Hizkuntza familia: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.6.4) (robota Aldatua: be:Генеалагічная класіфікацыя моў |
t r2.7.1) (robota Erantsia: frr:Spräkefamiili |
||
73. lerroa: | 73. lerroa: | ||
[[fiu-vro:Kiilkund]] |
[[fiu-vro:Kiilkund]] |
||
[[fr:Langues par famille]] |
[[fr:Langues par famille]] |
||
[[frr:Spräkefamiili]] |
|||
[[fy:Taalfamylje]] |
[[fy:Taalfamylje]] |
||
[[ga:Fine teangacha]] |
[[ga:Fine teangacha]] |
12:56, 23 iraila 2011ko berrikusketa
Hizkuntza familia jatorri bezala protohizkuntza berbera duten hizkuntzek osatutako taldea da. Hizkuntza gehienen kasuan ezaguna da dagokion hizkuntza familia. Euskararen kasuan ezezaguna da jatorri bezala duen hizkuntza, beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da eta hizkuntza isolatua kontsideratu.
Familia nagusiak
Amerindiar hizkuntzak (familia baino 'filum'a hobe)
Hiztun taldeak
Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.
Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:
- Bost hizkuntza nagusiak: Txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko giza biztanleen % 43.
- Hizkuntza handiak: errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalerak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz). Denera, munduko biztanleen % 20 pasatxo.
- Hamabi hizkuntza erdi-mailakoak: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javera, italiera, telugu, koreera, marathera, tamilera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gujaratera eta thailandiera. Orotara, munduko biztanleen % 14.
- Beste 2.900 etno-hizkuntzak: 30-20 milioi hiztunekoak dira Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 milioi bitartekoak persiera, serbokroaziera, amharera, hungariera, txekiera, suediera, katalana eta kitxua; 5-3 milioikoak daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa, guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara, azteken nahuatl eta abar. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek munduko biztanleen % 23 eskas biltzen dituzte orotara.