Torres del Río: berrikuspenen arteko aldeak
111. lerroa: | 111. lerroa: | ||
== Jakingarriak == |
== Jakingarriak == |
||
* [[1840ko hamarkada]]arte herriaren izena "Torres" izan zen. |
* [[1840ko hamarkada]]ra arte herriaren izena "Torres" izan zen. |
||
* [[1840ko hamarkada]]tik [[1910eko hamarkada]]ra herriaren izena "Torres y La Monjía" izan zen. |
* [[1840ko hamarkada]]tik [[1910eko hamarkada]]ra herriaren izena "Torres y La Monjía" izan zen. |
||
19:47, 30 iraila 2011ko berrikusketa
Torres del Río | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Jurramendi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Torres del Río | ||
Alkatea | Juan Luis Pérez Leuza (UPN) | ||
Posta kodea | 31229 | ||
INE kodea | 31231 | ||
Herritarra | torrestar[1] | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W | ||
Azalera | 12,81 km² | ||
Garaiera | 477 metro | ||
Distantzia | 70 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 117 (2023: −4) | ||
Dentsitatea | 9,69 biztanle/km² | ||
Zahartzea[2] | % 26,78 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 8,23 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 1,50 (2018: %0,33) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.torresdelrio.es/ |
Torres del Río Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 154 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.
Inguru naturala eta kokapena
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.
Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.
Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera birlandaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.
Ondarea
- Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
- San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.
Demografia
1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
384 | 402 | 482 | 520 | 477 | 424 | 432 | 418 | 315 | 250 | 224 | 172 | 165 |
2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Oriente kalea, 1
Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Juan Luis Perez Leuza (UPN) | 69 | Bai |
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) | 67 | Bai |
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) | 53 | Bai |
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) | 46 | Bai |
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) | 41 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[4].
Alkateak
1979-1983 | ||
1983-1987 | ||
1987-1991 | ||
1991-1995 | ||
1995-1999 | ||
1999-2003 | ||
2003-2007 | ||
2007-2011 | Juan Luis Pérez Leuza | UPN |
2011-2015 | Juan Luis Pérez Leuza | UPN |
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.
Azpiegitura eta garraioak
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
Jakingarriak
- 1840ko hamarkadara arte herriaren izena "Torres" izan zen.
- 1840ko hamarkadatik 1910eko hamarkadara herriaren izena "Torres y La Monjía" izan zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia.
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Torres del Rioko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Torres del Riori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |