Torres del Río: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
51. lerroa: 51. lerroa:
== Politika ==
== Politika ==
=== Udaletxea ===
=== Udaletxea ===
[[1975]]. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan antzika errementariak egiten zuen lan, ondoren eskolak, eta gaur egun eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
[[1975]]. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.


* HELBIDEA: Oriente kalea, 1
* HELBIDEA: Oriente kalea, 1


=== Udal hauteskundeak ===
=== Udal hauteskundeak ===
Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako [[UPN|Nafarroako Herriaren Batasuna]] alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. [[2007]]an Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.
Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako [[UPN|Nafarroako Herriaren Batasuna]] alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. [[2007]]an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.


{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"
{| border="1" cellpadding="5" cellspacing="0" align="center"
75. lerroa: 75. lerroa:




[[2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2011ko udal hauteskundeetan]] ere [[UPN]] izen zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde izan zuen<ref>[http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2011/77/Anuncio-18/ Zerrendak] Nafarroako Aldizkari Ofizialean.</ref>.
[[2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2011ko udal hauteskundeetan]] ere [[UPN]] izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen<ref>[http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2011/77/Anuncio-18/ Zerrendak] Nafarroako Aldizkari Ofizialean.</ref>.


=== Alkateak ===
=== Alkateak ===

19:45, 30 iraila 2011ko berrikusketa

Torres del Río
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Torres del Rioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaJurramendi
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Torres del Río
AlkateaJuan Luis Pérez Leuza
(UPN)
Posta kodea31229
INE kodea31231
Herritarratorrestar[1]
Geografia
Koordenatuak42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444
Azalera12,81 km²
Garaiera477 metro
Distantzia70 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria117 (2023:  −4)
alt_left 64 (%54,7)(2019) (%53) 62 alt_right
Dentsitatea9,69 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 26,78
Ugalkortasuna[2]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[2]% 0 (2011)
Desberdintasuna[2]% 0 (2011)
Langabezia[2]% 8,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 1,50 (2018: %0,33)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.torresdelrio.es/

Torres del Río Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 154 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Herria eta inguruko lurren ikuspegia.

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.

Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.

Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera birlandaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.

Ondarea

  • Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
  • San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.

Demografia

Torres del Ríoko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
384 402 482 520 477 424 432 418 315 250 224 172 165

2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udaletxea

1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Oriente kalea, 1

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Torres del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juan Luis Perez Leuza (UPN) 69 Bai
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) 67 Bai
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) 53 Bai
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) 46 Bai
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) 41 Bai


2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[4].

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Juan Luis Pérez Leuza UPN
2011-2015 Juan Luis Pérez Leuza UPN

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz hitzegiten.

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Jakingarriak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren izendegia.
  2. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  4. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa