paul Biya | ||
Kamerungo lehen ministroa | Joseph Ngute (en) | ||
Legebiltzarra | Parliament of Cameroon (en) | ||
Epai autoritatea | Supreme Court of Cameroon (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 24.053.727 (2017) 1.799.768 (2013) | ||
Dentsitatea | 50,59 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | gizonezko: 15 emakumezko: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 4,704 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 1.773.968 (2015) | ||
Alfabetizazioa | % 75 (2015) | ||
Bizi-itxaropena | 58,073 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 46,6 (2014) | ||
Giza garapen indizea | 0,576 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 34.798.596.482,427 $ (2017) 2.581.058.539,763 (2016) | ||
BPG per capita | 1.451 $ (2017) 60 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 89.538.343.257 nazioarteko dolar (2017) 4.681.807.945 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 3.722,431 nazioarteko dolar (2017) 102,146 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 4,4 % (2016) | ||
Erreserbak | 3.196.791.410 $ (2017) 971.082.661 (2016) | ||
Inflazioa | 0,3 % (2016) −1,2 (2015) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko urtarrilaren 1a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +237 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | CM | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | CMR | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 220 V. 50 Hz.Europlug (en) eta Type E (en) | ||
Internet domeinua | .cm | ||
prc.cm… |
Kamerun Afrika erdialdean eta mendebaldeko kostaldean dagoen estatua da. "Afrika miniaturan" esaten diote herrialdeak daukan natura eta geologia aniztasunagatik, izan ere basamortu, sumendi, oihan eta sabanak topatu daitezke ingurune hauetan. Azalerari dagokionez, Iberiar penintsula baino zerbait txikiagoa da.
Hiriburua Jaunde da, nahiz eta hiri handiena Douala izan. Demografikoki 200 etnia talde inguru bizi dira bertan.
Geografia
Mugakideak
Ipar-ekialdean Txad, hegoaldean Ekuatore Ginea, Gabon eta Kongoko Errepublika, ekialdean Afrika Erdiko Errepublika eta mendebaldean Nigeria eta Ozeano Atlantikoa mugakide ditu.
Inguru naturala
Kamerun mendia (4.040 m) herrialdeko punturik altuena eta 2000. urtean azkeneko erupzioa eduki zuen sumendia da.
Bestela, Gineako golkoan 400 kilometro inguruko kostaldea du, Kamerungo hego-mendebaldean kokatuta dagoena, eta haren aurrean Bioko uhartea du. Azkenik, Txad lakua herrialdeko iparraldeko puntan kokatuta dago.
Historia
Antzinako biztanleen artean Sao ziblizazioa Txad lakuaren inguruan eta Baka jendea hego-ekialdean. XV. mendean kostalde hauetara portugaldar esploratzaileak iritsi ziren, eta inguruneari "Rio dos Camarões" deitu zioten, gaur egungo izena hortik eratorri delarik.
Fulani soldaduek iparraldean Adamawa Emirerria sortu zuten XIX. mendean, eta ipar-mendebaldean etnia talde batzuk hainbat lurralde boteretsu. Hala ere, 1884an alemaniarrek kolonizatu zuten, eta Lehen Mundu Gerraren ondoren Frantziak eta Britainia Handiak herrialdea banatu zuten. 1960an frantziar zatia independizatu zen, eta urte bat geroago iparraldeko zati britainiarra. 1972an herrialdea batu zen, eta 1980ko hamarkadatik nolabaiteko estabilitate politikoa lortu du Paul Biyaren eskutik, administrazioan ustelkeriaren kasuak ugariak diren arren.
Banaketa administratiboa
Kamerun 10 probintziatan banatuta dago:
- Iparralde Urruna
- Iparraldea
- Adamawa
- Ekialdea
- Erdialdea
- Hegoaldea
- Mendebaldea
- Kostaldea
- Hego-mendebaldea
- Ipar-mendebaldea
Demografia
Bestela, hiri nagusiak hauek dira:
- Douala: 810.000 biztanle 1987an.
- Jaunde: 649.000 bz.
- Garoua: 142.000 bz.
- Maroua: 123.000 bz.
- Bafoussam: 113.000 bz.
Talde etniko nagusiei dagokienez, fang, bamileke, mum, duala, luanda, basa, peul, tikar, mandara eta maka dira. Hizkuntza ofizialak ingelesa eta frantsesa dira, lehenengoa Ipar-mendebalde eta Hego-mendebaldeko probintzietako jendeak hitz egiten duelarik eta biztanle guztien bosten bat direnak, eta bigarrena gainontzeko kamerundarren mintzaira dena. Bestela, Camfranglais izeneko pidgin oso hedatuta dago hirietan, eta jatorrizko hizkuntzen artean fulfulde nagusietakoa da.
Kamerundar ezagunak
- Paul Biya (1933-), politikaria eta herrialdeko presidentea 1982tik.
- Samuel Eto'o (1981-), futbolaria.
- Pierre Achille Webo (1982-), futbolaria.
- Sally Nyolo, kantaria
Kanpo loturak
- (Ingelesez)(Frantsesez)Kamerungo Errepublikaren webgune ofiziala
- (Ingelesez)(Frantsesez)Kamerungo Irrati Telebista
- Jalgi.com atlasa: datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamerun |