Sause: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°29′50″N 1°12′57″W / 42.4973°N 1.2157°W / 42.4973; -1.2157
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
29. lerroa: 29. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Sause'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0149.pdf Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak]</ref> ([[gaztelania]]z eta ofizialki, ''Sos del Rey Católico''; [[aragoiera]]z, ''Sos d'o Rei Catolico'') [[Zaragozako probintzia]]ko udalerria da, [[Nafarroa]]rekiko mugan dagoena, [[Cinco Villas]] izeneko eskualdean kokaturik. Sause herria Feliciana haitzak burutzen duen muinoaren gainean dago eraikia.
'''Sause'''<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0149.pdf ''149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak''].</ref> ([[gaztelania]]z eta ofizialki, ''Sos del Rey Católico''; [[aragoiera]]z, ''Sos d'o Rei Catolico'') [[Zaragozako probintzia]]ko udalerria da, [[Nafarroa]]rekiko mugan dagoena, [[Cinco Villas]] izeneko eskualdean kokaturik. Sause herria Feliciana haitzak burutzen duen muinoaren gainean dago eraikia.


Eskualdean hiriburu izan zen, eta orain biztanle gutxien dituen udalerria da, 722 biztanle baitzituen [[2006]]an.
Eskualdean hiriburu izan zen, eta orain biztanle gutxien dituen udalerria da, 722 biztanle baitzituen [[2006]]an.

23:16, 29 iraila 2011ko berrikusketa

Sause
Espainiako udalerria
Fitxategi:Ez
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Probintzia Zaragoza
AlkateaIgnacio Machín Alegre
Izen ofizialaSos del Rey Católico
Posta kodea50680
INEk ezarritako kodea50248
HerriburuaSos del Rey Católico
Geografia
Koordenatuak42°29′50″N 1°12′57″W / 42.4973°N 1.2157°W / 42.4973; -1.2157
Map
Azalera216,62 km²
Altuera652 m
MugakideakXabier, Zangoza, Undoze Lerda, Urriés, Navardún, Petilla Aragoi, Uncastillo, Castiliscar, Zarrakaztelu eta Kaseda
Demografia
Biztanleria583 (2023)
225 (2022)
alt_left 278 (%47,7) (%53,5) 312 alt_right
Dentsitatea3,29 bizt/km²
Herritarrasausetar
Informazio gehigarria
Sorrera908
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakPalermo
MatrikulaZ
Hizkuntza ofizialagaztelania
http://www.sosdelreycatolico.com/

Sause[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Sos del Rey Católico; aragoieraz, Sos d'o Rei Catolico) Zaragozako probintziako udalerria da, Nafarroarekiko mugan dagoena, Cinco Villas izeneko eskualdean kokaturik. Sause herria Feliciana haitzak burutzen duen muinoaren gainean dago eraikia.

Eskualdean hiriburu izan zen, eta orain biztanle gutxien dituen udalerria da, 722 biztanle baitzituen 2006an.

Historia

Sausek Errekonkista garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, X. mendekoak dira lehenengo aipamenak. Hartara, Antso I.a Gartzesek —Iruñeko lehenengo erregeak— Sause birpopulatu zuen, eta herria sortu, 907. urtean[2] edo 908. urtean.[3] Izan ere, Errekonkistako gatazka armatu sarriek ingurua jendez hustua zuten. Antso Gartzia I.ak, 970. urtearen inguruan, gaztelua eraikiarazi zuen Feliciana haitzean, musulmanen erasoetatik babesteko asmoz.

1044an, Sausek Nafarroako herria izateari utzi zion, Ramiro I.a Aragoikoak bereganatu eta Aragoiko erresuman sartu baitzuen. Baina handik lasterrera, 1076an, Antso V.a Nafarroakoarekin Nafarroako eta Aragoiko erresumak batu ziren, eta Sausek mugako herria izateari utzi zion.

Alfontso I.a Nafarroakoa hiltzean, 1134. urtean, berriz banandu ziren Nafarroako eta Aragoiko erresumak, eta Ramiro II.a Aragoikoak berriz eraikiarazi zuen Sauseko gaztelua 1137an; Aragoik huraxe izan zuen defentsarako gunerik garrantzitsuena, Nafarroarekin hurrengo urteetan izandako gerretan.

Hala ere, 1452an gertatu zen Sauseko historiako gertakari aipatuena, urte hartako martxoaren 10ean Sausen jaio baitzen Fernando II.a Aragoikoa, goitizenez Errege Katolikoa. Horregatik, gerora, herriari izena aldatu zioten gaztelaniaz eta aragoieraz (ordu arte Sos zen, soilik). Fernandoren ama Joana Enrikez Sausen egotearen arrazoia, Nafarroako Gerra Zibila izan zen.

Ekonomia

Sauseko ekonomiaren oinarria nekazaritza izan da aspaldiko mendeetan. Industriarik apenas duen, eta merkataritza askorik ere ez. XX. mendearen azkenaldetik aurrera, garrantzi handia hartu du turismoak, Erdi Aroko kaleak eta eraikinak gorde dituen alde zaharraren xarmari eta lasaitasunari esker. Turismo paradorea eta bestelako hainbat ostatu ditu.

Interesguneak

Gil de Jaz kalea (Sause)

1968. urteaz geroztik, multzo historikoa da Sauseko alde zaharra, oso ondo gorde baititu Erdi Aroko egitura eta hainbat eraikin.

Harresia

Sauseko herrigunea harresiek inguratua zegoen, eta oraindik zutik daude harresi haietako zazpi ate:

  • Portal de Zaragoza: ate nagusia, hortik abiatzen da Fernando el Catolico kalea, alde zaharreko kale nagusia.
  • Portal de la Reina.
  • Portal de Sangüesa.
  • Portal de Jaca.
  • Portal de Uncastillo.
  • Portal de Levante.
  • Portal de Poniente edo Portal del Mudo.

Beste interesgune batzuk

  • San Esteban eliza: XI. mendean eraikitzen hasitako kriptan, horma pintura gotikoak ditu. VIII. mendeko bataiarria du.
  • Torre del homenaje: Feliciana haitzaren gainean XII. mendean eraikitako gaztelutik iraun duen hondarra. Jatorrizko X. mendeko gaztelutik ez da ia arrastorik geratu, zurezkoa baitzuen egitura.
  • Udaletxea.
  • Sada jauregia: Sada familiaren jauretxea. Han jaio zen Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa. Jauregiari atxikita dago San Martin de Tours baseliza, XIII. mendekoa.
  • Español de Niño jauregia: Español de Niño familiaren jauretxea, XVI. mendearen bukaerakoa.
  • Isidoro Gil de Jaz eskola.
  • Erdi Aroko lonja.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak.
  2. Juan Briz Martínez: Historia de la fundación y antigüedades de San Juan de la Peña, Zaragoza, 1620. Ikus 9. kapitulua, 312. folioa.
  3. Pascual Madoz (1846-1850): Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar, Establecimiento tipográfico de P. Madoz y L. Sagasti.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sause
  • (Gaztelaniaz) Sauseko Udalaren webgunea. Webguneko historia ataletik atera dira artikulu honetako historiari buruzko daturik gehienak, bai eta interesguneei buruzkoetako asko ere.