Errepideko txirrindularitza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
63. lerroa: 63. lerroa:
[[Kategoria:Errepideko txirrindularitza]]
[[Kategoria:Errepideko txirrindularitza]]


[[de:Radrennen]]
[[ar:سباق دراجات]]
[[en:Road bicycle racing]]
[[de:Radsport]]
[[en:Bicycle racing]]
[[es:Ciclismo en ruta]]
[[eu:Errepideko txirrindularitza]]
[[es:Ciclismo de competición]]
[[fi:Maantiekilpapyöräily]]
[[et:Jalgrattasport]]
[[fr:Cyclisme sur route]]
[[ja:自転車競技]]
[[nl:Wielersport]]
[[uk:Велосипедні гонки]]

20:56, 23 iraila 2011ko berrikusketa

Frantziako Tourreko tropela 2005ean.

Errepideko txirrindularitza txirrindularitzaren barnean hau praktikatzeko modu bat da. Errepideetan ospatzen da errepideko txirrindu bat erabiliz. Errepideko Txirrindularitza praktikatzeko ohitura mundu osoan dago, baina bereziki Europako hainbat herrialdetan, Italia, Belgika, Herbehereak, Espainia, Frantzia edo Alemania esate baterako, nahiz eta azken hamarkadetan Amerika, Asia eta Afrika txirrindularitzak gorako joera duen.

Lasterketan parte hartzen duten txirrindularien helburu nagusia, aurretik adostutako ibilbidea ahalik eta azkarren egitea, hau da, helmugara iristen lehena izatea.

Ibilbideak mota ugarikoak izan daitezke, luzeak, motzak, lauak, menditsuak, goi mendikoak, mendi koxkorrekoak etab.

Lasterketen iraupena

  • Egun bakarreko lasterketak: Aurretik adostutako ibilbidea lehen amaitzen duena izango da irabazlea.
  • Egun bat baina gehiagoko lasterketak: Lasterketa hauek etapa bat baina gehiagokoak izaten dira. Etapa bakoitzak egun bakarreko lasterketa batek bezala irabazle bat du; baina, lasterketa hauetan garaipena lortzen duena sailkapen orokorreko burua izaten da, hau da, etapa guztien buruan, pilatutako denbora gutxien duena.

Lasterketa motak

  • Egun bakarreko lasterketa edo Klasikoa
  • Kriterium-a
  • Bakarkako Erlojupekoa
  • Taldekako Erlojupekoa
  • Etapakako lasterketa

Txirrindulari motak

Normalean errepideko txirrindulariak berezitasun batean nabarmentzen dira:

Errepideko Txirrindularitzako Lasterketa Nagusiak

Itzuli handiak

Espainiako Vuelta Santandertik igarotzen.

Itzuli handien sailean hiru daude, Frantziako Tourra, Frantzian zehar hiru astetan 20 etapatan banatzen da, azkeneko etapan Parisera heldu arte. Italiako Giroa, 20 etapatan Milanora heldu arte, eta Espainiako Vuelta, 20 etapatan Madrila heldu arte.

UCI ProTourra

Txirrindularitza profesionala Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) arautzen du, eta 2005. urtetik aurrera UCI ProTour delakoa jarri zuen martxan. UCI ProTouraren barruan egun bakarreko hainbat proba eta itzuli txikiak daude. 2007tik, Frantziako Tourra, Espainiako Vuelta eta Italiako Giroa, UCI ProTourretik kanpo daude, hauen antolakuntzek nahi izan dutelako.

Beste lasterketa batzuk

Badira hala ere hainbat lasterketa ez direnak UCI ProTouraren barruan, hala Euskal Bizikleta Euskal Herrian, Portugalgo Itzulia eta beste hainbat Txirrindularitzako Klasiko eta Kriterium.


Txapelketa nagusiak

Egutegia

Kanpo loturak

eu:Errepideko txirrindularitza