Erronkaribar: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°49′58″N 0°53′16″W / 42.83273891°N 0.88769111°W / 42.83273891; -0.88769111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
|udalerriak=7
|udalerriak=7
|herririk handiena=Izaba
|herririk handiena=Izaba
|herriaren biztanleak=487
|herriaren biztanleak=492
|}}
|}}



00:56, 3 urria 2011ko berrikusketa

Erronkaribar
 Euskal Herria

Erronkaribar armarria

Administrazioa
Herrialdea Nafarroa
Udalerriak7
Herri handienaIzaba
Izen ofiziala 
Geografia
Koordenatuak42°49′58″N 0°53′16″W / 42.83273891°N 0.88769111°W / 42.83273891; -0.88769111
Azalerakm²
Demografia
Biztanleria1.266 (2021:  −9)
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²


Erronkaribar[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Zangozako merindadearen barruan kokatuta dagoena, mendebaldeko Pirinioetako ibarra da.

Mugakideak hauek ditu: Iparraldean Atharratze Kantonamendua (Zuberoa); mendebaldean Zaraitzu ibarra; ekialdean Anso ibarra (Huesca); eta hegoaldean Zaragoza probintzia.

Erronkari udalerri nagusia eta bigarren populatuena da, biztanle gehien Izabak eta gutxien Urzainkik daukate.

Udalerriak

  1. Izaba (492 biztanle).
  2. Erronkari (254).
  3. Burgi (235).
  4. Uztarroze (184).
  5. Garde (172).
  6. Bidankoze (100).
  7. Urzainki (92).

Inguru naturala

Ezka ibaia Urzainkitik hurbil.

Ibarra (ibaxa erronkarieraz) Ezka ibaiak ardazten du, iparraldetik hegoaldera Izaba, Urzainki, Erronkari eta Burgi zeharkatzen dituena. Ezkak hiru erreka jasotzen ditu: ipar-mendebaldetik Uztarroze ibaia Tropo, Burgiarte eta Mintxate errekak jasotzen dituena; iparraldetik Belagua ibaia, Maze erreka ibaiadar duena; azkenik, ipar-ekialdetik, Belabarze ibaia, Berroeta erreka adar duena.

Iparraldean, aipatzekoa da Belaguako ibarra (ibaxa), Arlas, Txamantxoia, Ezkaurre, Kartxela eta Lakora mendiek inguratua.

Ekonomia

Abeltzaintza eta nekazaritza lanbide tradizionalak izan dira. Hauekin lotuta ibarrean Erronkariko gazta ekoizten dute.

Azken urteotan, eski eta mendiarekin lotutako turismoa oso zabalduta dago, izan ere, 2008an Larra-Belagua eski estazioa ireki zuten.

Euskara

Gaur egun, irakaskuntzaren bidez, ia bost biztanletik bat euskal hiztuna izatea lortu da.

Erronkariera

Bertako euskalkia, erronkariera edo Erronkariko uskara, XX. mendearen bukaera arte erabili zuten. Fidela Bernat (1898 - 1991) izan zen jatorrizko azken hiztuna. Erronkarieraz, Erronkari ibaxa esaten zaio Erronkaribarri.

Ibilbideak

Erronkaribartar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo loturak