Uztarroze: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°54′54″N 0°57′19″W / 42.91486522°N 0.95533333°W / 42.91486522; -0.95533333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Uztarroze''' [[Nafarroa]]ko ipar-ekialdean dagoen udalerria da. [[Erronkariko ibarra|Erronkariko ibarreko]] laugarren populatuena da, [[Izaba]], [[Erronkari]] eta [[Burgi]] ondoren. [[Iruñea|Nafarroako hiriburutik]] 104 kilometrora kokatzen da eta [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera 192 biztanle ditu.
'''Uztarroze''' (/uztarróze/<ref>[[Euskaltzaindia]], ''Euskera'' 2010, 55, 1. zkia., 366. or.</ref>) [[Nafarroa]]ko ipar-ekialdean dagoen udalerria da. [[Erronkariko ibarra|Erronkariko ibarreko]] laugarren populatuena da, [[Izaba]], [[Erronkari]] eta [[Burgi]] ondoren. [[Iruñea|Nafarroako hiriburutik]] 104 kilometrora kokatzen da eta [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]eko erroldaren arabera 192 biztanle ditu.


Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Uztarroze eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Uztarroze eta eskualdeko beste hainbat herritan.

17:19, 27 iraila 2011ko berrikusketa

Uztarroze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Uztarrozeren ikuspegia.

Bandera

Uztarrozeko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaErronkari
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Uztárroz <> Uztarroze
AlkateaJesús Javier Ederra Sola
(AIU, indep.)
Posta kodea31418
INE kodea31247
Herritarrauztarroztar
Geografia
Koordenatuak42°54′54″N 0°57′19″W / 42.91486522°N 0.95533333°W / 42.91486522; -0.95533333
Azalera58,19 km²
Garaiera869 metro
Distantzia104 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria139 (2023:  −8)
alt_left 72 (%51,8)(2019) (%56,8) 79 alt_right
Dentsitatea2,38 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,58
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,47 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 5,80 (2018:  %-2,84)

Uztarroze (/uztarróze/[3]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Erronkariko ibarreko laugarren populatuena da, Izaba, Erronkari eta Burgi ondoren. Nafarroako hiriburutik 104 kilometrora kokatzen da eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 192 biztanle ditu.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Uztarroze eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena

Uztarroze Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean kokatzen da, Zuberoako mugan. NA-140 errepideak udalerria zeharkatzen du.

Mintxateko arroila ohiko abiapuntua da Kartxela (1.982 m) eta Otsogorrigaina (1.922 m) mendietara igotzeko.

Herriak Zuberoarekin egiten du muga iparraldean; Otsagabia eta Ezkarozerekin mendebaldean; Izabarekin ekialdean; eta Bidankoze, Urzainki eta Erronkarirekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Uztarroze bi klimaren artean dago, azpimediterraneoa batetik, eta mendialdeko klima atlantiarra bestetik. Klima azpimediterraneoa ibarreko gunerik lau eta eguteretan izaten da eta ozeanikoa,berriz, udalerriko gune laiotzetan. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da, eta, esaterako, herrigunean 8 gradukoa bada, mendietan 4 gradukoa edo baxuagoa izan daiteke. Prezipitazioak 1.000 eta 1.800mm bitaretkoak izaten dira. Egun euritsuak 100 eta 150 artekoak dira eta elurteak ohikoak dira urritik apirilera udalerriaren gehienean.

Herriaren inguruko basoetako espezierik ugariena basa pinua da (udalerriaren %37an dago). Pagoa mendialdeko gune laiotzetan eta gaztania, Goienburu eta Lazar mendizerretan hedatzen da batez ere.

Demografia

Uztarrozeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
817 864 857 797 793 755 634 537 421 377 324 242 214

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,49 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondarea

San Bartolome apostuluaren eliza aipatzekoa da, jatorriz Erdi Aroan (XIII. mendean) eraikitako tenplu baten gainean altxatutako XVI. mendeko parrokia da, herriko plazan kokatutakoa.

Azpiegitura eta garraioak

Errepidearen ertzean dagoen Allurkos Jatetxean eguneko menua edo kartan jateko aukera dago.

Bortiri Berri aterpea.

Club Vasco de Camping elkartearen Bortiri-Berri aterpea Uztarrozen kokatzen da eta bere kideei zerbitzua ematen die.

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Politika

Udaletxea

Uztarrozeko udaletxea.

Udaletxeak hainbat eraberritze izan ditu, eta 1940ko hamarkadan esaterako solairu bat gehitu zitzaion egiturari. Eraikinak inguruko etxeen ezaugarri berak ditu, eta kanpoaldeko fatxadak margoturik daude. Eraikuntzan, udalaz gain, parrokia eta eskolak daude. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Uztarrozeko udaleko idazkaria Izabako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Zabalea kalea, 6

Udal hauteskundeak

2007ko maiatzean ez zen udal hauteskunderik izan Uztarrozen, ez zelako inongo talderik aurkeztu. [4]. Azaroan, bigarren deialdian, Jesús Javier Ederra Sola alkate bihurtu zen AIU zerrendaren izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere ez zen zerrendarik aurkeztu eta Jesús Javier Ederrak jarduneko alkate segitu zuen[5].

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2007 Conrado Orduna Larriketa
2007-2011 Jesús Javier Ederra Sola AIU, indep.
2011-2015 Jesús Javier Ederra Sola Jardunean


Uztarroztar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa