Bartzelona: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.1769°E / 41.3825; 2.1769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bartzelona izenburuaren ordez, Barcelona ezarri da, birzuzenketaren gainetik
No edit summary
23. lerroa: 23. lerroa:
| garaiera = 9
| garaiera = 9
| azalera = 101.4
| azalera = 101.4
| biztanleria = 1621537
| biztanleria = 1619337
| urtea = 2009
| urtea = 2010
| distantzia = 0
| distantzia = 0
| hiriburura = [[Bartzelona]]ra
| hiriburura = [[Bartzelona]]ra
42. lerroa: 42. lerroa:


== Geografia ==
== Geografia ==
Bartzelonako [[klima]] mediterranearra du,<ref>{{erreferentzia|url=http://www.meteo.cat/mediamb_xemec/servmet/index.html |izenburua=Servei Meteorològic de Catalunya |argitaletxea=Meteo.cat |hizkuntza=ca |sartze-data=2009-05-22}}</ref> negu epel, hezeekin eta udal bero, lehorrekin. Hiria [[Iberiar penintsula]]ren ekialdeko kostan dago eta [[Ozeano Atlantiko]]arekiko gertutasunarengatik udak ez dira mediterraneoko beste lekuetan bezain lehorrak izaten. [[Mediterraneo itsasoa]]k ekialdean, [[Collserola]]ko mendiguneak mendebaldean, [[Llobregat]] ibaiak hegoaldean eta [[Besòs]] ibaiak iparraldean mugatzen dute. Punturik altuena [[Tibidabo]] mendia da 516,2 [[metro]]ko altuerarekin.
Bartzelonako [[klima]] mediterraneoa du,<ref>{{erreferentzia|url=http://www.meteo.cat/mediamb_xemec/servmet/index.html |izenburua=Servei Meteorològic de Catalunya |argitaletxea=Meteo.cat |hizkuntza=ca |sartze-data=2009-05-22}}</ref> negu epel, hezeekin eta udal bero, lehorrekin. Hiria [[Iberiar penintsula]]ren ekialdeko kostan dago eta [[Ozeano Atlantiko]]arekin duen gertutasunarengatik udak ez dira mediterraneoko beste lekuetan bezain lehorrak izaten. [[Mediterraneo itsasoa]]k ekialdean, [[Collserola]]ko mendiguneak mendebaldean, [[Llobregat]] ibaiak hegoaldean eta [[Besòs]] ibaiak iparraldean mugatzen dute. Punturik altuena [[Tibidabo]] mendia da 516,2 [[metro]]ko altuerarekin.


Hiriaren udal-eremuak hegoaldetik ipar-ekialdera eta ordulariaren orratzen norantzan, honako udalerriekin egiten du muga: [[El Prat de Llobregat]], [[L'Hospitalet de Llobregat]], [[Esplugues de Llobregat]], [[Sant Just Desvern]], [[Sant Feliu de Llobregat]], [[Molins de Rei]], [[Sant Cugat del Vallès]], [[Cerdanyola del Vallès]], [[Montcada i Reixac]], [[Santa Coloma de Gramenet]] eta [[Sant Adrià de Besòs]].
Hiriaren udal-eremuak hegoaldetik ipar-ekialdera eta ordulariaren orratzen norantzan, honako udalerriekin egiten du muga: [[El Prat de Llobregat]], [[L'Hospitalet de Llobregat]], [[Esplugues de Llobregat]], [[Sant Just Desvern]], [[Sant Feliu de Llobregat]], [[Molins de Rei]], [[Sant Cugat del Vallès]], [[Cerdanyola del Vallès]], [[Montcada i Reixac]], [[Santa Coloma de Gramenet]] eta [[Sant Adrià de Besòs]].
53. lerroa: 53. lerroa:
[[K. a. 15]] inguruan, [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] hiria ''[[castrum]]'' bihurtu zuten, gaur egun udaletxea dagoen inguruan ([[Plaça de Sant Jaume]]). Erromatarren agindupean ''Faventia'' abizena eman zitzaion hiriari;<ref>[[Pliny the Elder|Plin.]] iii. 3. s.&nbsp;4</ref> izen osoa ''Colonia Faventia Julia Augusta Pia Barcino''.<ref>Inscr. ap. Gruter, p. 426, nos. 5, 6.</ref> Hiria poliki-poliki garatzen hasi zen: [[Bartzelonako portua|portuaren]] inguruan handitzen hasi zen,<ref>Avien. ''Ora Maritima.'' 520: "Et Barcilonum amoena sedes ditium."</ref> hiriak bere txanponak sortzen zituen, etab.
[[K. a. 15]] inguruan, [[Antzinako Erroma|erromatarrek]] hiria ''[[castrum]]'' bihurtu zuten, gaur egun udaletxea dagoen inguruan ([[Plaça de Sant Jaume]]). Erromatarren agindupean ''Faventia'' abizena eman zitzaion hiriari;<ref>[[Pliny the Elder|Plin.]] iii. 3. s.&nbsp;4</ref> izen osoa ''Colonia Faventia Julia Augusta Pia Barcino''.<ref>Inscr. ap. Gruter, p. 426, nos. 5, 6.</ref> Hiria poliki-poliki garatzen hasi zen: [[Bartzelonako portua|portuaren]] inguruan handitzen hasi zen,<ref>Avien. ''Ora Maritima.'' 520: "Et Barcilonum amoena sedes ditium."</ref> hiriak bere txanponak sortzen zituen, etab.


[[Bartzelonako konderria|Bartzelonako kondeek]] oso independenteak ziren eta beraien lurraldea zabaldu zuten [[Katalunia]] osoa barne hartu arte. [[1137]]an [[Aragoiko Erresuma]]k eta Bartzelonako konderriak batu egin ziren batasun dinastiko bat sortuz [[Ramon Berenguer IV.a]] eta [[Petronilla Aragoikoa]]ren ezkontzaren ondorioz.<ref name="bisson_31">{{erreferentzia | izenburua = The medieval Crown of Aragon. A short story | atala = II. The age of the Early Count-Kings (1137–1213) (The Principate of Ramon Berenguer IV 1137–1162) | urtea = 1986 | argitaletxea = Clarendon Press – Oxford | egilea = T.N. Bisson | orria = 31 | isbn = 0-19-820236-9 | sartze-data = 2008-05-03 }}</ref><ref>{{erreferentzia | url = http://libro.uca.edu/aarhms/newsletters/AAHRMSFall07text.pdf | izenburua = Els impostos indirectes en el regne de Mallorca. | egilea = Cateura Benàsser, Pau | sartze-data = 2008-04-24 |formatua =PDF |ISBN= 84-96019-28-4}} El Tall dels Temps, 14. (Palma de) Mallorca: El Tall, 1996.</ref> Konderriko lurraldeak [[Aragoiko Koroa]]ren esku geratu ziren, Aragoik egindako konkisten ondorioz (itsasoz haraindiko lurraldeak ere eskuratu zituen). Ondoren, Aragoiko Koroaren eta [[Gaztela]]koaren lotura dinastikoak Bartzelonaren gainbehera ekarri zuen.
[[Bartzelonako konderria|Bartzelonako kondeek]] oso independenteak ziren eta beren lurraldea zabaldu zuten [[Katalunia]] osoa barne hartu arte. [[1137]]an [[Aragoiko Erresuma]]k eta Bartzelonako konderriak batu egin ziren batasun dinastiko bat sortuz [[Ramon Berenguer IV.a]] eta [[Petronilla Aragoikoa]]ren ezkontzaren ondorioz.<ref name="bisson_31">{{erreferentzia | izenburua = The medieval Crown of Aragon. A short story | atala = II. The age of the Early Count-Kings (1137–1213) (The Principate of Ramon Berenguer IV 1137–1162) | urtea = 1986 | argitaletxea = Clarendon Press – Oxford | egilea = T.N. Bisson | orria = 31 | isbn = 0-19-820236-9 | sartze-data = 2008-05-03 }}</ref><ref>{{erreferentzia | url = http://libro.uca.edu/aarhms/newsletters/AAHRMSFall07text.pdf | izenburua = Els impostos indirectes en el regne de Mallorca. | egilea = Cateura Benàsser, Pau | sartze-data = 2008-04-24 |formatua =PDF |ISBN= 84-96019-28-4}} El Tall dels Temps, 14. (Palma de) Mallorca: El Tall, 1996.</ref> Konderriko lurraldeak [[Aragoiko Koroa]]ren esku geratu ziren, Aragoik egindako konkisten ondorioz (itsasoz haraindiko lurraldeak ere eskuratu zituen). Ondoren, Aragoiko Koroaren eta [[Gaztela]]koaren lotura dinastikoak Bartzelonaren gainbehera ekarri zuen.


[[1469]] urtean [[Fernando II.a Aragoikoa]] eta [[Isabel I.a Gaztelakoa]]ren ezkontzan, bi errege familiak lotu zituen. Botere politikoaren egoitza [[Madril]] bihurtu zen eta [[Ameriketako kolonizazio europarra]]k Mediterraneoko merkataritza gutxitu zuen. [[1650]]-[[1654]] urte bitarteetan izurrite bat jasan zuen hiriak.<ref>[http://libro.uca.edu/payne1/payne15.htm Chapter 15: A History of Spain and Portugal], Stanley G. Payne</ref> Ondoren, [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerrek]] probintzia ahulduta utzi zuten, baina gerra ondorengo periodoak industrializazioari eman zion hasiera.
[[1469]]. urtean [[Fernando II.a Aragoikoa]] eta [[Isabel I.a Gaztelakoa]]ren ezkontzan, bi errege familiak lotu zituen. Botere politikoaren egoitza [[Madril]] bihurtu zen eta [[Ameriketako kolonizazio europarra]]k Mediterraneoko merkataritza gutxitu egin zuen. [[1650]]-[[1654]]. urte bitartean izurrite bat jasan zuen hiriak.<ref>[http://libro.uca.edu/payne1/payne15.htm Chapter 15: A History of Spain and Portugal], Stanley G. Payne</ref> Ondoren, [[Napoleondar Gerrak|Napoleondar Gerrek]] probintzia ahulduta utzi zuten, baina gerra ondorengo aroak industrializazioari eman zion hasiera.


[[Frankismo]]aren garain Bartzelonak erresistentzia nabarmena erakutsi zuen Francoren errejimenaren aurrean. Hala ere, [[Katalunia]]ko erakunde publikoak ezeztatuak izan ziren<ref>1938-04-05 Dekretua.</ref> eta [[katalan]] hizkuntzaren erabilera debekatu egin zen. Bartzelonak [[Espainia]]ko bigarren hiri nagusiena izaten jarraitu zuen, nahiz eta gerra zibilak hiria larriki ahuldu. Gune industrializatua zenez, immigrazio handia eman zen [[Andaluzia]], [[Murtzia]] eta [[Galizia]]tik. [[1992]] urtean [[Olinpiar Jokoak]] ospatu ziren Bartzelonak, hiria indartuz.<ref>"[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/53030/Barcelona Bartzelona (Espainia)]". Encyclopædia Britannica. {{en}}</ref>
[[Frankismo]]aren garaian Bartzelonak erresistentzia nabarmena erakutsi zuen Francoren errejimenaren aurka. Hala ere, [[Katalunia]]ko erakunde publikoak deuseztatuak izan ziren<ref>1938-04-05 Dekretua.</ref> eta [[katalan]] hizkuntzaren erabilera debekatu egin zen. Bartzelonak [[Espainia]]ko bigarren hiri nagusia izaten jarraitu zuen, nahiz eta gerra zibilak hiria larriki ahuldu. Gune industrializatua zenez, immigrazio handia izan zen [[Andaluzia]], [[Murtzia]] eta [[Galizia]]tik. [[1992]]. urtean [[Olinpiar Jokoak]] ospatu ziren Bartzelonak, hiria indartuz.<ref>"[http://www.britannica.com/EBchecked/topic/53030/Barcelona Bartzelona (Espainia)]". Encyclopædia Britannica. {{en}}</ref>


== Demografia ==
== Demografia ==

22:23, 29 iraila 2011ko berrikusketa

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bartzelona (argipena)».
Bartzelona
Barcelona
Kataluniako udalerria
Fitxategi:Barcelona intro.jpg
Bartzelona hiriaren hainbat ikuspegi. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Probintzia Bartzelona
AlkateaXavier Trias (CiU)
Izen ofizialaBarcelona
Jatorrizko izenaBarcelona
Posta kodea08001–08042
INEk ezarritako kodea08019
HerriburuaBarcelona City (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.1769°E / 41.3825; 2.1769
Map
Azalera101,4 km²
Altuera9 m eta 12 m
MugakideakCerdanyola del Vallès, Molins de Rei, Montcada i Reixac, El Prat de Llobregat, Sant Feliu de Llobregat, Santa Coloma de Gramenet, Esplugues de Llobregat, L'Hospitalet de Llobregat, Sant Just Desvern, Sant Cugat del Vallès eta Sant Adrià de Besòs
Demografia
Biztanleria1.660.122 (2023)
23.929 (2022)
alt_left 861.143 (%51,9) (%46,7) 775.619 alt_right
Dentsitatea15.969,79 bizt/km²
Herritarrabartzelonar
Etxebizitzak664.476
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia93
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBoston, Kairo, Isfahan, Montpellier, Varna, Gaza, Dublin, Monzón, São Paulo, Montreal, Kolonia, San Petersburgo, Buenos Aires, Atenas, Habana, Gdańsk, Aljer, Perpinyà, Rio de Janeiro, Shanghai, Sevilla, Sarajevo, Anberes, Busan, Tirana, Tel Aviv, Valparaíso, Santo Domingo, Barcellona Pozzo di Gotto, Medellín, Kobe, Montevideo, Nizhni Novgorod, Istanbul, Perpignan Méditerranée Métropole (en) Itzuli, Wenzhou, Dubai, Fez, Ho Chi Minh Hiria, Trujillo, Rosario, San Frantzisko, Monterrey eta Kiev
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan, gaztelania eta okzitaniera
http://www.bcn.es

Bartzelona (gaztelaniaz eta katalanez: Barcelona) Kataluniako hiriburua eta hiri nagusiena da. Izen bereko probintziaren hiriburu ere bada, eta baita Barcelonès eskualdeko burua ere. Kataluniako erakunde garrantzitsuenak bertan daude: Generalitatea eta Parlamentua, besteak beste. Historikoki Bartzelonako konderriaren hiriburu izan zelako, Konde-hiria ezizena du (katalanez Ciutat comtal).

Geografikoki Espainiako ipar-ekialdean dago eta herrialde osoko bigarren hiri garrantzitsuena eta Europako Batasuneko seigarren metropolitar barruti handiena da (36 udalerrik osatutakoa, 3.161.081 biztanle eta 633 km²-ko azalerarekin). Are gehiago, Bartzelonaren influentzia-eremua harago heltzen da, 4.268 km² eta 5.327.872 -ko eremu handiago baten, hain zuzen ere. Mediterranear itsasoaren kostaldean kokatuta dago, Pirinioetatik 160 kilometrora.

Bartzelona mundu mailako ekitaldi askoren agertoki izan da historian zehar, nazioartean proiektatzera lagundu dutenak. Horietatik garrantzitsuenak 1888 eta 1929ko Erakusketa Unibertsalak eta 1992ko Olinpiar Jokoak izan dira. Horrez gain, 2004an Kulturen Forum Unibertsala edo "Fòrum de les Cultures" deituriko ekitaldi erraldoia gauzatu zuten Kataluniako hiriburuan.

Familia Santuaren tenplua.

Geografia

Bartzelonako klima mediterraneoa du,[1] negu epel, hezeekin eta udal bero, lehorrekin. Hiria Iberiar penintsularen ekialdeko kostan dago eta Ozeano Atlantikoarekin duen gertutasunarengatik udak ez dira mediterraneoko beste lekuetan bezain lehorrak izaten. Mediterraneo itsasoak ekialdean, Collserolako mendiguneak mendebaldean, Llobregat ibaiak hegoaldean eta Besòs ibaiak iparraldean mugatzen dute. Punturik altuena Tibidabo mendia da 516,2 metroko altuerarekin.

Hiriaren udal-eremuak hegoaldetik ipar-ekialdera eta ordulariaren orratzen norantzan, honako udalerriekin egiten du muga: El Prat de Llobregat, L'Hospitalet de Llobregat, Esplugues de Llobregat, Sant Just Desvern, Sant Feliu de Llobregat, Molins de Rei, Sant Cugat del Vallès, Cerdanyola del Vallès, Montcada i Reixac, Santa Coloma de Gramenet eta Sant Adrià de Besòs.

Bartzelona espaziotik ikusita.

Historia

Bartzelonaren sorrerak bi istorio ezberdin ditu. Lehenak Herkules izaki mitologikoari egiten dio erreferentzia, berak Erromaren sorrera baino 400 urte lehenago sortu omen zuen Βαρκινών izenez. Bigarren istorioak dio Hamilkar BarkakHanibalen aitak — sortu zuelako hiria k. a. III. mendean Barcino izenaz.[2]

K. a. 15 inguruan, erromatarrek hiria castrum bihurtu zuten, gaur egun udaletxea dagoen inguruan (Plaça de Sant Jaume). Erromatarren agindupean Faventia abizena eman zitzaion hiriari;[3] izen osoa Colonia Faventia Julia Augusta Pia Barcino.[4] Hiria poliki-poliki garatzen hasi zen: portuaren inguruan handitzen hasi zen,[5] hiriak bere txanponak sortzen zituen, etab.

Bartzelonako kondeek oso independenteak ziren eta beren lurraldea zabaldu zuten Katalunia osoa barne hartu arte. 1137an Aragoiko Erresumak eta Bartzelonako konderriak batu egin ziren batasun dinastiko bat sortuz Ramon Berenguer IV.a eta Petronilla Aragoikoaren ezkontzaren ondorioz.[6][7] Konderriko lurraldeak Aragoiko Koroaren esku geratu ziren, Aragoik egindako konkisten ondorioz (itsasoz haraindiko lurraldeak ere eskuratu zituen). Ondoren, Aragoiko Koroaren eta Gaztelakoaren lotura dinastikoak Bartzelonaren gainbehera ekarri zuen.

1469. urtean Fernando II.a Aragoikoa eta Isabel I.a Gaztelakoaren ezkontzan, bi errege familiak lotu zituen. Botere politikoaren egoitza Madril bihurtu zen eta Ameriketako kolonizazio europarrak Mediterraneoko merkataritza gutxitu egin zuen. 1650-1654. urte bitartean izurrite bat jasan zuen hiriak.[8] Ondoren, Napoleondar Gerrek probintzia ahulduta utzi zuten, baina gerra ondorengo aroak industrializazioari eman zion hasiera.

Frankismoaren garaian Bartzelonak erresistentzia nabarmena erakutsi zuen Francoren errejimenaren aurka. Hala ere, Kataluniako erakunde publikoak deuseztatuak izan ziren[9] eta katalan hizkuntzaren erabilera debekatu egin zen. Bartzelonak Espainiako bigarren hiri nagusia izaten jarraitu zuen, nahiz eta gerra zibilak hiria larriki ahuldu. Gune industrializatua zenez, immigrazio handia izan zen Andaluzia, Murtzia eta Galiziatik. 1992. urtean Olinpiar Jokoak ospatu ziren Bartzelonak, hiria indartuz.[10]

Demografia

Bartzelonak guztira 1.628.090 biztanle ditu, horietatik 774.890 gizonak eta 853.200 emakumeak (Bartzelonako Udalaren arabera).[11]

Barrutiak

Bartzelonako barrutiak

Bartzelona 10 barrutitan banatzen da. Barruti bakoitzak eskumen propioak ditu, hiri osoko politika deszentralizatzen laguntzen dutenak. Biztanleek beren iradokizunak eta parte-hartzea helarazten dituzte aipatutako barrutietan. Barruti gehienak udalerri independenteak izan ziren garai batean, geroxeago, XIX. eta XX. mendeetan, Bartzelona hiriari anexionatuko zirenak, eta oraindik ere beren izaera propioa mantentzen dutenak.

Bartzelonako 10 barrutiak honako hauek dira:

  1. Ciutat Vella: Hirigune historikoa da. Bartzelonako gunerik zaharrena da, XIX. eta XX. mendeetan ondoko udalerriak lotu arte hiria osatzen zuen bakarra, hain zuzen ere. El Raval, Barri Gòtic, Antic Palaus (Sant Pere, Santa Caterina, el Born eta La Ribera auzo ez-ofizialek osatuta) eta La Barceloneta aglutinatzen ditu.
  2. Eixample: Ciutat Vella, Sants, Gràcia eta Sant Andreu de Palomar antzinako herrien arteko lautadan kokatuta dago. Ildefons Cerdà arkitekto katalanak egin zuen gune horren urbanizazioa XIX.mendearen amaieran, kale perpendikularrez. Sant Antoni, Esquerra de L'Eixample, Dreta de l'Eixample, Sagrada Família eta el Fort Pienc auzoak ditu bere baitan.
  3. Sants-Montjuïc: La Marina del Prat Vermell, La Marina del port, La Font de la Guatlla, el Poble Sec, Hostafrancs, la Bordeta, Sants eta Sants-Badal auzoek osatuta.
  4. Les Corts: Les Corts, Pedralbres eta Maternitat i Sant Ramon auzoek osatuta.
  5. Sarrià-Sant Gervasi: Sarrià, Sant Gervasi, La Bonanova, Putxet i Farro, Vallvidrera, Tibidabo eta Les Planes auzoek osatuta, antzinako Sant Gervasi de Cassoles herria dira gaur egun
  6. Gràcia: Aintzinako Gràciako uri independientea. Gaur egun, Gràcia Nova, La Salut, El Coll, Vallcarca i Els Penitents auzoek osatzen dute.
  7. Horta-Guinardó: Horta, La Clota, la Vall d'Hebron, Montbau, Sant Genís dels Agudells, la Teixonera, el Carmel, la Font d'en Fargas, Can Baró, el Guinardó auzoek osatuta.
  8. Nou Barris: Vallbona, la Ciutat Meridiana, Torre Baró, Canyelles, les Roquetes, la Trinitat Nova, Can Peguera, la Guineueta, el Verdum, la Prosperitat, el Turó de la Peira, Porta eta Vilapicina auzoek osatuta.
  9. Sant Andreu: Sant Andreu, La Sagrera, la Trinitat Vella, Baró de Viver, el Congrés i els Indians, Navas eta Bon Pastor auzoek osatuta
  10. Sant Martí: Sant Martí de Provençals, El Clot, El Camp de l'Arpa del Clot, la Verneda i La Pau, el Fort Pienc, el Poblenou, el Parc i Llacuna del Poblenou, la Vila Olímpica del Poblenou, els Provençals del Poblenou, El Besòs i el Maresme, Diagonal Mar eta Front Marítim del Poblenou auzoek osatuta.

Barrutien gaur egungo banaketa Bartzelonako Udalak proposatu zuen, 2006. urtearen amaieran eta 2007. urtearen hasieran berretsi zuten.

Politika

Bartzelonako Udala, hirian konpententzia eta funtzionario gehien dituen erakundea da. Udalak hiria kudeatzen du eta hainbat gaietan du eskumena: lurralde plangintza, garraioa, udal zerga bilketa, udaltzaingoa, hiriaren mantenimendua, kiroldegiak, liburutegiak, babes ofizialeko etxebizitzak, besteak beste.

Udal gobernua sufragio unibertsal bidez aukeratzen da lau urteetan behin ospatzen diren hauteskundeetan. 1979ko Frankismoaren ondorengo lehenengo hauteskunde demokratikoak geroztiz, hiriko alkate guztiak Kataluniako Sozialisten Alderdikoak (PSC) izan dira, 2011 urtera arte. 2011n alkatea CiUkoa izan zen.

Bartzelonako udaletxea.
Alkateak 1979 urtea geroztik
1979-1982 Narcís Serra PSC
1982-1997 Pasqual Maragall PSC
1997-2006 Joan Clos PSC
2006-2011 Jordi Hereu PSC
2011tik Xavier Trias CiU


Udalaren egungo banaketa

Bartzelonako Udaleko alderdi politikoak

Alderdi politikoa Zinegotziak
Konbergentzia eta Batasuna (CiU)
15
Kataluniako Sozialisten Alderdia-Progrés Municipal (PSC-PM)
11
Alderdi Popularra (PP)
8
Ezker Batua (ICV-EUiA-EPM)
5
UpB-ERC-Ri.Cat-DCat-AM
2

Ondasun nabarmenak

Güell parkearen sarrera.
Bartzelonako hondartzen mapa.

Parkeak

Sakontzeko, irakurri: «Montjuïc», «Ciutadella parkea» eta «Güell parkea»

Montjuïc mendia, gaur egun hiri-parke bihurtua, Bartzelonako portuaren gainean kokatzen da izen bereko gazteluaren parean (Montjuïceko gaztelua). Hainbat lorategi ditu: Mossèn Costa i Llobera (cactus) Joan Maragall (bulbaziak), Joan Brossa (antzinako jolas-parkea), Laribal (Font del Gat inguruan). Montjuïcen Lluís Companys Olinpiar Estadioa dago 1992ko Udako Olinpiar Jokoen egoitza izan zena, hala nola San Jordi Jauregia eta Bernat Picornell igerilekuak. Ekipamendu kulturalak ere baditu: Kataluniako Arte Museo Nazionala (MNAC), CaixaFòrum, etab.

Ciutadella parkean 1888 urteko Erakusketa Unibertsala ospatu zen. Parkea Ciutadellako antzinako gazteluaren lurretan eraiki zuen Filipe V.ak 1716ean. Orduko parketik kapera, Gobernadorearen jauregia eta bolborategia (egungo Kataluniako Parlamentuaren egoitza) bakarrik daude zutik. Garai hartatik Garaipenaren Arkua ere kontserbatzen da.

Güell parkea, Güell kondeak Antoni Gaudíri eraikitzea agindutako parkea da. Hasiera batean parkea hiriko familia dirududentzako luxuzko auzo bezala eraiki zuten, baina lur-sail bakarra saldu zuten. Parkea 1984 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Hondartzak

Bartzelonak 7 hondartza ditu; ezagunenak Sant Sebastià eta Barceloneta dira. 1992ko Olinpiar Jokoak hasi ziren arte, ez ziren hiriko kostaldearen berreskurapen-lanak hasi. Olinpiar Jokoen ondoren, portu olinpikoaren gunea berreskuratu zen eta hainbat hondartza hobetu ziren.

Gizateriaren Ondare izendatutako lekuak

Honako hauek dira UNESCOk Bartzelonan Gizateriaren Ondare izendatu dituen lekuak:

Família Sagrada.
Kodea Izena Urtea Koordenatuak
320-001 Güell parkea 1984 41°24′59.6″N 2°09′07.7″E / 41.416556°N 2.152139°E / 41.416556; 2.152139
320-002 Güell jauregia 1984 41°22′50.5″N 2°10′30.6″E / 41.380694°N 2.175167°E / 41.380694; 2.175167
320-003 Milà Etxea 1984 41°23′51.3″N 2°09′46.9″E / 41.397583°N 2.163028°E / 41.397583; 2.163028
320-004 Vicens Etxea 2005 41°22′50.5″N 2°10′30.6″E / 41.380694°N 2.175167°E / 41.380694; 2.175167
320-005 Familia Santuaren tenplua 2005 41°24′19.8″N 2°10′30.2″E / 41.405500°N 2.175056°E / 41.405500; 2.175056
320-006 Batlló Etxea 2005 41°22′00.3″N 2°09′59.0″E / 41.366750°N 2.166389°E / 41.366750; 2.166389
804-001 Kataluniar Musikaren Jauregia 1997 41°23′16″N 2°10′30″E / 41.38778°N 2.17500°E / 41.38778; 2.17500
804-002 Sant Pau Ospitalea 1997 41°24′50″N 2°10′30″E / 41.41389°N 2.17500°E / 41.41389; 2.17500

Beste eraikin interesgarri batzuk

Bartzelonako ikuspegia Güell parketik.
Bartzelonako ikuspegia Güell parketik.

Garraioa

Port Vell.
Metroaren mapa osoa.
França edo Frantzia geltokia

Aireportua

Sakontzeko, irakurri: «Bartzelona-El Prat aireportua»

Bartzelona El Prat aireportuak zerbitzatzen du El Prat de Llobregat udalerrian, Bartzelonako erdigunetik 17 km-ra. Espainiako bigarren aireporturik handiena da, eta mediterraneo kostako handiena. Vueling airelinearen egoitza nagusia da, baita Spanair, Air Europa eta Iberia airelineen gune garrantzitsua ere. Aireportuak hegaldi nazionalak eta Europako mailakoak eskaintzen ditu gehienbat, baina baditu hegaldi batzuk Asia eta Amerikara. Aireportua hiriarekin autobide, tren eta autobusez lotuta dago.

Portua

Sakontzeko, irakurri: «Bartzelonako portua»

Bartzelonako portuak 2000 urte baino gehiagoko historia du eta garrantzia handia du merkataritzan. Europako bederatzigarren zama-garraio porturik handiena da. Portua Bartzelonako Portu Aginteak kudeatzen dute. Portuak 7.86 km² ditu eta hiru guneetan banatzen da: Port Vell (portu zaharra), merkatal portua eta logistikarako portua (Zona Franca delakoa).

Portu zaharrean merkatal gune bat, zinemak eta Europako aquarium handiena kokatzen dira, azken horrek 8.000 arrain, 11 marrazo eta 6 milioi litro ur dituena.

Autobusak eta bicing

Bartzelonako autobus zerbitzua TMB enpresak kudeatzen du. Zerbitzuak metropolitar gune osoa barne hartzen du eta 109 autobus-linea ditu. Guztira 920 kilometro eta 1.000 ibilgailu baino gehiago ditu. Autobusek bataz besteko 11,55 km/h abiadura dute.[12]

2007 urtetik txirrinduak alotzeko udal zerbitzua du, Bicing izenekoa.[13]

Burdinbidea

Sakontzeko, irakurri: «Renfe Aldiriak», «Bartzelonako metroa» eta «Tram»

Bartzelonan RENFE garraio enpresak presentzia handia du, tren geltoki nagusia Bartzelona-Sants geltokia izanik. Abiadura handiko AVE trenaren bidez Espainiako hiriburuarekin — Madrilekin — eta herrialde beste hainbat punturekin lotuta dago. Bestalde, aldiriko tren zerbitzuak Renfe Rodalies eta Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunyak eskaintzen ditu.

Bartzelonako metroa 1924 urtean ireki zuten eta gaur egun bederatzi linea ditu. Metroa bi enpresek kudeatzen dute: FGC eta TMB. Guztira 150 km eta 200 geltoki inguru ditu.

Halaber, 2004 urtetik tranbia sarea ere badu Bartzelonak. Tranbiak hiria Sant Adrià de Besòs udalerri mugakidearekin eta Baix Llobregat eskualdearekin lotzen du. Tranbiaren lehenengo hiru lineetako tranbiak Trambaix izena hartzen du eta 4, 5, eta 6 lineek Trambesòs. Honetaz gain, hiria Tibidabo mendiarekin lotzen duen funikularra badago.

Errepideak

Bartzelonako errepide nagusiak B-20 (mendien inguruan) eta B-10 (kostaldetik) dira; errepide hauek partzialki lurpean daude eta hiriko hainbat guneetan dituzte irteerak. Hiriko arteria nagusiak Avinguda Diagonal da (izenak dioen bezala, hiria diagonalki zeharkatzen du), Avinguda Meridiana Glòriesen hasten dena eta Diagonalarekin lotzen duena, eta azkenik Gran Via de les Corts Catalanes hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duena erdigunetik.

Autobide eta autobiei dagokienez, AP-7, A-2 eta AP-2 dira Espainiako beste hiriak Bartzelonarekin lotzen dituzten nagusiak.

Bartzelonar ezagunak

Sakontzeko, irakurri: «Bartzelonar ezagunen zerrenda»

Kultura

Hedabideak

Bartzelonako egunkari nagusiak El Periódico de Catalunya (gaztelaniaz eta katalanez) eta La Vanguardia (gaztelaniaz) dira. Halaber, Sport eta El Mundo Deportivo (biak gaztelaniaz) kirol egunkariak ere bertan editatzen dira. Tamaina txikiagoko bi egunkari katalan ere badaude, Avui eta El Punt. El País eta El Mundo egunkari nazionalek ere Bartzelonarako edizio berezia kaleratzen dute. Irrati kate nagusiena Catalunya Ràdio da eta telebiste kate nagusia TV3 kataluniar kate autonomikoa.

Kirola

Bartzelonak 1992ko Udako Olinpiar Jokoak ospatu zituen, hiriarentzat bultzada handia izan zena. Azkenaldia txirrindularitza ari da nabarmentzen Udalaren txirrinduaren aldaketa apostua dela-eta. Hala ere, estatu osoan bezala kirolik nagusiena futbola da. Hiriak lehen mailako bi futbol talde ospetsu ditu: FC Barcelona eta RCD Espanyol. Lehenengoak Camp Nou estadio ezagunean jokatzen du.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Bartzelona ondorengo munduko hiriekin dago senidetuta:[14]

Bestalde, 1990 urtea geroztik, senidetza-hitzarmenak gutxitzen hasi zen eta horren ordez adiskide eta lankidetza itunak sinatu ditu beste hiriekin senidetu gabe. Ondorengo hiriekin ditu lankidetza hitzarmenak:[25]

Erreferentziak

  1. (Katalanez) Servei Meteorològic de Catalunya. Meteo.cat (Noiz kontsultatua: 2009-05-22).
  2. Oros. vii. 143; Miñano, Diccion. vol. i. p. 391; Auson. Epist. xxiv. 68, 69, Punica Barcino.
  3. Plin. iii. 3. s. 4
  4. Inscr. ap. Gruter, p. 426, nos. 5, 6.
  5. Avien. Ora Maritima. 520: "Et Barcilonum amoena sedes ditium."
  6. T.N. Bisson. (1986). «II. The age of the Early Count-Kings (1137–1213) (The Principate of Ramon Berenguer IV 1137–1162)» The medieval Crown of Aragon. A short story. Clarendon Press – Oxford ISBN 0-19-820236-9. (Noiz kontsultatua: 2008-05-03).
  7. Cateura Benàsser, Pau. (PDF) Els impostos indirectes en el regne de Mallorca.. ISBN 84-96019-28-4. (Noiz kontsultatua: 2008-04-24). El Tall dels Temps, 14. (Palma de) Mallorca: El Tall, 1996.
  8. Chapter 15: A History of Spain and Portugal, Stanley G. Payne
  9. 1938-04-05 Dekretua.
  10. "Bartzelona (Espainia)". Encyclopædia Britannica. (Ingelesez)
  11. Evolución de la población de Barcelona entre 1981 y 2008 - [1]
  12. TMB - Oinarrizko datuak
  13. Bicing zerbitzua. Bartzelonako Udala (Noiz kontsultatua: 2010-7-19).
  14. Hiri Senidetuak Udalaren webgunean
  15. List of Busan's sister cities, Busan Metropolitan City; (Ingelesez) [2], (Koreeraz) [3]
  16. a b São Paulo - Sister Cities Program. © 2005–2008 Fiscolegis - Todos os direitos reservados Editora de publicações periodicas - LTDA / © 2008 City of São Paulo (Noiz kontsultatua: 2008-12-09). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "São Paulo" defined multiple times with different content
  17. International Relations - São Paulo City Hall - Official Sister Cities
  18. Saint Petersburg in figures - International and Interregional Ties. Saint Petersburg City Government (Noiz kontsultatua: 2008-07-14).
  19. (Japonieraz) Sister City, Friendly City, Friendship & Cooperation City. © 2007–2009 City of Kobe (Noiz kontsultatua: 2009-07-14).
  20. Sister Cities of Istanbul. (Noiz kontsultatua: 2009-07-01).
  21. Txantiloi:Tk İstanbul'a 49 kardeş. Radikal 2009-07-01 (Noiz kontsultatua: 2009-07-22).
  22. daenet d.o.o.. Sarajevo.ba (Noiz kontsultatua: 2009-05-06).
  23. Twinning Cities Agreements UAE Official Website
  24. UAEinteract.com. Twinning agreement brings a taste of Spain to Dubai UAE - The Official Web Site - News. Uaeinteract.com (Noiz kontsultatua: 2009-07-14).
  25. Lankitza Hitzarmenak Udalaren webgunean

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Katalunia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartzelona

Txantiloi:NA lotura