Gipuzkoa Donostia Kutxa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+commonskat
Assar (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa: 35. lerroa:
[[2011]]ko [[martxoaren 23]]an [[BBK]], [[Kutxa]] eta [[Vital Kutxa]]ko presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz<ref>http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/624758/bbk-k-vitalek-eta-kutxak-bat-egite-hotza-adostu-dute/ Eitb24 webguneko albistea.</ref>.
[[2011]]ko [[martxoaren 23]]an [[BBK]], [[Kutxa]] eta [[Vital Kutxa]]ko presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz<ref>http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/624758/bbk-k-vitalek-eta-kutxak-bat-egite-hotza-adostu-dute/ Eitb24 webguneko albistea.</ref>.


2011ko irailaren 23an Kutxaren batzarrean %92ak babesa eman zion kutxen bat egiteari, [[Kutxa Bank]] bankua sortzeko. Botazioan [[EAJ]], [[PSE]], [[PP]] eta [[ezker abertzale]]aren ordezkariek fusioaren alde bozkatu zuten, eta [[Aralar]], [[EB]] eta [[ELA]]k aurka bozkatu zuten. [[LAB]] abstenitu egin zen.
Oraindik banku horrek izango duen izena zehazteke dago. Aurrezki kutxak fundazio bidez kudeatuko dute orain arteko funtzio soziala.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

00:10, 25 iraila 2011ko berrikusketa

Gipuzkoa Donostia Kutxa
MotaAurrezki kutxa
SektoreaFinantza
Sorrera1990
EgoitzaDonostia
PresidenteaXabier Iturbe
MerkatuakGipuzkoa, Espainia, Frantzia eta Erresuma Batua
Langileak3.300
EskumendekoakNorbolsa
Webguneahttp://www.kutxa.net

Gipuzkoa Donostia Kutxa edo Kutxa, Gipuzkoako aurrezki kutxa nagusiena da. Gipuzkoan, 132 bulego ditu, Espainian 195, Frantzian 5 eta Erresuma Batuan, 1.

Historia

Gipuzkoa Donostia Kutxa 1990ean sortu zen, 1879an sortutako Donostiako aurrezki kutxa, eta 1896an sortutako Gipuzkoako aurrezki kutxak bat egitean.

2006an Nafarroako Kutxak Euskal Autonomia Erkidegoan bulegoak zabaldu behar zituela jakitean, Kutxak bulegoa zabaldu zuen Iruñean, urteetan Euskal Herriko aurrezki kutxen artean idatzi gabeko akordioa hautsiz.

BBK eta Kutxaren fusioa

2008ko urrian, BBK eta Kutxako arduradunek, bi erakundeak batzeko erabakia onartu zuten, PSOEk Arabako Vital Kutxarekin ere bat egiteko jartzen zituen trabak ikusita. BBKko administrazio kontseiluak batzea onartu bazuen ere, Kutxako kontseiluko 100 konpromisarietatik 63k baino ez zuten baiezko botoa eman, fusioa onartzeko kontseilarien bi heren behar zirelarik. Bat-egitea beraz, bertan behera geratu zen.

Fusioa bertan-behera geratu ondoren, Kutxak Bizkaia eta Araban bulegoak zabaltzea erabaki du, ta 2009. urtearen hasieran Bizkaiko bere lehen bulegoa zabaldu zuen Durangon.

Bankua sortu

2011ko martxoaren 23an BBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz[1].

2011ko irailaren 23an Kutxaren batzarrean %92ak babesa eman zion kutxen bat egiteari, Kutxa Bank bankua sortzeko. Botazioan EAJ, PSE, PP eta ezker abertzalearen ordezkariek fusioaren alde bozkatu zuten, eta Aralar, EB eta ELAk aurka bozkatu zuten. LAB abstenitu egin zen.

Erreferentziak

  1. http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/624758/bbk-k-vitalek-eta-kutxak-bat-egite-hotza-adostu-dute/ Eitb24 webguneko albistea.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gipuzkoa Donostia Kutxa


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.